François Hollande Frantziako Estatuko presidenteak gutuna bidali die alderdikide dituen diputatu bretoi bati eta senatari biarnes bati. Idatzi horren bidez dakigu, beste behin, Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna berresteko bidea abian dela.
2012an, ituna berretsiko zuela esan zuen presidenteak eta nonbait esandakoa betetzeko asmoa du. Kontua da promesa eta saiakera gehiago izan direla eta 23 urtez Frantziako Estatuak ez duela halakorik berretsi. Hollandek ez luke erreferendumaren bidea aukeratuko, gobernuak egin beharreko lege konstituzionalarena baizik. Parlamentuko diputatu eta senatarien hiru bostenak baiezkoa eman beharko luke.
Ituna berrestea, ez berrestea baino hobe. Dena dela, Espainiako Estatuak 2001ean izenpetu zuen eta badakigu zein jarrera duen. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak hortaz, horrela dio Berrian: “Orain, berrestera doala, mesfidantza puntu batekin begiratzen ahal diogu kontu horri. Zenbateraino gure hizkuntzen berreskurapenerako beharko liratekeen engaiamenduak hartuko lituzkeen”.
El Consell d'Euskalgintza està alertant de l'emergència lingüística que estem vivint en les últimes setmanes. Han passat bastants anys des que es va començar a descriure la situació del procés de revitalització del basc en l'encreuament, en la rotonda, en l'inpasse i amb... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]