Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ahaztuta geneuzkanaz

  • EGILEA :: Pako Aristi

    Susa, 2014

Miel Anjel Elustondok bota zion Pako Aristiri Argian bertan, ekialdeko pentsamendua guztiz presente dagoela Urari ostutako poemak argitaratu berri honetan, eta Urrestillakoak bere zehaztasun berezi horrekin, erantzun zuzen bat ematen duena baino egiazkoago beti, oneskiago beti: “Ekialdeko pentsamendua baino gehiago, bizitzaren aurreko jarrera bat da”.

Noiz ahaztu zitzaigun bada guri sentitzea?
 

Castletown (1996), Oherako hitzak (1998), Libreta horiko poemak (2003)… bide bat egin du Pako Aristik zerbaiten bila, gero eta sakonago begiratzera eroan duena, naturaltasunaren poeta handi bihurtzeraino. Inoiz begitandu zaizkit bere idatziak negartiak eta kexaontziak, baina orain ez, urteekin hobeto ulertzen dut daukan joera anarkista hori, libertatearekiko atxikimendua: “Gizakiaren gaitza:/ Pentsatzea./ Neurri egoki guztien gainetik/ eztanda egin zuen/ garunaren mende.// Garun hiper-garatua/ piztia ahul baten gorputzean”. Teknikaren eta gerren mundu honetan galdu dugun inozentzia dakar Aristik atzera ere, gogoraraziz badugula zilbor bat lotzen gaituena orain arteko gure ama guztiekin eta ahaztutako sentsazioekin: bizitza, errukia, heriotzaren ederra.
 

Gonbita egiten digu beraz zeozer sentitzera, konbentzioak baino harago burrukatzera gizakiaren alde, gizakiaren aurka. 69. orrialdeko “Ni, Rosa Ugartemendia Sarobe” poemaren amorrua, deskripzioaren negargura, mamiaren eta formaren arteko lotura perfektua, jenioen kontua dira.
 

Hitzak baino harago ari direnen kontua, Urari ostutako poemak. Gustatu zait liburuari darion esentzialismoa, zen izan barik. Gustatu zait, halaber, naturari kantatzea politikoa izateari utzi gabe. Zentzu horretan Aristiren azken aldiko saiakera lanen eta artikuluen dekantazio lirikoa dirudi batzuetan liburuak, eta beste batzuetan denok gainditzen gaituen unibertsoari egindako aintza: “Izango naiz berriro enbrioi,/ ernamuin arina/ haize leunen abaroan”. Gertu eta urrun. Gu eta besteak. Hasiera eta amaiera. Hara berriro planteatu nahiko lituzkeen kontzeptuak.
 

Intelektualizazioak utzi eta bihotza hunkitzen duen poesia filosofikoa da Urari ostutako poemak. Tituluak iradokitzen duen legez, poemak existitzen ziren lehendik. Orain munduaren korronteak ekarri dizkio Pako Aristiri berak transkriba ditzan, esaldiak errepikatuz eta errepikatuz.


Últimes
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Un assoliment: En el Museu de Navarra es pot visitar la Mà d'Irulegi en basca
Les queixes han estat rebudes per l'Observatori de Drets Lingüístics: visites guiades en castellà i serveis d'accés. És curiós: anar a veure l'objecte de bronze que es creu que conté les paraules del llenguatge dels vascons... i les explicacions en castellà. Les queixes han... [+]

L'ús dels videojocs ha augmentat entre els adults, segons Ipsos
Julen Linazaroso, membre de Macsonrisas, ha explicat que les boles de recompensa, caixes de botí i altre tenen com a objectiu augmentar el nombre d'hores de videojocs. L'ús dels videojocs entre les persones de 35 i 64 anys ha augmentat entre 2023 i 2024, segons dades facilitades... [+]

En Osasunbidea 11 metges guanyen 230.000 euros a l'any, una de les pràctiques 18.000 euros

Eh Bildu ha demanat aquest dijous al Govern de Navarra, en el ple del Parlament de Navarra, que investigui i corregeixi aquesta situació. UPN i pp s'han sumat a la petició, i el... [+]


Guardian de Laudio vol presentar l'expedient d'acomiadament de 171 treballadors en la primera setmana de març i es concentraran en contra
Els treballadors es concentraran davant l'edifici de la societat SPRI el divendres de la setmana vinent.

2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Crida a posar fre a l'ofensiva " feixista" a Errenteria
Desenes de ciutadans han cridat a manifestar-se sota el lema "lliberteu davant l'ofensiva feixista". El divendres, dia 21, la protesta partirà a les 19.00 de l'Herriko Plaza i els convocants volen ser el més multitudinària possible per a posar fre a l'escalada del feixisme.

Eguneraketa berriak daude