Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan behintzat, %97ak dio euskara begirunez tratatu behar dela. %14ari berriz, mesfidantza sortzen dio euskarak. Bestelako ondorioak ere atera dira EGODek egindako inkestan: EAEko biztanleen %85ak uste du euskarak balio pragmatikoa duela; %81ak sustatu egin behar dela; eta %61ak aldarrikatu egin behar dela.
Inkesta, asmo zabalagoko egitasmoaren atal bat baino ez da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EGOD egitasmoa du abian. Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen lanketa egitasmoa da. Hizkuntzaren gaineko oinarrizko diskurtsoak aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jarri nahi ditu HPSk. Horretarako, modu bat baino gehiago erabili dute: inkestak, eztabaida taldeak, adituen foroa eta azterketa bibliografikoa, besteak beste. Bost multzoren gainean egin dute lan: errespetua, balio pragmatikoa, sustapena, aldarrikapena eta mesfidantza.
EGODen lanketan babes handiena jaso duten ardatz estrategikoak ondokoak dira:
- Elkarkidetzan oinarritutako diskurtso euskaltzalea sendotu behar da.
- “Euskara beharrezkoa dela” pentsaeratik, “hizkuntzak beharrezkoak dira” pentsamoldera aldatu.
- Hizkuntza-politika eztabaida ideologikotik, ika-mika zein interes alderdikoietatik ateratzea.
- Ikuspegi identitarioa ikusmolde berrietara zabaldu eta osatu.
- Berezko esanahi komunitarioa, atxiki ohi zaion eremuarena baino askoz zabalagoa da: abertzaletasunaren ikurra izatetik, herritar guztien ikurra izatera jauzi eginez.
- Euskara balio positiboekin eta bizipen gustagarri pertsonalekin lotu.
- Euskararen hautemate eta irudia hobetu, arreta batez ere gazte jendearengan jarriz.
- Hiper-zuzentasuna atzean utzi.
- Gizartean nagusi den euskararen gaineko bortizkeria sinbolikoa gainditzeko estrategia osatu eta abian jarri, horrela hizkuntza menperatua izatearen konplexua astintzeko eta hizkuntza horretan duintasunez bizi ahal izateko.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]