Bost bilioi zigarro mutxikin sortzen da urtero, zenbaitek hala dio. Gure planetarako 850 milioi kilo zabor. Horixe bai zaborra, erreuxa! Gehienak material sintetikoz eginak dira: zelulosa monoazetatoa, polibinilo azetatoa, titanio dioxidoa, triazetina, polietilenoa... Mutxikin horiek, batez beste, hamabost urte inguru behar dute desegiteko. Ameriketako Estatu Batuetan itsasertzean eta ibaietan aurkitutako hondakinen %30 mutxikina da. Komuneko zulotik behera edo nonahi botatzeko ohiturak mutxikin horiek ur bazterretan pilatzea dakar. Ura luzez kutsatuko dute mutxikinak pixkanaka askatuko dituen nikotinak, bentzenoak, kadmioak eta abarrek.
Arazo horri buelta eman beharraren aitzakia hartuta negozioa egin nahi duenik ere bada. Bejondeiola. Material sintetikoak erabili beharrean material naturalak baliatzea proposatzen du, dagoenerako, enpresa batek baino gehiagok. Hiru landareren zuntzak darabiltzate: kotoia (Gossypium sp.), lihoa (Linum usitatissimum) eta kalamua (Cannabis sp.). Zuntz horiek hilabeteren buruan desegiten omen dira, eta lurraren ongarri bihurtu. Horiek ere izango dute nikotinarik eta keak garraiatutako gai txarrik, baina ez dituzte aipatzen.
Areago joan denik ere bada. Desegingo diren zuntz horien artean landare haziak sartuko omen dituzte. Mutxikina nonahi eta nolanahi botatzeko aitzakia ederra! Komun zulotik edo parkean edo mendian bota lasai, hilabetean desegingo da eta haziak hortxe baliatuko dute hondakintxo hori ernatzeko. Mutxikina haziaren ongarri dosia. Beraz, lasai bota mendian ere zigarro punta, suak erretzen badu ere berritzeko hazia ematen diozu.
Negu-txilintxa (Galanthus nivalis) landarearen haziak dituztenak jarri nahi dizkiote Europa iparraldean. Erraz etorri eta lore zuri polita ematen du. Nik beste era bateko uzta dakarren hazia duena jarriko nuke salgai. Zigarreta biltzen duten horientzat egokia: kalamu hazia duena. Kalamua, baina ez zuntzak egiteko kalamuarena, Cannabis sativa. Erretzeko kalamuarena baizik, Cannabis indica. Non ibiltzen zaren, erre, mutxikinak bota eta konturatzerako landare berriak hor dituzu, hankapean ia, zain. Hurrengo txirriak biltzeko...
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]
Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]
Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.
Igual que amb l'ajuda dels artistes hem viscut la florida d'Euskal Herria, també en aquesta ocasió, amb el seu impuls, continuem fent el camí junts, donant el suport necessari als presos polítics, exiliats i deportats bascos
El lector ja sap que l'Associació Harrera neix... [+]