argia.eus
INPRIMATU
Orellanak arrazoi zuen
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko urtarrilaren 27a
A. Dorison / S. Rostain

XVI. mendean Francisco de Orellana espainiar konkistatzaileak Amazonas ibaian gora nabigatu zuenean, ibaiaren alde banatan hiri handiak zeudela esan zuen. Inork gutxik sinistu zion orduan, eta are gutxiago hurrengo mendeetan, konkistak berak suntsitutakoaren arrastorik aurkitu ez zenean.

Baina Stéphen Rostain arkeologo frantziarrak Ekuadorreko Amazonia aztertu du azken urteota, LiDAR teknologia erabiliz, eta emaitza Science aldizkarian argitaratu berri du: 6.000tik gora plataforma eta egitura identifikatu ditu, “errepide” sare zabalaren bidez lotuak, eta drainatze-sistema konplexuak erabiltzen zituzten labore lurrez inguratuak. 15 hiri identifikatu ditu guztira. Beraz, konkistatzaileak arrazoi zuen.