Kopenhage (Danimarka), 1910. Emakume Sozialisten Nazioarteko II. Topaketan, Alemaniako Alderdi Sozialistako ordezkari Clara Zetkin eta Kathy Dunckerrek “Emakumeen nazioarteko Eguna” edo “Emakume Langileen Eguna” ospatzeko proposamena aurkeztu zuten. 1911ko martxoan, Emakume Langileen Eguna ospatu zen lehenengoz Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan. Ofizialki behintzat, 4.000 urte lehenago, Mesopotamian, emakume langileek, beren eguna ez ezik, aste osoa jai izan baitzuten bitan gutxienez.
Antzinako Sumerren berriki arte berreskuratuko ez zituzten eskubideak zeuzkaten emakumeek. Esaterako, ikasteko eta beren lanaren bidez bizibidea lortzeko aukera zuten. Orotariko lanbideetan aritu zitezkeen eta irabazten zutenaren jabe ziren. Merkataritza kontratuak jasotzen dituzten taulatxo askotan emakumeen sinadurak ageri dira.
Enpresaburu nagusien artean lehen dinastietako erregina eta printzesak nabarmendu ziren. Bulegoak zituzten, eta bertan lan egiten zuten idazlariak emazteen zerbitzura ageri dira dokumentuetan, eta ez senarrenean. Bulego horietatik kudeatzen zituzten negozioak eta senarrek normalean ez zuten parte hartzen, mozkinak partekatzeko ez bazen. Zenbait erregek emaztearen jarduera ekonomikoei esker finantzatu ahal izan zituzten kanpainak eta proiektuak. Akkadeko Sargon –lehen errege akadiarra– Tashlultum erreginaren gari negozioari esker aberastu zen eta, lau erregealdi geroago, Sharkalisharri erregea Tutasharlibish emazteak eraikuntzarako harrien salerosketan irabazitakoaz baliatu zen.
Gortetik kanpo ere hainbat adibide geratu ziren agirietan jasoak. Ureko tenpluko apaiz baten emazte Ashagek garia saltzen zuen; hiri bereko gobernadorearen emazte Ninkhulak, aldiz, larrua, urrea eta lurrinak. Azken horrek Nimkalla erreginarekin nolabaiteko “multinazionala” kudeatzen zuen, haien enpresak hainbat egoitza baitzituen Lagasheko hegoaldeko mugatik hasi eta Mari iparralderaino –egungo Iraketik Turkiaraino–.
Emakume xeheen artean ohikoak ziren gerora mende luzez “maskulinotzat” jo ziren lanbideak, hala nola, zurgintza edo eskulturak zizelkatzea. Tabernari, botikari, lurringile eta masajista gehienak emakumezkoak ziren, lanbide horiek gizonezkoentzat galarazita egon ez arren. Eta Ureko III. dinastiako hiru emakumezko sendagileren izenak iritsi zaizkigu: Kubatum, Zamena eta Ummeda. Tauletan aurkitutako datuen arabera, Ur hirian, II. dinastian, 13.000 emakume langile zeuden eta hurrengo dinastian, aldiz, 7.000 emakume langile zeuden Lagashen.
Gemen-Linlila erregina eta enpresaburua hil zenean haren senar Shulgik (K.a. 2029-1982) zazpi eguneko atsedena agindu zuen erresumako emakume langileentzat eta, dakigunez, Eanisha erregina hiltzean ere aste osoa jai hartu zuten emakumeek.
Investigadores de la Universitat Johns Hopkins han descobert diversos cilindres amb inscripcions en l'actual jaciment de Síria, el Tell Umm-el Falla. Els experts creuen que els signes escrits en aquestes peces de fang poden ser alfabètics.
En el segle XV a. Els cilindres s'han... [+]
va ser fundada per R fa uns 6.500 anys. I recentment, l'arqueòleg de l'Institut Alemany d'Arqueologia, Max Haibt, ha creat el "bessó digital" de la ciutat, utilitzant la tecnologia utilitzada en els videojocs.
L'equip ha realitzat un registre tridimensional dels 40 quilòmetres... [+]