Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Semearena gertatu baino lehen ere, jendeak ikaragarri lagundu zidan hemen"

  • 1975eko irailak 27. Franco azkenetan, Juan Carlos I.a Borboikoa ordezko izendatua. Bost fusilatu: Txiki, Otaegi, Sanchez Bravo, Baena, Garcia Sanz. Txikiren ama da Antonia Manot. Zalamea de la Serenatik Zarautza, Bartzelonatik barrena…

"Manotas ginen herrian, Antonia Maria Manotas Garcia izan naiz ni beti, eta Manotas Garcia izan dira beti nire senideak ere".Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Antonia Maria Manot…

Manotas ginen herrian, Antonia Maria Manotas Garcia izan naiz ni beti, eta Manotas Garcia izan dira beti nire senideak ere. Horretan, nire Jon hil zen garaian, hasi dira Bartzelonan eta ez zela Manotas deiturarik inon agertzen! Manot jarri zioten Joni. Nik, berriz, Manotas ginela esaten nuen, nolatan jarriko zioten, bada, Manot! Nire Mikelek [semerik zaharrena] erregistrora jo zuen, Manotas bila, alegia, baina ezetz, han ez zela Manot besterik agertzen, herriko jendeak sortua izan behar zuela Manotas horrek.

85 urte dituzula esan zidan zure seme Kepak.

1929koa naiz, ekainaren 14koa, Zalamea de la Serenan jaioa [Badajoz, Extremadura]. Hango herrietan ederrena! Inguruan dira Esparragosa, El Puerto, Higuera, Monterrubio… Oso herri txikiak, ez mediku ez beste, auzo dira kasik. Aldiz, Zalamea de la Serena bada herri.

Laborariak zineten etxean.

Laborari zailduak. Gurasoek lurra zuten, garia, oloa eta gainerakoak ereiten zituzten. Mandoak zituzten laborantzarako. Huraxe zuten ogibidea. Urtean behin, zerria hilko zizuten, eta handik txorizoa, solomoa, odolkia… etorriko ziren.

Etxean laborariak, baina zu ez zinen, horratik, sorora askorik joaten…

Etxeko andereñoa nintzen eta! Bost senide ginen, bi mutil eta hiru neska, neu zaharrena, eta andereñoa! Haiek aitarekin joaten ziren sorora egunero, mandoak hartuta. Andereño hau, berriz, jostera joaten zen. Gurasoek erabaki zuten, nik ez nuen horretan parterik izan. Inondik ere, Antonia Maria zen haien nahiena. Etxe haietan zaharrena zen behinena. Gurean, ni!

Zalamea de la Serenatik Zarautza etorri zineten.

Lehenengo, nire ahizpa, Anita, orain Zalamean dagoena. Huraxe etorri zen lehenengo, senarrarekin. Lantegi batean hasi zen hemen lanean. Haren atzetik, nire anaia Fernando eta nire gurasoak etorri ziren. Ni han geratu nintzen, artzain batekin ezkonduta. Ardi artean, kito andereño izatea! 21 urte nituen ezkondu nintzenean, esperoan nengoela. Gero, bata bestearen ondoren etorri ziren umeak, zazpi; gainera, abortu bat eta hil zitzaidan beste bat, bederatzi denera. Bost ume nituen hona etorri ginenean, eta ordurako hemen zen zaharrena, Mikel, nire gurasoekin. Niri karga arintzeko ari ziren.

60ko hamarkadan hemen zineten zuek, 1962an hor nonbait.

Bai, nire Mikelek hemen egin zuen eta jaunartzea, nire gurasoekin. Zuk gauza asko dakizu nitaz, e!

Zer edo zer irakurri dut han eta hemen. Azkena, Bernardo Atxagak egin zizun elkarrizketa Erlea aldizkarian.

Pozten nau baten bat nitaz gogoratzea!

Jendea zutaz gogoratu dela esan izan duzu beti, zenbat jende etorri zaizun etxera Jon hil eta gero.

Bai. Zuk ez dakizu zenbat balio duen horrek semea galdu duen ama batentzat! Jendearen emana etxean. Estimu hori. Nik semea galdu nuen, berak esan zidan bezala, baina asko irabazi nituen Euskadin! Jonena gertatu eta gero, ni kalean batera edo bestera eta, parean, hiru-lau gazte, bikainak, batere ezagutzen ez nituenak: “Agur, ama! Agur!”. Zalameatik hona etortzea zerua izan zen niretzat, baita nire semearena gertatu baino lehen ere, jendeak ikaragarri lagundu zidan eta. Zerutik jaitsia bezala erori nintzen Zarautzen, denek laguntzen zidaten.

Itsasoa behin ere ikusi gabea zinen Zarautza baino lehen!

Baita zera ere! Honek atera behar dizkigu babak eltzetik! Putzu txar bat baino ez zen han, buru gainean otarra hartuta arropa garbitzera joaten ginena. Aska baten modukoa zen, Zarauztik Getariara dagoen distantziara, arropa garbitu eta lixiba jotzekoa. Garbitu ondoren, hartu atzera otarra buru gainean eta Zalameara. Hura ez zen bizimodua! Hura lanean akabatzea zen! Bizimodua hemen dago.

Hemen ere bazen lana. Hogeita hamabi urtez frantziskotarren ikastetxean egin zenuen lan, sukaldean zerbitzatzen.

Familia hazi behar nuen! Etorri eta laster hasi nintzen haiekin lanean. Fraideak gazte-gazte, lirain eta lerden… Mutil ederrak, gero! Ez zidatelako eskatu, bestela, ikusiko nukeen! Kar, kar, kar. Hamabietatik laurak arte egiten nuen lan fraideetan. Laurogei umeri zerbitzatzen nien janaria, neuk bakarrik. Tira, batzuetan han etortzen zen frai Bartolo: “Izerditan zaude. Lagunduko dizut”. Lanean hasi eta bi hilabetera, aita Biainek hots egin zidan: “Antonia Maria, zuzendaritza bildu da eta erabaki dugu semeak lanean hasi eta etxera dirua ekarri artean behar beste ogi eramateko etxera”. Sei urtean ekarri nuen ogia etxera, Mikel eta Jon lanean hasi arte. Neuk esan nien frantziskotarrei: “Nahikoa, semeak lanean ari dira, ez dut ogi gehiago eraman beharrik izango. Eskerrik asko!”. Fraideek lagundu, bai horixe!

Mikel eta Jon, bi zaharrenak.

Mikel aitona-amonekin hazi zen hemen aurrena. Osaba-izebak ere hemen zituen. Hemen egin zuen jaunartzea, fraideetan hasi zen ikasten. Gainerakoek ere frantziskotarren ikastetxean ikasi zuten, lanean hasi ziren ikasketak egindakoan.

Eta gero, zer gertatu zen? Ezer sumatzen zenuen?

Hasieran, ezer ez. Bestelakoan, Jonena gertatu baino lehen, ezer ez. Izan ere, gu Extremadurakoak ginen, euskara hemengo hizkuntza zen, baina ez zitzaigun gurea iruditzen. Egoista izatea zer den!, ez zitzaigun gurea iruditzen. Tira, gogoratzen naiz Plásticos Zarauz lantegian ari zela Jon. Eguerdian bazkaltzera etorri eta esaten zidan: “Ama, zertan ez duzu euskaraz ikasten?”, “asko kostatzen zaidalako, ene umea!”. Hitz batzuk esaten zizkidan euskaraz nire Jonek, baina airean ahazten zitzaizkidan. Lehenengo, Juan zen hura, baina Jon nahi zuen: “Ama, Juan luzeago ez da, bada! Jon motxago da!”. Haren kontuak. Lagunekin mendira joan, menturaz, eta, itzulian, lau-bost lozaku Jonen logelan. “Jon, eta lozaku hauek?”, “lagunek utziko zituzten, ama”. Holaxe.

Noiz jakin zenuen Jon falta zitzaizula?

Abuztuan. Uztailean, beharbada. Eta irailean hil zuten! Azken ordu arte jardun zuen lanean, Zarautzen lehenengo, Zumaiko Xey lantegian gero. Hil zutenean, gutun-azala bidali zidaten Zumaiko lantegitik. Diru mordoa! Ikusi nuenean izutu nintzen! “Ezin da izan, kontua txikiagoa da, seguru”. “Hartu, mutil maitagarria zen”, esan zidaten. Zumaiko langile haien artean batu zuten dirua.

Bizpahiru aldiz ikusi zenuen, etxetik alde egin eta gero ere…

Tira, Jon etxetik joan eta Donostian ikusi nuen, Iparraldean, eta Zumarraga inguru horretako herri txiki batean. Gogoan dut Zumarragako hori, erroskilak eraman nizkiolako: “Hara, nire lagunak ez dira gaur haserre izango”, esan zidan. Donostiakoa hunkigarria izan zen. Nik banekien saltsa zegoela, baina ez saltsa lodi hori! Mikelek esan zidan Jonek anaia txikienak ikusi nahi zituela. Halakoxea zen! “Bada, goazen”, esan nion nik. Eta Mikelen autoa hartu eta joan ginen, Jonek Kepa eta Perdi ikusteko. Izenak euskaratuak dituzte epaitegian; lehen Pedro eta Fernando ziren. Fernandori, euskaraz, Perdinanda jarri zioten, baina oso luzea da, eta Perdi esaten diogu. Parte zaharrera joan ginen, hantxe gu autoan, zain, Jon nondik azalduko. Halako batean, mutil altura txikiko bat, ondo jantzia, kartera moduko bat galtzarbean, betaurrekoak… Irakaslea ematen zuen. Ez nuen ezagutu! Mozorrotuta zetorren. Ez zen nik ezagutzen nuen Jon. Eta hango muxuak! Nik ez nekien ezer politikaz, nik neure semea nahi nuen!

Bartzelonan ere ikusi zenuen…

Joan nintzen, baina ez zidaten ikusten utzi. Eguna eman nuen kartzela barruan, zain, ikusiko ote nuen, ilundu eta itxi zuten arte. Bada, ez zidaten utzi. “Ea bihotzik duzuen, agurtu egin nahi dut!”. Bada ez zidaten utzi azken agurra ematen. Txakurra bezala eduki zuten… Epaiketan ikusi nuen azkena. Alde batean, guardia zibil mordoa, Jonen inguruan; bestean, gu, jarrita. “Ezin diot nire semeari muxurik eman, ala? Ezin diot muxurik eman!?”. Hitz egin zuten, nonbait, eta baietz, muxu bat. Eta joan nintzen eta muxu eman nion. Eta esan nion, dena guardia zibilez inguratuta geundela: “Badakizu zer egin behar dizuten?”. “Bai, ama, badakit, harrapatu nindutenetik!”. Zer edo zer ikusi nion eta alkandora lepoa jaitsi nion pixka bat. Ubelduta zuen dena: “Oi, ume!, zer egin dizute? Nola daukazu gorputza?”. “Bai, ama, holaxe! Kaputxaduna etortzen zitzaidan, eta esaten zidan: ‘Vasco-extremeño, gogorra haiz, gero! Hiregatik ez duk inor eroriko!’”. Eta Jonen azken hitzak, niri esan zizkidanak: “Ez larritu, ama, seme bat galduko duzu, baina hainbat irabaziko dituzu Euskadin”. Eta halaxe izan da.

Militarrek ez zizuten utzi semeari azken agurra ematen. Zure seme Mikelek agurtu zuen heriotzako orduan, fusilatu zuten momentuan.

Ez genuen bakarrik utzi nahi. Dio Mikelek inoiz ez duela ahaztuko Jonen begirada hura. Ezin da ahaztu. Nik ez nuen barrenik izango, ezingo nukeen… Harrezkero, bai, izanak gara Bartzelonan eta hil zuten lekuan. Abokatuekin ere izan ginen han [Marc Palmes eta Magda Oranich] eta, azkena Kataluniara joan garenean, hil zuten lekura joan ginen, ikurrina jarri, loreak… Xafla bat ere badute nire Jon hil zuten lekuan. Hala ere, ekitaldia denean jarri, eta ezer ez denean jaso egiten dute, eraman egiten dute bestela.

39 urte dira aurten zure semea eta beste lau lagun fusilatu zituztela. Nola igarotzen dituzu orain irailaren 27ak?

Urte asko dira, eta onartzera iristen zara. Baina beti gogoratzen duzu. Hala ere, berak sinesten zuenarengatik hil zen. Irailaren 27 hartan Txiki hil zuten, hil zuten Otaegi, eta hil zituzten beste hiru lagun Madrilen. Ez da haien izenik entzuten. Haietako baten arrebak, bai, hitz egiten du [Flor Baena]. Beste batek familiarik ez du [Ramon Garcia Sanz]. Hirugarrenak ere, [Jose Luis Sanchez Bravo] familia handirik ez, nonbait. Gainera, badakizu, Madrilen, eta han ez dago ezer egiterik...


 

Mikele I

“Etxepekoa genuen emakumea, baina etxez aldatua dago orain. Oso lagun onak ginen. Eta ezer behar nuenean, hantxe beti Mikele. Gizona eta bi ume zituen, baina Mikele beti niri laguntzen, honetan eta hartan eta behar zenetan. Ahizpa baino gehiago izan dut. Bartzelonara joan behar izan nuenean, Bartzelonara etorri zen nirekin! Militarrak ikustera joan ginen, erruki eske, Jon salbatzeko eskatzera. Kapitain batek hartu gintuen, behintzat: ‘Ez dago egin litekeenik. Miraria gertatzen ez bada, akabo!’, esan zigun”.
 

Nortasun agiria

Antonia Maria Manot Garcia (Zalamea de la Serena, Extremadura, Espainia, 1929). Frankismoaren hondarrean, 1975eko irailaren 27an, fusilatu zituzten bost borrokalarietako baten ama da, Jon Paredes Manot “Txiki”rena. Semea bidegabe hil zioten amaren lekukotasuna da Manot, eta, horrekin batera, etorkinaren historia bizia.
 

Mikele II

“Jon hil eta gero, iluntze batean, gizon batzuk sartu ziren hona, etxera. Hemen, nire umeak, fraide bat eta ni geunden. Galdezka eta joka eraso ziguten. Nik, burua odoletan, eskaileran behetik gora Mikeleri hoska, ‘Mikele, Mikele, umeak akabatu nahi dizkidate’. Eta hantxe Mikele goitik behera, auzoei hoska: ‘Irten denok etxetik, Antonia akabatu nahi dute!’. Gizon haiek zalaparta aditu zutenean, nire etxetik irten, autoan sartu –ingurua dena ilunpetan zegoen–, eta hanka egin zuten. Gu odoletan, umeak negarrez... Orduan ere, hantxe Mikele. Beti ondoan izan dut emakume hori”.
 

AZKEN HITZA
Zapata takoien hotsa

Antonia Manotek inoiz esanak, Jokin Urainek Agurra eta Ohorea liburura aldatuak: “Hileta eguna izugarria izan zen. Etxeko txikiek koroa bana zeramatela abiatu ginen. Etxetik irten eta elizara gindoazen trenaren pasabidetik. Lehenago, berrogei edo berrogeita hamar polizia etorri eta gerarazi gintuzten. Jendea negarrez, koroa haiek, isiltasun hura… zapata takoien hotsa besterik ez zen aditzen. Entzuten ari naiz oraindik”.

Imanol Murua

“Hil zutenean, militarrek ez ziguten gorpua Zarautza ekartzen utzi. Han, hiru familiei hilobi bana eskaini ziguten. Pons Rovira familiaren panteoian egon zen, haiek ere semea zuten preso. Handik hamabost hilabetera ekarri genuen Jonen gorpua Zarautza. Harrezkero bakean da. Horretan ikaragarri lagundu zigun orduko alkateak, Imanol Muruak. Hari eskerrak!”.
 


T'interessa pel canal: 1975eko fusilatzeak
Miguel Castells: «Ahal nuen guztia eta gehiago eman dut errepresioaren kontrako abokatu lanean»
Miguel Castells Artetxek 1956tik gaur arte abokatu lan asko eta ezberdinak egin dituen arren, gure gatazka politikoaren auzietan lortu du fama. Horietako batzuen arrastoa berak edo bera tartean zela idatzitako liburuetatik segi dezakegu. El proceso de Euskadi en Burgos -Pako... [+]

2021-07-20 |
FRANCOREN AZKENA
Frankismoaren azken urteetako gizartean eta kulturan gertatutakoaren kronika egiteko, 1973tik 1975era ZERUKO ARGIAn argitaratutako testu esanguratsuenak bildu ditu Pilar Iparragirrek, "Franco hil da" liburuan.

Liburuak, ARGIAk iaz hasitako ildoari jarraipena ematen dio. "Hitzak"... [+]


Mikel Paredes. No hi ha més que dir: 'El germà de Txiki'
"Són tan crispats, no saben el que és l'idealisme, no tenen set de llibertat"
27 de setembre de 1975. Franco agonitza, ja nomenat substitut de Joan Carles I de Borbó. Cinc afusellats: Txiki, Otaegi, Sánchez Bravo, Baena, García Sánchez. Mikel és el germà de Jon Paredes Manot Txiki. El seu germà va ser afusellat en Cerdanyola, Barcelona, amb els... [+]

María Victoria Sánchez-Bravo
"No vull més que netejar el nom del meu germà José Luis"
María Victoria Sánchez-Bravo Solla ja té un nebot amb cinc noms: Luisa Ramona Humberta és Anjela Juana. La noia porta els noms dels cinc combatents que van ser afusellats pel dictador Franco el 27 de setembre de 1975. María Victoria, germana de l'afusellat José Luis... [+]

August Gil Matamalari mila eskerrez irailaren 28an

Irailak 27, krimenaren +42. urtea. Gezurra dirudi Bartzelona urrunean abokatu zahar bati eztarria korapilatzea, euskaldunok espektakulutan entreteniturik gabiltzan bitartean.


Otaegiren fusilatzea argitzeko eskaerari ezetz esan dio espainiar justiziak, 42 urteren ondoren

Tramitera ere ez dute onartu auzitegiek eskaera. Azpeitiko Udalak eta familiak frankismoaren krimenen kontrako Argentinako kereilara batuko dute kasua.


2016-09-27 | Uztarria
Kereila kriminala jarri du Angel Otaegiren familiak, hilketaren ardura argitzeko

Haren hilketaren erantzuleak zeintzuk diren argitzea eta horiei ardurak eta erantzunkizunak eskatzea nahi dute. Horretarako, sumarioaren kopia bat eskuratzea nahi dute. Bidea "zaila" izango dela azaldu du Angel Otaegiren familiako abokatuak, baina "merezi"... [+]


Mertxe Urtuzaga Otaegi
"Vi el que no pensàvem: la víctima va ser reconeguda"
Pujant per la costa del nuarbe del cementiri / Llavors eren nens / Els set pins esperen. / En el cementiri les portes sempre obertes. Prenem a Mertxe com a guia de poemes i pugem per la costa del Nuarbe del cementiri. El poeta no esmenti: Nuarbe sempre té les portes obertes en el... [+]

2015-09-23 | Juan Mari Arregi
Afusellaments de 1975
Premsa clandestina com a generadora de solidaritat
Per a fer front a la situació d'excepció de 1975 i al bloqueig informatiu del franquisme, creguem el butlletí "Notícies del País Basc durant l'estat d'excepció". Es van repartir 50.000 exemplars de cada número en mà i en silenci, a Euskal Herria, en l'Estat espanyol i en... [+]

1975. urtea
Hiltamuaren kronika

40 urteko diktaduraren ondoren Francok azken hatsa eman zuen 1975ean. Urte sinbolikoa izan zen inondik ere, frankismoaren aparatuen (polizia, oligarkia, justizia...) eta jendartearen arteko hortik aurrerako pultsuak zedarritu zituelako 1978an ernalduko zen erregimen... [+]


2007-02-21 | Mikel Asurmendi
TXIKI ETA OTAEGI
1975EKO IRAILAK 27: HERRI HONEN IRAGAN HURBILA
1975eko irailaren 27a egun gogoangarria da Euskal Herriaren eta borrokalarien historian. Franco diktadoreak ETAko Juan Paredes "Txiki", Angel Otaegi eta FRAPeko Jose Luis Sanchez, Jose Humberto Baena eta Ramon Garcia Sanz militanteak fusilatu zituen.

Eguneraketa berriak daude