argia.eus
INPRIMATU
Bizi Baratzea, eman eta hartu
Gernikako azokan genero preziatua
ARGIA @argia 2015eko ekainaren 17a

Asteleheneko azokan (ekainaren 6an), Trazola sagardoaz, Eguzki Borda gaztaz eta trikitiaz egin genuen aurkezpen jaia. Ondoren, Argiako kide Iraitz Agirrek, liburuaren egile Jakoba Errekondok eta Remenetxe jatetxean 25 urtez sommelier ari den Jon Andoni Rementeriak hartu zuten hitza. Rementeriak liburu honen eta bertako produktuen garrantzia azpimarratu zuen eta balio horietan bat egiten duen “Urdaibai esentziak” proiektuari egin zion erreferentzia, zeinak elkartzen baitituen eskualdeko jatetxeak.

Aurkezpenaren ostean, luze iraun zuen bertaratutakoen esperientzia trukeak, baratzezainek aukera baliatu baitzuten liburua sinatzearekin bat beren zalantzak azaldu eta Errekondori aholkua eskatzeko.

Giroaren erakusgarri, Onintza Enbeitak azokako elkarrizketa txiokatu zuen:

"Liburue erosi dozu?", esan deutsat bati azokan Bizi Baratzearen standaren aurrean. "Liburue? Atxurre nok ibili falta da!". Arrazoia!