argia.eus
INPRIMATU
Abertzaleen aurka egiteko sortutako Liga de Acción Monárquica alderdia disolbatu zen

Abertzaleen aurka egiteko sortutako Liga de Acción Monárquica alderdia disolbatu zen. Alderdia Bizkaian sortu zen 1919an, alderdi liberal, kontserbadore eta maurista elkartuta, hainbat monarkiazale independenterekin batera, abertzaletasuna hauteslekuetan borrokatzeko tresna eraginkor gisa. Espainiaren batasuna eta Alfontso XIII.aren koroaren defendatzaileak ziren, eta bere kideen artean abertzaleekin tirabirak izandako Gregorio Balparda eta Ramón Bergé bezalako politikariak, edo Ybarratarren gisako industrial boteretsuak zeuden. Espainiako II. Errepublika aldarrikatu berri zuten, eta hauteskundeetako emaitza txarren ostean, alderdia disolbatzea erabaki zuten.

Iturria: Idoia Estornés Zubizarreta, Liga de Acción Monárquica (Auñamendi entziklopedia).