1890 eta 1920 artean hainbat froga egin ziren 3D sistema zinematografikoekin, baina mekanismo konplexua zela eta, ez zuen batere arrakastarik izan. 1922. urtean argazki bidez aplikaturiko lehen 3D filma iritsi zen Los Angeles hirira. Robert F. Elder kamerografoa eta Harry K. Fairall ekoizlearen eskutik. Proiekzio bikoitzeko metodoa erabili zuten, imagina bi koloretan banatuz hain zuzen ere, gorria eta berdea; kolore bakoitzak begi banatan zuen efektua. The Power of Love filmak ez zuen batere arrakastarik izan, eta ekuazio honi 1929. urteko Wall Street-en erorialdia gehituz gero, tridimentsionaltasunaren etena ekarri zuen –nahiz eta naziek ere Joseph Goebbels-en eskutik 3D filmak erabiltzen zituzten propaganda gisa –.
1934. urtera arte itxoin behar izan zen. Metro Goldwyn Mayer ezagunak, modu honetan grabaturiko film labur batzuk dezenteko arrakastaz aurkeztu zituen arte, eta Europan Louis Lumièrek Trenaren iritsiera famatua 3D areto batean aurkeztu zuen arte. Orduan barneratu zen gizartean formatu hau.
Geroztik apenas izan zuen garrantzia eta pixkanaka indarra galtzen joan zen, nahiz eta IMAX sistema eta hainbat esperimentu eta formatu berri sortu zituzten. Baina 2009. urtean James Cameron zuzendariak Avatar estreinatu zuen. Filmaren balorazioa alde batera utziz, sistema hau eta ikusleen arteko harreman hori estutzea lortu zuen pelikula horrek. Zinema aretoez gain, etxeko telebista eta 3D moldea eskutik joan zitezen lortu zuen. Hainbat eta hainbat fabrikatzaile, zoroak bezala, beraien produktuetan sistema hau ezartzen hasi ziren. Pixkanaka gure egunerokoan hedatzen hasi zen, baina modu oso okerrean. Txanpon ibiltari gisa imajinatzen zuten eta jendea zinema aretoetara bultzatzeko aitzakia gisa. Korrika eta presaka sekulako film pila pasa zuten 3D formatura, sarreren prezioa nabarmen igota. “Hementxe daukagu negozioa!”, “Aberastu egingo gara!”, pentsatzen zuten. Baina ez zioten gauza oso garrantzitsu bati erreparatu: jendea epe motzean engainatu dezakezula, baina luzera konturatu egingo zirela lardaskeriaz.
Eta halaxe gertatu da. 2015. urtean, azukre koskorra kafean nola, pixkanaka desegiten ari da sistema iruzurti hau. Hiltzen ari da. Hainbat konpainiaren ahotik, min-oihuak besterik ez dira entzuten, sistema horri ez diotela sostengu gehiago emango esanez. Ziur nago, honela jarraituz gero, urte gutxi barru, guztiz desagertuko dela, edo lehenago pasa zen bezala, bigarren plano batean geratuko dela. Su artifiziala besterik ez direlako, ikusgarriak baina guztiz hutsak barrutik, desastre bat azken finean –bizpahiru filmen salbuespenarekin, Gravity eta Hugo, esaterako.
Deskalabru honez gain, bada jende askok ezagutzen ez duen bitxikeria bat. Mundu guztiak ez duela 3Dn ikusteko gaitasunik. Zergatik? Era honetan igortzean, bi irudi sortzen dira aldi berean, imajina lentera bidaliz. Honek banatu egiten ditu, begi bakoitzak bana ikus dezan. Momentu horretan, fusio binokularra izeneko prozesua sortzen da burmuinean, irudiak batuz eta sentsatzio tridimentsionala sortuz. Fusio binokular hori egiteko, zailtasunak dituzten pertsonak dira hain zuzen, sistema hau ikusteko gaitasunik ez dutenak. Irudiak ez direlako modu egokian garunera iristen.
Amaitzeko eta kontrapuntu positiboago batekin ondorioztatzeko, izango al da noizbait sistema hau baliagarria? Jakina baietz! Gidoia idazterako garaian, elementu zinematografiko moduan hartzen dutenean, hain zuzen ere. Hau da, plano mota, kolorea, aktoreen lana edo musika ezinbestekoak diren bezala, 3Dri garrantzi bera ematen zaionean eta ez ikuskizun soil gisa erabiltzean. Imajina dezagun modu honetan errodaturiko film bati, tridimentsionaltasun hori kentzen diogula. Momentu horretan, filma ulertzeko edo istorioa jarraitzeko zailtasunak sortzen badira, justu momentu horretan izango da baliagarria sistema hau eta behin betiko geratuko da gure artean. Orduan esango dugu: 3D? Bai, eskerrik asko!
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Copenhaguen, 18 de desembre de 1974 A les dotze del migdia va arribar un ferri al port, des d'on va desembarcar un grup d'uns 100 Santa Claus. Portaven amb si una oca gegantesca. La idea era fer una espècie de “Oca de Troia” i, en arribar a la ciutat, treure per dins els... [+]