Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Irakurtzearen, idaztearen eta ezer ez egitearen artean banatzen dut denbora"

  • Frantzia aldeko idazleen artean ezagunetarik, euskaraz ere ohiko bilakatzen ari zaigu Jean Echenoz (Orange, 1947). Gurera itzulia izan den laugarren liburua du 14, Gerla Handiaz ari dena, aurrekoak bezala Gerardo Markuletak euskaratu eta Meettok etxeak argitaratua.

“Geure garaiko bitartekoekin landu nahi izan dut Gerla Handiaren gaia. Azken urte hauetan Frantziako hainbat autorek landu du gai bera eta erabilitako formak ez dira, noski, XX. mende hasierakoak”.
“Geure garaiko bitartekoekin landu nahi izan dut Gerla Handiaren gaia. Azken urte hauetan Frantziako hainbat autorek landu du gai bera eta erabilitako formak ez dira, noski, XX. mende hasierakoak”.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hitz gutxiko gizasemea, oraindik gogoan dut lehen aldiz elkarrizketatu nuen eguna: Ravel eleberriaren euskarazko bertsioa eman nahi, eta, “eskerrik asko, baina bidali didate Donostiatik aleren bat” erantzun zidan, siku. Handik aurrera irribarre gutxi, ia hitzak bezain. Halakoa du Echenozek literatura ere, Gerla Handiaz, 14ko Gerraz, Lehen Mundu Gerraz ari den 14 eleberria, adibidez: 110 orrialde eskas. Irribarreak agian gehixeago, guda oineko eszena honetan esaterako: “orkestra bere egitekoa betetzen ari zela, bala batek baritonoaren besoa zeharkatu zuen, eta tronbonista larriki zauriturik erori zen (…) taldea murriztu arren, musikariek jotzen jarraitu zuten okerreko notarik batere gabe”. Batzuek ez dute gehiegi maite izan, ni fu ni fa, mutxoasmo eta abarrekoak irakurri ahal izan ditugu. Beste batzuek maite izan dute gehixeago: “Hasi, irentsi eta bukatu. Eserialditxo batean. Ez da erraza hain urrian hain ugari esatea”. Dena delakoarekin, proba egin dezake irakurleak: gogoratu, 110 orrialde eskas baino ez dira. Elkarrizketa hau halaber, hitz kopuruari dagokionez, behintzat, ez da izan salbuespena. Hauexek dira atera dizkiogunak.

Asko idatzi eta argitaratu da Gerla Handiaz, luze gabe pasa den 2014an, gogoratu baita hasi zenetik ehun urte joan direla. Zuk zeuk ere hauxe diozu eleberrian: “Hori guztia hamaika aldiz deskribatu izan denez gero, beharbada ez du merezi berriro ere opera higuingarri eta kirastu honekin luzatzea”. Eta, hala ere, idatzi egin duzu nobela bat Gerla Handiaz. Zergatik?

Kasualitatez ia. Gerra horri buruzko familia dokumentuak aurkitu nituelako, eta paper horien irakurketaren ostean gaiari buruz gehiago dokumentatzeko irritsa izan nuelako. Hasiera batean, ez zen inondik inora proiektu literario bat, ez bazen jakin-minezko afera pertsonala. Iritsi zen momentu bat, ordea, non hainbat egoera –erreal nahiz irudizkoak, edo gertaera errealetatik irudikatutakoak– eta hainbat eszena artikulatu ziren fikzio posible baten gisara.

Opera batekin konparatu izan duzu gerra, liburuan berean: “nahiz eta gerra, opera bezala, hotsandikoa, hanpatua, neurrigabea, luzamendu penagarriz betea izan; nahiz eta, operak bezala, zarata handia egiten duen, eta, askotan, luzarora, aspergarri samarra den”. Gerraz eleberrian egiten duzun erretratua, kontrara, ez ote den gehiago ganbera-musikarako obra baten antzekoa: apalagoa, lañoagoa, barnekoagoa, gerraren horrorea bera ez ote dagoen arras txikiagotua.

Inongo unetan ez dut izan, noski, Lehen Mundu Gerra bere horretan lantzeko intentziorik. Proiektu askozaz ere zabalagoa eskatuko luke asmo horrek. Gatazkan katigatutako lauzpabost gizon-emakumeren bizitzei heldu nahi izan nien, horien eguneroko existentziari, eta etorkizun posibleei. Nola esan: pixka bat gerrari buruzko eleberri bat egin baino, gerra garatu bitartean gertatzen den eleberri bat egin nahi izan nuen.

Eta gerraz ari garelarik, adibidez, edo bestelako afera labain-garrantzizkoez, zertarako gai da literatura? Afera horiek azaltzen laguntzeko? Ulertzen saiatzeko?

Ez naizenez historialari, nire asmoa ez da ezeren gaineko esplikaziorik ematea. Ez eta ezer ulertzen saiatzea ere. Gerla Handiaz irakurri ditudan eleberri klasiko gehien-gehienak gatazkan parte hartu zuten jendeak idatziak dira, are beren garaiko hizkera batean idatziak. Geure garaiko bitartekoekin landu nahi izan dut gaia neronek. Ez naiz bakarra izan, bistan da. Azken urte hauetan, Frantziako autore garaikide ez gutxi hunkitu dituen gaia izan da 14ko Gerra, eta bakoitzak bere modura landu du, zeinak ez baitira noski XX. mende hasierakoak.

Oro har zure liburuetan, ezin zen bestela izan 14 honetan, dokumentazio lan eskerga nabari daiteke. Seinalatu dizkizute soldaduak motxilan daukanaren inbentarioa, edo jan ezinezkotzat izendatu ziren animalien zerrenda: azeria, belea, erbinudea eta satorra. Nolaz prestatzen duzu eleberri baten idazketa? Kasu konkretu honetan, zeintzuk izan dira irakurketak?

Bada, aurreko erantzunean esan bezala, gai eta garai horretako eleberriak, batetik: Frantzia aldekoak batzuk (Roland Dorgeles, Henri Barbusse, Gabriel Chevallier eta abar), Alemania aldekoak beste batzuk (Erich Maria Remarque, Ernst Junger eta abar). Baina baita lan historiko mordoxka bat ere, denbora hartako lekukotzak, gerra-kaierak. Era berean, kontsultatu nituen eskutitz asko, argazkiak, filmatutako irudiak.

Gerla Handiak zera ekarri zion Euskal Herriari: ez bakarrik drama sozial alimaleko bat, belaunaldi baten galera –aipatzen da 6.000 hildako eragin zituela–, baizik eta Frantziaren irudi solidoago baten ezartzea ere bai, bere mugena, bere batasunarena, bere hizkuntzarena. Zer ekarri zion, ordea, Frantziaren osotasunari?

Lehen Mundu Gerrak presentzia oso bizia du frantziarron memorian. Sarri galdetzen diot neure buruari presentzia memorial hori ez ote den handiagoa Bigarren Mundu Gerrarena baino. Baina galdera ergela da inondik ere. Pentsa daiteke bi Mundu Gerrek gerra bat eta bakarra osatu zutela.   

Zure eleberri Ravel euskaraz argitaratu zenean, 2007an, esan zenigun sentitzen zenuela “fikzio hutsarekiko halako akidura bat (nahiz kontziente naizen fikzioa ez dela inoiz purua)”, eta era berean “errealitatera berariaz nobelarenak diren tresnekin begiratuz hurbiltzeko asmoa”. Maurice Ravel, Emil Zatopek eta Nikola Teslari eskainitako “bizitza imajinarioen trilogia” bukatuta, fikzio hutsera itzuli zara berriz.

Egia da momentu batean, nire lanari dagokionez, fikzioagandik urruntzeko beharra izan nuela, bestelako forma batzuk bilatzeko beharra. Baina dagoeneko listo, iragana da garai hura.

Eta fikzio hutsetik orain, baina, dozenatik gora libururekin, nola aurre egin lan berri bakoitzari? Zein jarrerarekin, zein helbururekin?

Ikasten ez den langintza bat da idaztearena. Esperientziak ez du ezer irakasten, sobera ez errepikatzearen ardura izan ezik. Liburu berri bakoitzari ekitea zaila da halaber, intimidatzailea, batzuetan umiliagarria, lehen liburu baten idazketa bezain.  

Esan izan da zure idazle lanak baduela artisautzatik. Dokumentazio aldia aipatu diguzu hemen, argazkiak, soinuak, paperak bilatzea. Inon irakurri dugu etxetik atera eta liburutegietara joan zalea zarela, jendearekin solasean aritzekoa, grabatzen diezula, gero dena transkribatzeko.

Dokumentazio aldia erabat da pasionagarria, beti. Arriskua da bere horretan objektu bat bilakatzea, bukaerarik gabekoa. Aurkitu behar da momentu bat, bitarteko bat muga ezartzeko, eta idaztearen lanari ekiteko.  

Halaber, ez zara literatura aretoak gehiegi maite dituen horietakoa, ez telebista platoak, ez bereziki prentsa-agerkariak. Zeintzuk dira jarrera horren abantailak? Eta desabantailak?

Abantailak baino ez ditut ikusten. Hala ere, pixka bat esajeratu duzu: tarteka iristen zait telebistara joateko gonbidapenen bat. Eta tarteka joan egiten naiz.

Irakurketa beste gauza bat da, ordea. Ze garrantzia du irakurtzeak idazlearen lanbidean? Gustave Flaubertez gain, zeintzuk dira zure gaur egungo irakurketak?

Nire denbora banatzen dut irakurtzearen, idaztearen eta ezer ez egitearen artean. Orain eskuartean dudan liburuetako bat: Marcel Prousten biografia, Jean-Yves Tadiek idatzia.

Zure azken liburua, Caprice de la reine, ez da orain artean iritsi gure artera. Zertan den azalduko diguzu?

Zazpi kontakizun aski laburrez osatutako bilduma bat da. Bakoitza, gutxiago-gehiago, leku bati, paisaia bati, hiri bati eskainia.


T'interessa pel canal: Nazioarteko literatura
2024-03-07 | Julen Azpitarte
Les carícies dels tràgics músics
Alfonso Cardenal Vides Gosses. Contes musicals del Sofà Sonor (Vides dures. Acaba de publicar un llibre titulat "Contes musicals del sofà de sons". En ella, ha recollit petites biografies desafortunades de vint músics de culte abandonats en els racons de la història de la... [+]

És ofensiu dir que el personatge d'una història és “gros”?
L'escriptor Roald Dahl ha renovat diverses obres per als nens de l'ensenyament: han desaparegut adjectius com el “gros” i el “lleig”, i fins i tot ha afegit alguna frase per a assenyalar que no és gens dolent portar perruca.

Xavier Queipo. Gallego igual emigrant
"Només es va reforçar la meva actitud de parlar de gallec quan vaig ser a Brussel·les"
Nascut a Galícia, ha treballat gairebé tot el seu temps a Brussel·les. Malgrat els seus estudis de Biologia i Medicina, el seu treball similar no va tenir lloc al país i en alguna ocasió va ser embarcat en un vaixell bacallaner com a biòleg. Aviat treballava en la... [+]

2022-10-06 | ARGIA
L'escriptora Annie Ernaux rebrà el Premi Nobel de Literatura
L'acadèmia sueca premia a l'escriptora francesa Annie Ernaux. Ha escrit sobretot novel·les autobiogràfiques i es poden llegir diverses en basca, entre elles les novel·les 'Passió hutsa' i 'Gertatu'. El jurat ha premiat l'audàcia i la precisió clínica de la seva obra.

Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-08 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarquista, res més
Voltairine de Cleyre (1866-1912) va ser una de les dones més importants del moviment anarquista i feminista del segle XX, al costat d'Emma Goldman. En una època en la qual el feminisme es limitava a la lluita pel dret al vot, Cley va obrir nous camins que han perdurat fins als... [+]

Idoia Santamaria, traductora
'Austerlitz', corrents ocults de la memòria
En la Central Station d'Anvers, Jacques Austerlitz, un home que no pot recordar el seu passat, es troba sense títol narrador en aquest llibre. Les converses entre tots dos es prolongaran durant dècades i ciutats per a esclarir la memòria de la boira. Hem parlat amb Idoia... [+]

Mor Boris Pahor, un escriptor eslovè que va narrar amb cruesa l'holocaust nazi
La literatura eslovenia ha perdut a un escriptor que ha vist passar l'últim segle per davant dels seus ulls. Boris Pahor ha mort aquest dilluns amb 108 anys a Trieste.

Publiquen una novel·la de Louis -Ferdinand Céline desapareguda fa gairebé 80 anys
En un moment en el qual som testimonis d'una guerra que ha posat a tremolar el món, aquest dijous s'ha publicat en l'Estat francès una novel·la ambientada en la primera gran guerra del segle passat. I no qualsevol novel·la: Guerre (Guerra) és una de les obres inèdites de... [+]

Dones escriptores a la Itàlia del segle XX
Alda Merini: la capacitat de mirar amb sorpresa
Alda Merini (Milà, 1931-Milà, 2009) va ser poeta italià. Va publicar nombrosos treballs, entre ells desenes de llibres de poesia i dues o tres autobiografies (L'altra verità. Diari vaig donar una varietat, La pazza de la porta accanto i relligo di vita. Autobiografia e... [+]

Venezia baino zerbait gehiago, Joseph Brodskyren bitartez

Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.


2022-03-17 | Julen Azpitarte
Diane di Cosina
La mossegada del llop

"Va haver-hi dones, allí estaven, jo les vaig conèixer, però les seves famílies els tancaven en els manicomis, els posaven electroshock. En la dècada dels 50, si vostè era home, podia ser rebel, però si era dona la seva família li tancava. Va haver-hi alguns casos, i jo... [+]


Sebalden 'Austerlitz' euskaraz
Esanezina den hori nola konta daitekeen

Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]


Maryse Condé, haurtzaroaren negarrak eta irriak

Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]


2020-11-19 | Julen Azpitarte
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]


Eguneraketa berriak daude