“Honaino” izeneko testu batekin esan zuen agur Audiolab soinu laborategiak martxoan. Proiektu bakan horietako bat izan da, erreferentziala bai hemen bai nazioartean. Blogean publikatutako post horretatik harago, 12 urte iraun duen esperientziarekin amaitzeko arrazoiez galdetu diogu Xabi Erkiziari.
Grabatzen: “Kasualitate polit horietako bat izan zen”, dio proiektuaren hasierari buruzko galdera bat entzun ondoren. “Syntoramak antolatzen zuen Musika Berrien Jaialdiak 13. edizioa egin zuen eta laguntzeko kontratatu ninduten. Beste gauza batzuen artean, Artelekun instalazio batean lan egitea tokatu zitzaidan, artista baten soinuzko sofa batzuei musika jartzen; hemen egiten zen musika esperimentalaren lagin bat. Egun batez Mattin eta Enrique Hurtado lagunak etorri ziren; kafe bat hartu eta zer egin ez genekiela genbiltzan eta esan genuen: ‘Goazen hau desentxufatzera, goazen hiru ordenagailurekin gu inprobisatzera’. Baietz, ezetz… azkenean hasi ginen. Eta pixkanaka jendea hurbiltzen, esertzen… eta Enrique kezkatzen: ‘Hau ezin da egin, norbait etorriko da, ikusiko duzu’. Ba bai, norbait etorri zitzaigun, ea zer ari zen gertatzen. Santi Eraso zen”. Stop. Santi Eraso Artelekuko zuzendaria zen garai hartan. Play. “Azaldu nion berehala bukatuko genuela, lasai, ez zela ezer gertatzen… ‘Baina hau zoragarria da’, erantzun zuen. Handik astebetera bere dei bat jaso nuen. Esan zidan soinuarekin ez zela ezer egiten Artelekun, ea zer edo zer egingo nuen. Nire kontraproposamena: laborategia sortzea. 2002an izan zen hori. 2003an programatzen hasi ginen eta urte amaierarako bageneukan espazioa. Hortik aitzinera erregularra bihurtu zen proiektua”.
A ze hasiera. Anekdota hutsa baino gehiago, Artelekuren filosofia erakusten du, Erkiziaren irudiko. Egin diezazkiokezula kritikak, zentroak izan dituela gorabeherak, jakina, eta azken urteetan Txomin-Eneko eraikin barruko dinamika gainbehera etorria zen hainbeste eztabaidarekin –Tabakaleran sartu, ez sartu, gaur bai, bihar auskalo–, etengabeko zuzendari aldaketekin, proiektuari zorigaitzeko kolpea eman zioten uholdeekin… Lokatzaren azpikoari begiratzen dio, hondoa jo baino lehenago zegoen klimari, gauzak egiteko egon zen “sekulako askatasunari”.
Artelekuren lekukoa hartu duen Kalostrak ondare hori guztia berreskuratuko ote duen zalantzak dauzka, “izugarri publikoa izan den zerbait” galdu dela uste du, nahiz eta ez duen proiektu berria erabat belztu: “Gizarte bakoitzak erabakitzen du pertsona batzuei eskubidea ematea zenbait gauza jorratzeko, besteek landu ezin zituztenak. Grezia klasikoan filosofoak izan ziren eta Arantzazun fraideak. Horiei esker dauzkagu gauza mordo bat, bestela edukiko ez genituzkeenak. Gaur egungo gizarteak bermatu behar lituzke horrelako espazioak? Hori da galdera. Arteleku bazen horrelako espazio bat? Nik uste dut baietz. Kalostra izango da? Izan liteke”.
Historiaren amaieran sartu gara ustekabean eta ibilbidea interesatzen zitzaigun. Rewind. Play. “Ez nintzateke kapaz izango esateko zenbat artistarentzat egin dugun lan… zientoka. Artelekuren barruan egoteak Audiolab erreferente bihurtu zuen”. Aurrekontu txikiko erreferentea: Erkiziak baieztatu duenez, inork ez du sekula soldatarik izan soinu laborategian; eta urtero 30 ekitaldi inguru antolatu dituzte 5.000-15.000 euro arteko diru-poltsarekin. Inporta duten zenbakiok? Horrelako proiektu baten balioa horrela neurtzen al den? Galdera gehiago dauzkagu.
Zenbat balio du Eddie Prévostek 2003an Artelekura ekarri zuen No sound is innocent tailerrak? Ez erantzun eurotan, beste zerbaitek axola du. “Benetan, abiapuntu bat izan zen”, dio Erkiziak. Bazebilen jendea musika esperimentalarekin hemen, batzuk erabat murgilduta, beste asko interesatuta, nondik hasi ez zekitela. Elkartuko zituen zerbait falta. Eta Audiolaben tailerrek funtzio hori bete zuten.
“Ikusten dituzu argazki zaharrak eta, jo…”, gelditu egiten da momentu batez, zerbait gogoratu nahian bezala; eta badator berriz, “orain bai, orain ikusi egiten duzu: garai hartan ez zinen kontzientea, hor zeuden Mursego, Xabi Strubell, Joseba Irazoki, Iñigo Telletxea, Mikel R. Nieto, Oier Iruretagoiena, Miguel Angel Garcia, Héctor Rey, Jon Mantxi, hasieran Oreka TX-eko jendea ere bai, Makala, Javi Pez, Iban Urizar…”. Belaunaldi oso bat markatu dute inprobisazioari buruzko tailerrek bere ustez.
Kariño bereziarekin gogoratzen ditu Jean-Luc Guionnetek eta Matthieu Saladinek emandakoak ere. Eta proiektu izaera markatuagoa zeukaten MRB jardunaldiak: soinuarekin lotutako ideiak, egitasmoak eta lanak partekatzeko eta eztabaidatzeko baliatu zituzten. Parte hartu zutenei galdetuz gero klima bereziaz hitz egingo dizute, “borborka zegoen zerbait” aipatzen dute. Soinuaz jardun zuten, bai, baina ez mundutik deskonektatuta, aztergaietako bat musikak eta zaratak tortura tresna gisa bete dezaketen funtzioa izan baitzen, adibidez.
Gauza asko izan da Audiolab eta beste gauza asko ez. Adibidez, ez da izan egitasmo zurrun bat. “Orain badirudi proiektu guztiek izan behar dutela tesi izaera”, kexatu da Erkizia. Bestelako eredua izan da beraiena: laborategia. Eta, ados, kontzeptu hori ere “modan” egon zela dio, gero gurpil zulatua bezala hustu zela, arte munduko beste joera askori gertatu zaien antzera; baina edonola, laborategiak proiektu zehatz bat eduki gabe, esperimentu ugarirako aukera eskaintzen duela uste du. Baita norabide desberdinetan egindako saiakerak pilatuz, gauzak hartzen duela azkenerako “halako izaera bat”, partaideei lau hormaren artean itxi gabe aurrera egiteko posibilitatea eman diena.
“Ez genuen ghetto berri bat sortu nahi, horregatik beharrezkoa zen irekitasuna. Fonografiarekin lan egiteak, alde horretatik, beti eduki gaitu bertze leku batean”, azaldu du beratarrak. Puntu hori zehazteko eskatzean, Audiolaben lan egiteko moduaren gako bat eman du. “Azkenean, zure inguruneko soinu guztiekin ari zara lanean eta denak du balio berdina”. Lehengai gisa soinua bere gordinean hartzeak ohiko musika-ikerketan pentsatzen zailak ziren bideetatik eraman ditu, funtzio estetikotik harago dauden soinu-erabilerak deskubritzeraino –azken lanetako bat Donostiako zarataren mapa da, hiriko gida turistiko ezohikoa gune eta momentu zaratatsuenak zein diren identifikatu dituena–.
Arriskuak ere baditu lan egiteko molde horrek, Erkiziak aitortu duenez. “Ez dago metodologia finko bat, zaila da erabiltzen den metodoa martxan jarri duen pertsona ez dagoenean lanean segitzea. Alde horretatik autokritika egin behar dut, aunitz pertsonalizatu dudalako agian”.
Soinu ikerketaren ikertu gabeko oihanean sartu ziren garaian, nazioartean ez zegoen aparteko dokumentaziorik kontuari buruz. Azken urteetan ugaritu da izugarri tematika hori jorratzen duen bibliografia, musika esperimentalaren inguruan metatutako indar pila bat sound studies delakoetara zuzendu delako. Audiolabek olatu horrekin bateratsu egin du aurrera, eta atzerritik jaso duten arretan sumatu da. Noise & Capitalism liburua argitaratu zutenean ikusi zuten: liburua saldu beharrean, elkartruke bidez funtzionatzea erabaki zuten, “zuk bidali zure publikazio bat eta guk bidaliko dizugu liburua” tratua eginda. 2009an zen hori. Liburua aspaldi agortu zen, baina gaur egun oraindik berrargitalpenei buruz galdezka hurbiltzen da jendea atzerritik.
Soinu ikasketak ildo minoritarioa izango dira oraindik akaso, baina esparru interesgarria dira hausturaren bat eragin nahi duen edozein pertsona edo kolektiborentzat. “Zer da musika eta zer zarata?” galdera mahai gainean jartzen den bakoitzean “zer da normala eta zer ez?” galdetzen baita. Eta horrek inplikazio politiko handiak ditu. “Iristen da momentua, musika batek leku konkretu batean ez duena inolako sorpresarik eragiten. Musika kontserbadorea bihur daiteke, erreakzionarioa ere bai. Nik uste dut soinuak orokorrean etengabe bizi duela eztabaida hori, berezkoa du, ezin duzu enkapsulatu, kontrolatzeko zaila da, eta kontrolatzen duzunean ere beti eztabaidak sortzen ditu”.
Audiolabek eztabaida hori gertatzeko espazio bezala agur esan du. Ikusi behar Tabakalerako proiektuak bere baitan hartuko duenentz. Ez itzali grabagailua badaezpada. Pause.
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Vegem. La “música actual” es diu música a tot allò que tingui una caixa de ritmes electrònica, i, clar, així no es pot. En aquestes línies hem intentat demostrar que les... [+]
LA TEVA
On: Ahotsenea (Plateruena, Durango)
Quan: 8 de desembre
-----------------------------------------
Bufandes, paraigües i forats d'ulls són els protagonistes del dia 8 de desembre a Durango. A l'últim dia de la fira s'han sumat el diumenge al migdia i l'ambient... [+]
La novetat sol ser una de les paraules més sentides que s'associa a la Fira de Durango. La novetat és allí, i aquí la novetat. No obstant això, en alguns casos és suficient amb donar un aspecte diferent de l'anterior per a pegar aquesta etiqueta. Els CDs i les reedicions... [+]
Il Trittico de Puccini
per: Orquestra Simfònica de Navarra i Cor d'Òpera de Bilbao.
Direcció d'escena: Paco Azorín.
Solistes: El gran C. Álvarez, A. Blanques, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza i I. L'hotel.
On: Palacio Euskalduna de Bilbao.
... [+]
Anari + Belako Quan:
5 de desembre.
On: Sala Zentral de Pamplona.
-----------------------------------------------
Record que la primera vegada que vaig veure als de Belako en directe va ser en el primer mes d'Erasmus. No vaig anar a veure'ls, sinó un concert que per fi va... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset Produccions, 2024
------------------------------------------------
Amb el vestit de còmic vintage, l'inici del rock and roll i les vivències de la Guerra Freda van ser testimonis d'alguns personatges de generació que, amb una crítica... [+]