Marrazoek urea kantitate handia dute odolean eta horrek ur gaziko ingurunean gerta daitekeen desidratazioa eragozten du. Gizakiaren kasuan, aldiz, odolean urea sortzeak antigorputzak suntsitzen ditu.
Hainbat ikerlari marrazoen antigorputzak aztertzen ari dira, urea dagoen inguruan irauteko mekanismoa ezagutu nahian, eta badirudi zenbait aztarna aurkitu dutela. Zehazki, antigorputzetan detektatutako sodio kantitate handia. Mekanismo hori ugaztunengan aplikatzen hasi dira eta oso emaitza onak lortu dituzte orain arte, laborategian bederen.