EMUNek Moti+Batu, nagiak astinduz-mingaina askatuz izena jarri die irailaren 10ean eta 12an Donostiako San Telmo museoan egingo diren topaketei. Lehen egunean, euskararekiko jarrera ona izan baina egiteko ohiturarik ez dutenengan nola eragin aztertuko dute. Tailerretan gai zehatzagoak landuko dituzte, hala nola: euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenei pausoa ematen laguntzeko, euren inguru hurbileko pertsonen portaerak gakoa dira; esatetik edo pentsatzetik egitera dagoen bidea aztertu nahi da. Euskara maite dut, euskaraz egingo dut bihartik aurrera… baina biharko eguna iritsi eta...
Bigarren egunean, euskara ikasten ari direnei euskara erabili dezaten nola lagundu landuko dute. Era honetako hausnarketak landuko dituzte, tailerretan hauek ere: dirudienez, euskara ikasten ari denak edo hiztun berria denak hiztun gisa legitimitatea sentitzen badu, euskaraz hitz egiteko pausoa errazago emango du. Zer egin dezakegu horrela sentitu daitezen?; euskara ulertzeko arazorik ez dagoenean, bi hizkuntzak erabili ditzakegu elkarrizketa berean.