Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"EAEn izan genuen publifikazioaren esperientzia eta oso mingarria izan zen"

  • Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari berria azken 16 urteotan Lizarra Ikastolako zuzendaria izan da. Ikastola horretako 700 bat ikaslek eta irakaslek, egunero klaseekin hasi aurretik, sintonia saioak egiten dituzte arnasketa kontziente ariketen bidez, lanari lasai eta gogoz ekiteko.

Josu Reparaz Leiza Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria da. (Arg: Dani Blanco)
Josu Reparaz Leiza Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria da. (Arg: Dani Blanco)

Betidanik sentitu duzu irakaskuntzaren grina barruan?

Txiki-txikitatik ibiltzen nintzen irakasle jolasetan. Arbizuko eskolan hasi eta handik Etxarrikora joan nintzen. Gero fraideekin Arantzazun bi urte eta beste hiru Gernikan, Foruan. Horren ondotik Magisteritza ikasi nuen Iruñean eta 1986an, Lizarran lanean hastearekin batera, Euskal Filologia hasi nuen Gasteizen. Irakaskuntza beti gustatu izan zait asko. Aitak tailer bat zeukan Etxarrin. Anaiak argi zeukan mekanika gustuko zuela, eta nik aldiz, irakaskuntza. Oso gazte hasi nintzen klase partikularrak ematen. Umeekin eta gazteekin beti ibili izan naiz oso gustura.

Zuk haurrik ez duzu?

Ez dut tentazio hori izan orain arte bederen.

Arbizutik Lizarrara joan zinen. Aldaketa zer moduzkoa izan zen?

Izugarria. Tokia erabat desberdina zen eta ez nuen inor ezagutzen. Beharrik lau irakasle gazte aldi berean iritsi eta elkarrekin bizitzera joan ginen. Hiru urte eman genituen elkarrekin, bakarrik bizitzera joan nintzen arte. Nire txokoa egin dut Lizarran eta oso urte onak izan dira benetan. Berehala sentitu nintzen etxean bezala. Aukera izan nuen kultur mugimenduetan parte hartzeko, Elgacena aldizkariko erredakzio batzordean partaide izan nintzen urtetan, adibidez. Gainera artez betetako hiria da. Alde Zaharra ikusgarria, eta Lizarrak duen argia beti zoragarria iruditu zait.

Euskal Herriko Mediterraneoa?

Antzeko zerbait. Astelehenero Arbizutik Lizarrarako bidea egitean, Lizarragako tunela pasatu eta lainopetik giro eguzkitsura pasatzean beti izan dut halako poz sentsazioa.

Eta ikastolan zer giro aurkitu zenuen?

Gurasoen konpromisoa oso handia zen. Haurrek euskaraz ikas zezaten eta ikastolatik kanpo euskaraz hitz egin zezaten nahi zuten, testuingurua ia erabat erdalduna izan arren.

Gurasoen jarrera aldatu da gaur egun?

Nik uste dut baietz. Ikastola handitu da eta orain jende askok aukeratzen du ikastola ez soilik euskaragatik, baizik eta bere hezkuntza proiektuak sortzen duen interesagatik. Duela zenbait urte ez zen ohikoa ikasle bati entzutea papá, mamá edo colegio, eta orain bai.

Agian kontzientzia ez da horren handia gaur egun, baina aldiz, euskaratik urrun zegoen jendea hurbildu da euskarara ikastolen proiektu pedagogikoak erakarrita. Euskara ez zaie arrotz eta eroso sentitzen dira. Beraz, ikastola normalizaziorako elementu garrantzitsua izan da. Inoiz pentsa ezin zitezkeen familiak euskarara hurbiltzea oso positiboa izan da.

Hermoso de Mendoza burtzikaria, adibidez?

Adibidez. Edo aurreko gobernuko Kulturako zuzendari orokorraren semea. Halako familia ezagunak badira Lizarran eta horietako batzuk erakartzea lortu du Ikastolak.

Lizarra Ikastolak 45 urte egin ditu, baina lehen ikastola, gerraurrean izan zen.

1931tik 1936ra. Nafarroan garai hartan sortu ziren hiruretako bat, Iruñekoarekin eta Baztangoarekin batera. Beti egon da Lizarran euskal kulturarekiko interesa. Petra Azpirotz leitzarra izan zen lehen andereñoa. Oso baliabide gutxirekin lortu zuen pedagogia aldaketa handia egitea. Lortu zuen, esate baterako, ikasleekin kalera ateratzea, kantuan aritzea… Oraindik bizirik daude han ibilitako ikasle batzuk eta hori gogoratzen dute.

Zeintzuk izan ziren ikastolen ekarpenak?

Ikastolak euskarazko irakaskuntzaren sortzaileak dira eta sorreratik bertatik berrikuntzak funtsezkoak izan dira. Adibidez, hasiera-hasieratik ikasleak ez ziren sexuaren arabera bereizten. Ikaslea jarri izan da beti hezkuntza prozesuaren erdian eta esperimentazioak garrantzi handia izan du beti.

Irakasleak ez daki dena eta ikasleek ezer ere ez. Ikasleak gauza asko dakizki eta irakaslea ikaslearen interesa areagotzeko eta asetzeko bitartekoak jartzen dituena da. Ikasten dituen gauza guztiek kanpokoarekin lotura badutela ikusaraziz lagundu egiten dio ikasleari. Oso ideia berritzaileak dira horiek. Ikastolen beste ezaugarri bat izan da gurasoak partaide aktiboak izatea. Ikasle guztiek ikusten zituzten aitak eta amak ikastolako hormak margotzen edo patioa garbitzen, eta ondorioz ikasleek ez zuten ikastola toki arrotz edo txartzat. Familien interakzioa oso garrantzitsua da. Eta hizkuntzen irakaskuntzan ere aitzindariak izan dira ikastolak. Lizarra Ikastola Nafarroako bigarrena izan zen ingeles goiztiarra eskaintzen. Hizkuntzak ez dira borrokarako tresnak. Ikastolek hasieratik oso garbi izan dute hemen gaudela, baina munduari irekiak. Horregatik, egun ingelesa eta frantsesa ikasten da ikastoletan, eta alemana ere gero eta gehiago, orduz kanpoko jarduera gisa. Gaur egun, hizkuntzen irakaskuntzaz hitz egiterakoan batzuk bolbora asmatzen ari direla ematen du, baina hori da ikastoletan aspalditik egiten ari garena. Murgiltze eredua ere ikastolen asmakizuna izan zen. Ez zekiten horrek zer ekarriko zuen zehatz-mehatz, ez zegoelako aurreko esperientziarik, baina horren aldeko apustua egin zuten oso modu intuitiboan eta gaur egun ikusten da hori dela modurik hoberena ama hizkuntza ez den beste bat ikasteko.

Eta gaur egun?

Ikastolek dituzten proiektu batzuk gaur egun Europan abangoardia dira. Hezkuntzan oso ingeniaritza interesgarria sortu da azken urte hauetan: ikasleak badu aukera ikasten ari den guztia beste testuinguru batzuetan aplikatzeko. Ikasi dituen baliabideak edozein mementotan erabiltzeko prest ditu bere beharretarako. Oso kontzeptu aurrerakoia da. Hizkuntzetan, adibidez, proiektu berezi bat egin dugu hizkuntzak erabilgarri izateko.

Halako proiektu berritzaileengatik, adibidez, hautatu zuten iaz Lizarra Ikastola Nafarroako ordezkaria izateko Oviedon egin zen Estatuko eskola kontseiluen berrikuntzen inguruko bilkuran.

Ikastetxe publikoek baino autonomia handiagoa duzue halako proiektuak aurrera eramateko?

Guk esaten dugu eredu publiko-pribatu horretatik at gaudela, kooperatibak garelako. Euskal hezkuntzaren autoeraketarako erakundeak gara ikastolak. Autogestioak baimentzen digu askatasuna. Gu geu gara gure curriculumaren arduradun. Kanpoko gobernu batek ez digu esan behar zer egin behar dugun. Gure baliabideak, eta hitzartutako baliabide publikoak, modu eraginkorrez kudeatzeko gai garela erakutsi dugu urte hauetan, gure irizpideen eta identitatearen arabera funtzionatzeko ahalmena dugula. Autogestioa eta autoeraketa gure oinarrizko kontzeptuak dira, eta zentzu horretan, publikoak baino publikoagoak gara, gurasoak direlako kooperatibistak eta zuzenean parte hartzen dutelako kudeaketan eta erabakietan. Lan-taldeak oso egonkorrak dira eta horrek bide ematen du proiektu konplexuak aurrera eramateko.

Irakaskuntza publikoaren aurka ez dugu ezer, noski, baina gure autonomiak gauzak beste modu batez egiteko aukera ematen digu eta horrek hainbat sari eta aitorpen garrantzitsu ekarri izan digu. Adibide moduan aipa daitezke duela urte batzuk English Speaking Union erakundeak emaniko President's Award, material didaktiko onenari, edo duela hiru urte Europako Positive schools proiektuan psikologia positiboa sustatzearen alde egiten ari garen lana. Kanpoko probetan ere oso emaitza onak lortzen dituzte beti gure ikasleek. Oso ongi prestatuak ateratzen dira. Guk ikasle autonomoak eta pentsatzen dakitenak nahi ditugu. Ikasle, irakasle eta familiaren triangelua oso garrantzitsua da eta etengabe dago aktibatua.

Azken asteotan behin baino gehiagotan galdetu zaio Mendoza Hezkuntza kontseilariari ikastolak sare publikoan sartzeko aukeraz.

Guregandik ez da atera asmo hori. EAEn izan genuen publifikazioaren esperientzia eta oso mingarria suertatu zen eta oso gatazkatsua, baita familien artean ere. Hortik gauza asko ikasi dugu. Merkeago ateratzen zaie familiei sare publikoan egonda, baina kooperatibaren izaerak ematen zien autonomia guztia galduta. Badakigu Nafarroako hegoaldeko zenbait ikastola oso egoera ekonomiko larrian daudela, baina horretarako dago elkartasuna, ikastolek beti erakutsi dutena. Hori da gure sarearen beste indargune bat. Maila ekonomikoan eta besteetan ere, sare bereko kideak gara hamabost ikastolak.

Baina D eredu publikoa zabalduko da orain Nafarroa osora. Agian ikastola batzuk ez dira beharrezkoak izanen etorkizunean.

Nafarroan kezkagarria da gertatzen ari dena. Une honetan Tuteran, Irunberrin, Vianan, Lodosan… euskaran murgiltzeko aukera bakarra ikastolek ematen dute. Nahiz eta Tuteran D ereduko lerroa ireki eskola publikoan, ikasle gutxi horiek ia erabat erdalduna den ikastetxean euskaran murgiltzeko duten aukera askoz ere murritzagoa izanen da ikastolan baino. Gu erabat ados gaude lege berriarekin, eta euskaraz ikasteko emango duen aukerarekin, baina arazoa da gaur egun hainbat tokitan dauden kopuruek ez dutela bi zentro motak mantentzeko adina ematen. Nafarroako Ikastolen Elkartetik eskatu diren ikerketa soziologikoek diote, adibidez, Tuteran eta Lodosan %10 baino gehiago ez direla D eta A eredua aukeratzeko prest dauden familiak. Gure beldurretako bat D eredu publikoa irekitzen den tokietan ikastolen kontzertuak galduko ote diren da. Hori gertatzekotan, murgiltzea benetan kolokan jarriko litzateke, ez dakigulako etorkizunean zer gobernu izanen dugun, eta zer baldintza, zer ratio, jarriko ote dituen.

Nafarroako Gobernuaren eskuzabaltasuna behar da, gutxienez egoera egonkortu arte. Kontzertua eta egun ditugun ratio malguak ezinbestekoak ditugu murgiltze eredua ziurtatzeko.  

LOMCEk zer eragin du zuengan?

LOMCEk duen arrisku handienetakoa errebalidak dira. Ikasleak DBH bukatutakoan azterketa gainditu behar du titulua eskuratzeko. Ikastetxeak harrapatzeko asmatu duen formula da, lan molde bat inposatzen digu. Gainera, ikastetxeen emaitzak publiko eginen balira, sailkapenak sortuko lirateke eta lehia areagotu. Gu konpetitibitatearen partez kooperazioa sustatzen saiatzen gara.

16 urtez zuzendaria izan zara Lizarran. Proiektu askoren bultzatzaile nagusia izan zara zu?

Saiatu naiz ikastola XXI. mendean lerrokatzen. Oso helburu garrantzitsua izan da guretzat pertsona ardatz bezala eta ikaslea subjektu aktibo moduan hartzea. Horretarako aldaketa asko egin behar izan dugu. Autoezagutza, autoestima eta autoerregulazioa sustatzen, eta era berean, gatazkak modu baketsuan kudeatzen ikasi behar izan dugu. Ikastetxeko bizimodua erabat aldatu duten proiektuak abian jarri ditugu: sormen proiektua, ahozko adierazpidearena edo pentazitatea, pertsonaren garapena bost eremutan bilatzen duen proiektua. Emozioei asko begiratzen diegu, eta arauak modu positiboan eman behar direla uste dugu. Ez da gauza bera esatea “jotzea debekatuta dago” edo “beharrezkoa da denok ongi moldatzea”.

Mezu baikorrek mezu negatiboek baino errazago alda dezaketela mundua ikasi dugu. Tradizionalki eskoletan oso zuhurrak izan gara zorion mezuak ematerakoan eta horiek izugarrizko indarra ematen diote pertsonari. Dinamika horretan sartzen zarenean ikasle guztiek nahi dute zorionduak izatea, eta ondorioz, beste giro bat sortzen da. Ongi portatzen naiz ez zigorraren beldur, baizik eta konbentzitua nagoelako jarrera on batek ondorio positiboak izanen dituela niretzat eta besteentzat.

Eta jarraipena ematen zaio etxean?

Familiekin etengabeko harremanetan gaude. Zer ari garen lantzen esaten zaie eta haiek egiten dute etxean gertatzen diren prozesuen behaketa eta balorazioa. Etxe askotan egin dituzte arauak modu positibo horretan, pentsatuz zer behar duten guztiek ongi sentitzeko. Eskola, familia eta beste eragile batzuen inplikazioa behar da, heziketa tribuaren kontua delako.

Finlandiatik gertuago beste eredu batzuetatik baino?

Bai, noski. Han badituzte oso programa interesgarriak eskola jazarpenari aurrea hartzeko, adibidez. Hobe da gure begirada hor barna egiten ari diren gauza positiboetan finkatzea.

Hala ere askotan ikusten dira horren politak ez diren egoerak eta gatazka latzak etxe batzuetan.

Astakeria asko egiten dira. Nola liteke etxeko lidergoa sei urteko haur batengan uztea?

Zergatik gertatzen da? Denbora faltagatik?

Eta denbora gutxiaren kalitate eskasagatik. Batzuetan, haurrek gurasoei enbarazu egiten dietela ematen du. Bestalde, ohikoa da guraso batzuek damu sentipen modukoa izatea, haurrei behar adina denbora ez dietelako eskaintzen. Ondorioz, elkarrekin daudenean ez dute arau eta mugarik jarri nahi. Nahi duten guztia ematen diete. Arazo asko autoritatea gaizki ezartzeagatik etortzen dira.

Nortasun agiria

Josu Reparaz Leiza. Arbizun sortua, 1965eko uztailaren 17an. 50 urte biribilak, Nafarroako bi ikastola beteranoenek, San Ferminek eta Paz de Zigandak, aurten bete dituzten bertsuak. Magisteritza eta Euskal Filologian lizentziaduna. Lizarra Ikastolako irakaslea izan da 1986tik eta zuzendaria azken 16 urteotan. Udazken honetan Nafarroako Ikastolen Federazioaren zuzendaritza hartu du bere gain. 6.800 ikasle biltzen dituen hamabost ikastetxetako sarea. Artezale amorratua, talde amateurretan antzerki aktore eta zuzendaria izandakoa, eta hainbat olerki lanen egilea.

Off the record
Ikastolan ez dagoenean

“Lizarra, Iruñea eta Arbizuren artean bizi naiz orain eta lanpostu honetan ez dago ordutegirik. Hala ere, asko gustatzen zait bakarrik egotea, mendian, paseoan, liburu batekin… eta egunero saiatzen naiz denbora pixka bat bilatzen. Bestalde, baratzean aritzea maite dut. Lurrarekiko harremana oso garrantzitsua da. Lorezaintza ere izugarri gustatzen zait. Artea nire pasioetako bat da bere adierazpide guztietan. Artistekin dudan harremana mantentzea eta elikatzea gustatzen zait, erakusketak, antzerkia, dantza… dena. Eta familia zaintza. Nire gurasoak oso pertsona adinduak dira eta haiekin partekatu behar dut ene denbora”.


T'interessa pel canal: Ikastolak
2024-11-26 | Leire Ibar
Denuncien a tres professors del Conservatori de Música de Navarra per violència masclista
Els fets han estat denunciats per diversos estudiants de la UPV/EHU. Un dels professors ha estat acusat d'assetjar i assetjar als alumnes a través de les xarxes socials i de propostes sexuals. La segona, per les actituds inadequades a l'aula i comentaris sexistes. Quant al... [+]

2024-11-19 | Leire Ibar
El moviment Gure Umeak Ere Bada denunciarà també aquest curs el genocidi palestí
El 20 de novembre, Dia Internacional de la Infància, la iniciativa ciutadana en matèria educativa proposa col·locar una bandera palestina amb crespó negre i dos parells de sabates en les entrades als col·legis. Entre el 30 de novembre i el 31 de gener es recolliran... [+]

Construint el País Basc del demà

En les últimes dècades he treballat en l'àmbit del basc, tant en l'euskaldunización d'adults en AEK, com en la defensa dels drets lingüístics en l'Observatori, o a favor de la normalització del basc en el Consell d'Euskalgintza. A tot arreu m'ha tocat escoltar terribles per... [+]


Uxue Juarez. Paraules llumins
"Els poemes són aquestes ones que es produeixen quan llances una pedra a l'aigua"
Fa gairebé 10 anys que vaig tenir com a tutora en el Batxillerat, m'he reunit amb Uxue Juarez en la caseta Toureau (Alkiza) del museu Ur Mara, envoltada de fajos i escultures de Koldobika Jauregi. Uxue continua sent l'autoritat per a mi, però en un altre sentit ara. Porta un... [+]

2024-10-29 | Leire Ibar
Incendi en un edifici de la ikastola Arberoa
L'incendi s'ha produït aquest dilluns a la nit en un edifici de la ikastola Donamartiri (Baixa Navarra). No s'han registrat ferits, però el foc ha causat importants danys materials.

En Leihotikan, Anem! i Ibil Bedi encendrà el Nafarroa Oinez de Sangüesa
La ikastola de Sangüesa ha organitzat per als dies 19 i 20 d'octubre un complet programa: Un recorregut de 3,5 quilòmetres, tres zones i onze actes per a la gran festa de les ikastoles de Navarra.

2024-09-06 | Euskal Irratiak
SEASKA superarà el rang de 4.300 alumnes aquest curso

La federació SEASKA ha aconseguit entrar en el programa amb un centenar d'alumnes més que l'any passat. Amb els alumnes de dos anys que s'incorporin en els pròxims mesos, se superarà el límit de 4.300 alumnes. En primer curs, l'augment és de 33 alumnes, però el més destacat... [+]


El candidat a la ikastola Pascal Jocou serà el candidat de Beskoitz
Pascal Jocou ha obtingut el 55% dels vots en la segona volta de les eleccions a Beskoitz. La contrària Fabienne Etchegaray va obtenir el 44% dels vots. Tindrà una majoria de divuit consellers i cinc oposicions.

Prop d'un centenar de professors ajudaran els alumnes a realitzar el seu oral en basc
El professorat realitzarà una acció de suport a l'expressió oral del baix en basc. En el vestit s'emportaran unes xapes amb pal i orejeta, per a indicar als alumnes que “tenen tota la protecció” en l'examen de parlar en basc.

El candidat a la Ikastola s'ha imposat en la primera volta de les eleccions a Beskoitz
Pascal Jocou i Fabienne Etchegaray es presenten en la segona volta de les eleccions a Beskoitz. El roure Camblong encara no ha determinat si es presentarà a la votació del 23 de juny. Fabienne Ayense, anterior alcaldessa de Beskoitz, va presentar la seva dimissió a... [+]

2024-05-13 | ARGIA
Els diners recaptats en Herri Urrats es destinarà a la construcció de la ikastola de Beskoitz
El 12 de maig Herri Urrats s'ha celebrat en els voltants del llac de Senpere, com és habitual. En la 41 edició, la presidenta de la Federació d'Ikastoles, Nekane Artola, ha preguntat tres coses: els recursos, les polítiques lingüístiques més audaces i l'oficialitat del... [+]

TxikiLinux Txokoa en Herri Urrats per a donar a conèixer el sistema operatiu lliure i euskaldun
Aquest diumenge, 12 de maig, se celebrarà, com tots els anys, la festa Herri Urrats de les ikastoles d'Iparralde en la zona del llac Senpere. Enguany el TxikiLinux Txoko estarà en Xiberoa. De 9.00 a 17.00 s'han preparat tallers infantils per a donar a conèixer el sistema... [+]

Jornada de mobilitzacions perquè els exàmens passin en basc
Els alumnes del Liceu Bernat Etxepare de Seaska han convocat una mobilització per al 17 de maig. Amb l'objectiu de representar una xarxa comuna, han sol·licitat que s'estengui en internet l'esment de les iniciatives amb els etiqueta #EuskarazIkasi Matxinada i... [+]

Eguneraketa berriak daude