Duela hamar urte, Microsoften ugazaba txit aberatsa ez zen inor nekazaritzan. Orain agente garrantzitsu bihurtu da, Afrikan batik bat. Hemengo laborantza modernizatzeko 3.000 milioi dolar inbertituak ditu jadanik Bill&Melinda Gates fundazioaren bitartez. Nola eta zertarako, GRAIN elkarteak erakutsi du.
Iraultza Berdea 2.0 agintzen die Afrika eta Asiako nekazari txiroei Bill Gatesek. Urtean hainbat aldiz haren lorpen eta proiektuen propaganda eginez hedabide nagusiek kontsolatzen dituzte planetako gosearekin kezkatutako jendeak: ezinezkorik ez da munduko gizon arrakastatsu eta aberatsenarentzako, gai izan den bezala Windows sartzeko mundutar gehienon bizitzetan, asmatuko du txiro guztien platerak egunero asetzea.
Bill&Melinda Gates Foundation klikaturik iritsi baldin bazara Agricultural Development atalera, laborari beltz irrifartsu batek egingo dizu diosala ondoren azaltzeko fundazioaren arima: “Gure helburua: Asia hegoaldeko eta Saharaz beheko Afrikako milioika baserritar familiaren gosea eta pobrezia arintzea nekazaritzaren produktibitatea handituz modu iraunkor batean”.
Aurreraxeago, fundazioak dio: “Nekazariei galdetzen diegu zein labore nahi dituzten erein eta jan, zer nolako erronka handiak dauzkaten. Elkarlana antolatzen dugu erronka hauek ulertu eta aurre egiteko antolamendua daukaten erakundeekin, eta dirua sartzen dugu ikerkuntzan, nekazariek nahi dituzten eta erabiliko dituzten soluziobide garrantzizko eta egingarriak aurkitu eta ezartzeko”.
Hitzezko asmoen atzean dagoen errealitatea ikertu du GRAIN erakundeak. Elikadura burujabetasunaren alde ari diren laborari txikien eta elkarteen interesak defendituz, Bartzelonan egoitza duen Gobernuz Kanpoko Erakunde honek oso informazio garrantzitsuak zabaltzen ditu lurraren lapurretaz, agro-industriaz, hazien kontrolaz, klimaren krisiaz eta abarrez. Fundatzaileen artean dago Paul Nicholson Bizkaiko EHNEko buruzagi historikoa.
GRAINek berrikitan plazaratu du Nola erabiltzen du dirua Gates Fundazioak mundua asetzeko? txostena, ingelesez gain gaztelaniaz eta frantsesez ere eskuragarri. Fundazioaren babesleak, onuradunak eta diru kopuru nagusiak zertan erabili dituzten aztertu ditu xeheki.
Gatestarren fundazioa da gaurkoz munduko handiena diru kontuak ezagutzen zaizkienen artean. 40.000 milioi dolar bildu ditu 2.000.etik hasita orain arte, gehienik Gates senar-emazteek eta laguna duten Warren Buffet multimilioidunak emanak. Iaz bertan 3.600 milioi dolar bildu zituen. Dirutza hori kudeatzen darabil 1.200 enplegatuko egitura handia.
Fundazioaren sosak oraindik ere gehienik AEBetan gastatzen dira, hezkuntza eta osasun alorrean dauzkaten proiektuetan. Baina 2006tik hona nekazaritzako egitasmoetan hasi dira Gatestarrak sos handiak ematen, gehienak Afrikan baina baita Asiako ekialdean ere.
Inbertsiook bideratzeko sortu zuten Alliance for a Green Revolution in Africa (AGRA), Afrikan Iraultza Berdea aldarrikatzen duena. Beste donazio asko CGIAR ikerketa erakundearen bitartez bideratzen ditu Bill eta Melindaren fundazioak. 2007an bertan 500 milioi dolar sartu zituzten laborantzako proiektuetan, aurrerantzean handitzeko. Dirutza horiekin nekazaritza alorreko ikerketa eta garapen proiektuen Afrikako agenda irauli du.
Gatestarren fundazioaren eraginarekin batera handitu dira berekiko kritikak ere. Multinazionalen kontrako taldeek salatzen dute fundaziotik sustatzen dituztela AEBetako korporazioek merkaturatu teknologian oinarritutako hazi eta kimikoak, belaunaldi luzez bertako nekazariek sortutako ezagutza eta sareak mesprezatuz laborategi zentralizatuetako zientzialariekin obsesionatuta ari direla, eta agenda politikoan ere esku hartzen dutela, hazien eta transgenikoen inguruko legeak bultzatuz.
GRAINek bere aldetik aztertu ditu fundazioaren urteotako laguntza eta inbertsioak. Bere webgunean xehetasun handiz larrutu ditu Gatestarren filantropiazko ekintzak. Kiroltasun handiz, GRAINek agiriari lotu dizkio Bill Gatesen eta AGRAren erantzunak ere. Hemen laburbilduko ditugu GRAINen ondorio nagusiak.
Bat: Gatesek Hegoko gosea borrokatzen du dirua Iparrekoei emanez. Donazioen %80 AEBetako elkarteei doakie, Afrikarrei doi-doi %10. Diru asko unibertsitate eta ikerketa zentroei doakie. GKEei doazkien donazioetan, tartea are nabarmenagoa da.
Bi: Gatesek zientzialariei ematen die dirua, ez baserritarrei. Deigarria da CGIAR ikerketa zentro sareari ematen dion sostengua. 1960-70eko hamarkadetan laborantza industrialean oinarritutako lehenbiziko Iraultza Berdean protagonismo handia eduki zuen CGIARek, eta geroago demostratu zenean balizko iraultza hark gosea konpondu baino handitu egin zuela, arazo ekonomiko, sozial eta ekologiko handiez gain,ahuldu zen ikertzaileen eragina. Orain Gatesi esker bigarren Iraultza Berdea iragartzen du.
Hamar urtetan 700 milioi dolarrez goiti oparitu dizkio Gatesek CGIARi, nagusiki sareko zentro europar eta amerikarrei. Horiek egiten duten ikerketa eta garapen lanaren osagarri ari da AGRA Afrikan bertan, Iparretik inportatutako teknologiak eta horien emaitzak (tresnak, kimikoak, haziak...) baserritarren artean sustatzeko oinarrizko lana eginez. Bitartean, Afrikan oraindik nekazaritzan erabiltzen diren hazien %90 ekoizten dituzten lekuko baserritarrek ez dute Gatesen sosik ikusi.
Hiru: Gatesek eragin politikoa erosten du. Horretarako sortu zuen Alliance for a Green Revolution in Africa (AGRA) sarea 2006an eta geroztik 414 milioiz bazkatu du. AGRAk eragin handia dauka Afrikako estatuek laborantza politikak erabakitzen dituztenean, lurren kudeaketaz bezala haziez.
Herrialde bakoitzean ekintza politikorako elkarguneen (policy action nodes) bidez egiten du lan, AGRAk zuzenean izendaturiko adituekin. Taldeon bultzadaz Ghanak eta Mozambikek aldatu dituzte haziak eta bio-aniztasuna zaintzeko legeak, Tanzaniak aldatu ditu lurren jabegoa arautzen zutenak...
Lana borobiltzeko, Afrikako Laborantza Teknologientzako Fundazioaren (AATF ingelesez) bidez lobby lana egiten du herritarrek bezala agintariek transgenikoei buruzko iritzia aldatu dezaten.
Honela bukatzen du analisia GRAINek: “Afrikako laborariak hartzaile huts nahi dituzte, bestek sortutako ezagutza eta teknologien kontsumitzaile. Esan liteke funtsean Gates fundazioa honako oinarri nagusiak gidatzen duela: bere teknologiak nekazariei saltzeko komertzializazio ariketa bat da. Honetan Microsoften antza handia dauka”.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]