argia.eus
INPRIMATU
Erantzunak
Castillo Suárez @casti_suarez 2025eko apirilaren 02a

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina horiengatik, nahikoa dirurik ez dutelako baizik. Gauza bera gertatzen da astero arropaz betetako paketeak lantokian jasotzen dituenarekin. Arropa guztiak probatzen ditu, beztitzeko soineko guztiak ere bai, eta bueltatu egiten ditu, aspaldi ez dutelako ezkontza batera gonbidatu, eta, zer esanik ez, festa elegante batera. Nik, garai batean, lanez aldatzearekin amets egiten nuen, eta egunero lan eskaintzak begiratzen nituen, eta oposizioetarako gai zerrendak prestatu. Nork ez du inoiz beste bizitza bat izatearekin amestu. Nik beti pentsatu izan dut horregatik naizela zine zalea eta oro har fikzio zalea. Bada, ez. Nago pelikuletan eta liburuetan beti aurkitzen dudala gertatutakoa ulertzeko arrazoiren bat. Bizitzan, ordea, minik handiena eman didate joan egin direnek, nik oso ongi jakin gabe zergatik egin duten.