30 urte ondoren, Valentziako eskoletan ez dago valentzierazko murgiltze eredurik. Hainbat ikasgai valentzieraz ikastea derrigortu ordez, familiei hizkuntza aukeratzen utzi die Hezkuntza Kontseiluak; aldiz, zenbait ikasgai gaztelaniaz ikastea derrigortu dute. Vicente Moreno Escola Valencianako lehendakariaren ustez, administrazioak ez du kontuan hartu gaztelania eta valentziera baldintza desberdinetan daudela, eta diskriminazio positiboa egin beharrean egiazko eleaniztasunaren kontra egin dute.
Escola Valencianak adierazi duenez, ikasturte honetan, ikastetxeetako valentzierazko lerroek behera egin dute nabarmen, baina Hezkuntza Kontseiluak duela bi urteko eta iazko datuekin alderaketak egitea saihestu du. Hala ere, Escola Valencianak nahikoa ditu datu soil batzuk beherakadaz jabetzeko. Ikastetxeek valentzierazko edo gaztelaniazko lerroa eskaintzeko aukera dute, baita biak ematekoa ere. 2014-2015 ikasturteko datuen arabera, eskola publikoetan eta kontzertatuetan eskaintzen ari diren 19.292 lerroetatik %41,54k valentziera dute nagusi; %58,46k gaztelania.
3 urteko haurren ikastetxe publikoetan, valentzierazko ehun lerro inguru desagertu dira eta eskola kontzertatuetan bederatzi gaztelaniazko zabaldu dituzte.
Egoera larriena Lehen Hezkuntzan dute. Hezkuntza Kontseiluak hizkuntzen artean aukeratzeko baimena zabaldu die ikastetxeei, baina zehaztapen garrantzitsu batekin: ia ikasgai guztiak gaztelaniaz irakasteko baimena dute, eta aldiz, valentzierazko ikasgai kopurua asko mugatu diete. Valentzierazko ereduan, baimendu bezainbeste valentzierazko ikasgaiak hartuz gero, hiru hizkuntzen arteko banaketa ondokoa da: %46,6 valentzieraz, %36,8 gaztelaniaz eta %16,6 ingelesez. Gaztelaniazko ereduan berriz: %24 valentzieraz, %60 gaztelaniaz eta %16 ingelesez.
El lingüista català Carme Junyent va morir el mes de setembre passat. Hem seguit aquí amb atenció el que deia sobre política lingüística, esperant que alguna vegada ens atrevim a aplicar algunes de les seves propostes. Actuava sense rebaves. En aquesta revista s'han... [+]
Frantsesa da nagusi, frantses instituzioetan. Haatik, urtez urte, erakunde publikoetan ere lekua egiten hasi dira euskara, korsikera edota bretoiera. Hemen, horren adibide ditugu, Ortzaizeko, Urruñako, Hendaiako edota Urepeleko herriko kontseiluak, baita Hirigune Elkargoa... [+]