Gasteizen sortu da ekimena. Instagram bitartez langileen lekukotasun anonimoak zabaltzen ditu, “lan esperientzia txarrak sufritu dituzten pertsonek euren bizipenak konpartitzeko aukera izan dezaten”.
Epaileak arrazoia eman dio Gizarte Segurantzari Deliverooren aurrean. Epaiaren arabera, bizikletan banatzaile lanetan aritzen diren langileek soldatapeko lan harremana dute enpresarekin, enpresak ezartzen ditu lan baldintzak eta langileek ez dute autonomiarik.
El període electoral ha posat sobre la taula diversos temes d'actualitat. L'ocupació no està entre els primers. És destacable, sobretot quan la majoria de la població és assalariada i no hem superat encara les conseqüències de la Gran Recessió. D'altra banda, els indicis... [+]
Bidaya emakume musulmanen elkarteak Almonteko (Andaluzia) soroetan lan egiten duten emakume marokoarrek pairatzen dituzten lan eta sexu abusuak salatu ditu komunikatu bidez, eta mobilizaziora deitu.
SAT sindikatuak salatu du gertakaria, eta ehun bat langilek enpresarien eta langileburuen aurka Guardia Zibilaren aurrean jarritako salaketaren ondorioa izan daitekeela uste da. 'Bahiketaren' helburua langileak beraien herrialdeetara bueltan bidaltzea da.
Lan-baldintzen "benetako" hobekuntza eskatzeko protestan dabiltza EHUko aurre-doktoreak. Euren lan-eskubideak ukatzeko unibertsitateak legearen "anbiguotasuna" erabiltzen duela salatu dute.
Marrubien ustiapenean lan egiten duten emakumeak egunerokotasunean jazarriak, irainduak eta bortxatuak direla jakinarazi du Collectiv aldizkari alemaniarrak.
Unibertsitateak haien langile izaera onartu eta hitzarmen kolektiboan sar ditzaten eskatu dute.
Unibertsitateak beraien langile izaera behingoz onartu eta, ondorioz, Hitzarmen Kolektiboan sar ditzatela eskatzeko mobilizaziora deitu du UPV/EHUko Doktoregaien Asanbladak.
Madrilgo Tommy Mels jatetxeko sukaldariak hilabete kobratu gabe zeramatela salatu zuten ostiralean Facebookera igotako bideo batean. Jatetxeko sukaldean lanean ari zirela egindako bideoak 1.400.000 bisita eta 27.000 partekatze izan ditu egun gutxian. Enpresak bederatzi... [+]
Deliverook langabezia eta prekarietate egoera masiboa aprobetxatzen du “kolaboratzaileak” lortzeko, bertako langileen arabera. Kontratu irregularrak, autonomo faltsuak, soldata baxuak… lehen aldiz antolatu eta greba egin dute bizikleta gidariek Bartzelonan,... [+]