Parisen egindako bilera batean hamar herrialdetako gobernu ordezkariak lehen urratsak ematen hasi dira tabako pakete neutroa sortzeko bidean. Hau da, tamaina, kolore eta tipografia bereko paketea sortu nahi dute, logotiporik gabekoa. Neurria indarrean dago honezkero Irlandan eta Australian, eta batez ere gazteak erretzen hastea eragoztea du helburu.
ttiki.com/340783 (Frantsesez)