argia.eus
INPRIMATU
Abertzaleek lehen aldiz lortu zuten ordezkaritza Gasteizko Udalean

Abertzaleek lehen aldiz lortu zuten ordezkaritza Gasteizko Udalean. Hamabost zinegotzitik hiru lortu zituen Comunión Nacionalista Vasca alderdiak: Trocóniz, Ezquerra eta Madinabeitia. Sozialista eta errepublikanoek ez zuten ordezkaritzarik lortu, ezkerreko alderdiak krisi sakonean baitzeuden. 1911n abertzaleak lehen aldiz aurkeztu zirenetik indarra hartuz joan ziren, eta 1922ko udal hauteskundeetan lau zinegotzirekin ordezkari gehien lortu zituen alderdia izan zen. Halere alkatetza González de Sarralde kontserbadoreak eskuratu zuen.

Iturria: Antonio Rivera Blanco eta Pedro Sanz Legaristi, Las elecciones al Ayuntamiento de Vitoria durante la Restauración, (Vasconia: Cuadernos de historia – geografía, 1986).