EAEko Autonomia Estatutuarekin batera jaio zen Irati Elorrieta Algortan. Berunezko urteak deitu izan diren sasoi zurrunbilotsu haietan hazi zen amaren sabelean eta handik kanpo. Giroa ezegonkorra izanik, baziren balizko kolpe militar baten zurrumurruak, eta politikaren gerizpeetan gertatzen zenak ezinegona sortzen zuen bere gurasoengan. Irati Elorrieta urte bete eta bi hilabeteko haurra zenean gauzatu zen kolpea, Antonio Tejero buru, zorionez, arrakastarik gabe.
Unai Elorriagaren Iazko hezurrak nobelan Irati Elorrietaren haurtzaro eta gaztaroko bizitoki izan den Algorta pentsatzen du Irene Arriasek. Algorta pentsatzen du pixka bat eta, batez ere, indarkeria. Autoritatea, obedientzia eta “soldadu asko behar da, hogeita bat urtekoak”. Irene Arriasek, indarkeria pentsatzen duenean, haren grabazioak ere pentsatzen ditu: “Pertsonak begietatik 40 zentimetrora hiltzen, odolusten, ordenagailu batean”. Irati Elorrietak liburu hori 35 urterekin irakurri duenean, zenbait egunez, irudi batzuk noiz erakutsi behar diren eta noiz ez eztabaidatu da. Olatu batek Bodrumeko hondartza batera Ailan Kurdi hiru urteko umearen hilotza eraman eta, hainbatek, telebistako irudietan ikustean, negar egin duenean. Irati Elorrietak bere seme txikiena ikusi du, itotako umeak izen propioa eta haren heriotzak arrazoi bat izan arren, haur denen aurpegia ezkutatzen zuelako Turkiako hondartza hartan etzanda. “Atzoko ume hilak, bihar lurruna”, idatz lezake Elorriagak.
Iazko hezurrak baino hilabete lehenago argitaratu zuen Mikel Peruarenak Su zelaiak, Gerla Handira hiltzera joan ziren soldadu euskaldunen belaunaldiaz. Beleek eta mikek uzta jan zuten uda hartan, kantuan ere zenbaitzuk, “Berlinerat!” esanez partitu ziren 21 eta 48 urte arteko gizon gehienak. Alemanek preso hartutako soldadu euskaldunen kantuen grabaketak entzun zituen Irati Elorrietak Berlingo Etnologia Museoan, ehun urte geroago. Gernikako Arbola abestu zuen gizonaren ahotsak zirrara handia eragin zion.
Bi nobelak argitaratu eta ia urtebetera irakurri ditu Irati Elorrietak, bata bestearen jarraian, 2015eko udan, Euskal Herrian pasa dituen asteetan. Sirian eta Iraken, eta Europako mugetan milaka hiltzen ari direnean, lau milioi erbesteratu kalkulatzen direnean. Berlinen, oporretatik bueltan eta Irene Arriasen pentsamenduekin kutsatuta, Boko Haramek bahituta izan dituen eta ihes egitea lortu duten emakume nigeriarrei buruzko erreportajea irakurri du. Milaka dira talde islamista horren krudelkeriaren biktimak ere, milioi inguru ihesean. Basatia da emakumeok kontatzen dutena, bizi izan dutena, ikusi dutena. Zeitmagazineko portadan, zuri-beltz kontrastedunean, aurpegi erdia ilunetan eta beste erdia argiztatuta, 14 urteko Talatu ikusten da. Erretratu horrek National Geographic aldizkariko portada ikonikoa ekarri dio gogora Irati Elorrietari. 1984 hartan, begiraleari zuzen-zuzenean begiratzen zion neska afganiarra, Sharbat Gula, Pakistaneko errefuxiatu zelai batean erretratatu zuen Steve McCurry argazkilariak.
Alemaniara egunero hamar mila errefuxiatu heltzen ari omen diren udazken honetan, Irati Elorrietak duen sentimendua da, kontakizunak, kronikak, irudiak, ez direla inoiz nahikoa. Hutsune handi bat geratzen dela bete ezinik, ulertu ezinik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
No vull que la meva filla es disfressi de gitana en els calderers. No vull que els nens gitanos de l'escola de la meva filla gaudeixin de gitanos en els calderers. Perquè ser gitano no és una disfressa. Perquè ser gitano no és una festa que se celebra una vegada a l'any,... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
No va actuar correctament, calia prendre mesures, si no, no aprenem. Pel que sembla, no s'adonava de l'impacte del que havia fet, continuava normal, a vegades amb un aspecte més feliç que els que li envoltaven. A més, parla massa alt, això no li agrada a ningú. Com les... [+]
El Departament d'Educació no entén per què els treballadors del públic hem anat a la vaga. Pregunta al sindicat LAB. Aquest sindicat va signar un acord amb el Departament a l'abril de 2023. Dos anys més tard han anomenat a la vaga perquè, al contrari que en anteriors... [+]
Professor d'Història en homenatge a un ex company que acaba de jubilar-se. Bravo i més brau!
Les lleis educatives subratllen la importància de fomentar el pensament crític en l'alumnat. Però el claustre de professors, en un temps un espai de debat d'idees i contrast de... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Mentre escrivia aquesta columna, he hagut de canviar el tema, perquè la meva atenció s'ha vist afectada pels aranzels de Trump. Necessitareu poques explicacions, és nou en tots els llocs, ha imposat als productes xinesos un 10% i als productes canadencs i mexicans un 25%. El... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Aquest cap de setmana he estat pensant en la paraula 'estètica' i en una frase que deia un amic: “Aquest treball és estètic”. He estudiat l'etimologia de la paraula estètica, que sembla que el seu significat era percebre a través dels sentits en l'origen, i més tard es va... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]