Cespa multinazionalak ez du bermatu ingurumena errespetatzen duenik. Zallako Udalak ondasun publikoaren erabileragatik sortutako kostuak ordaintzea exijitu du.
Gipuzkoa Zero Zabor taldeak ezagutarazi du Bizkaiko Zallako Udalaren erabakia: “Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Cesparen hondakindegia ixteko”. Udalaren webgunean irakur daitekeenez, eskari hori egin du “hondakindegiaren jardueran atzemandako arau-hausteek ingurumenean eta pertsonen osasunean dituzten eraginak arintze aldera”. Aurrerago dio Cespak ez duela epean egiaztatu Ingurumen Baimen Bateratuaren eraginkortasun-baldintzak betetzen dituela.
Baimen horrek ingurumen arloan sektoreko baimen guztiak batzen ditu. “Hondakindegiak behin baino gehiagotan urratu du araudia hainbat alderditan, eta Eusko Jaurlaritzak, ingurumen arloan eskumena duen erakundeak, ez du bete zaintzeko eta kontrolatzeko erantzukizuna”.
Zallan Cespa multinazionalak –Euskal Herrian hondakinen kudeaketa herri gehienetan edo Cespa edo FCCren eskuetan dago– daukan hondakindegian besteren artean Zabalgarbi errauste plantak sortutako eskoriak pilatzen dituela ezagutarazi zuen berrikitan Ekologistak Martxan elkarteak. Zabalgarbik kiskaltzen dituen zabor tona guztien %23 ateratzen da labetik nonbait laga beharreko eskoria eta errautsez osatuta.
Zallako Udalak Cesparen hondakindegia dela eta salatutako irregulartasunen artean aipatzen ditu honakoak ere: “Ezarritako mugak nabarmen gainditzen dituzten sulfuro eta amonio indizeak, hondakin ez onargarriak bertan uztea (besteak beste, Zabalgarbiko zaborrak), suteak eta eztandak ekiditeko gasen kontrol falta, hodibiltzailera lixibiatuak isurtzeko mugak behin eta berriz urratzea, urak behar bezala ez kontrolatzea…”
Udalaren eskariak badu eduki ekonomikoa ere: “Udal erakundeak milioi bat eta erdi euro baino gehiago eskatzen ditu bide publikoak erabiltzeagatik. (...) Xedea da multinazional horrek bide publikoetako gainerako erabiltzaileek ordaintzen dituzten tasa berdinak ordaintzea, beharrezkoak baitira trafiko astuna jasaten duten bideen konponketak ordaindu ahal izateko”.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grup Itzal(iko)
bagina: Flores de Fang.
Actors: Els comentaristes seran Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga i Izaro Bilbao.
Adreça: IRAITZ Lizarraga.
Quan: 2 de febrer.
On: Saló Sutegi d'Usurbil.