Gori-gori dago giro politikoa Katalunian, astelehen honetako parlamentuko saioaren ondoren. Presidente nor izendatuko den ez dago argi, bai ordea independentzia prozesua beste fase batean sartu dela onartutako adierazpenarekin.
Kataluniako parlamentuak onartu duen ebazpenak baliogabetzat jo ditu Espainiako Konstituzio Auzitegiaren sententziak. Parlamentuari agintzen dio ofizialki Europako gobernuei akordioa komunikatzeko.
Onartutako ebazpenak Junts pel Sí eta CUPeko parlamentarien babesa dauka, parlamentuko 135 ordezkarietatik 72. Alegia, kataluniarrek irailaren 27an hautaturiko ordezkarien %53k babestu du ekimena.
Catalunya Si Que Es Pot-eko parlamentarien beste ekimen bat ere bozkatu da astelehenean. Abenduaren 20an egingo diren bozetatik osatuko diren Espainiako Gorteei erreferendum hitzartua eskatzen zaie.
Copenhaguen, 18 de desembre de 1974 A les dotze del migdia va arribar un ferri al port, des d'on va desembarcar un grup d'uns 100 Santa Claus. Portaven amb si una oca gegantesca. La idea era fer una espècie de “Oca de Troia” i, en arribar a la ciutat, treure per dins els... [+]