Fruituetan haziak hedatzeari utzi dio pikondoak (Ficus carica). Haginari (Taxus baccata), lizarrari (Fraxinus excelsior), arteari (Quercus ilex), intsusari (Sambucus nigra) eta zeregin espirituala izan duten zuhaitzei gure etxearen aldamenean toki esanguratsuena kendu zienetik, antzutu egin du bere burua. Irratian dudan aholku programan, behin batean, etxe ondoan pikondoak dituzten etxeetan zoritxarra jabetzen dela iruditzen zitzaiola esan zuen entzule batek. Ez zait berehalakoan ahaztuko.
Itsu-itsuan, zuri eta niri utzi digu pikondoak bere espeziea ugaltzeko lana. Hazia baino klonazioa gustukoagoa du; erabaki horrek prezioa berarekin du. Urtea joan eta urtea etorri haziak ontzea baino askoz merkeagoa da; adarrak lurreraino makurtu, itsatsi, eta beste arbola bat balitz bezala hazi. Horrek ere adarrak kakotu eta lurreraino okertu... Bukaerarik ez duen izaki kloniko izugarria sortzeko gai da. Horrela hazi da munduko bizidun handienetako bat, Indiako Kadiri hirian bizi den Ficus benghalensis bat; 21.000 metro koadro harrapatzeraino hazi da 550 urtean, eta Thimmamma Marrimanu izena du. Ez naiz harekin endredatuko, lehengo mendean berari buruz hitz egin nuen txoko honetan Zuhaitz asesinoak izeneko artikuluan.
Pikondoak adarra kakotuz eta makurtuz, ugaritu behar dugunean geuk zer egin behar dugun erakusten du. Neguaren amaian, izerdi berria mugitu aurretik, adar kakoa moztu, aitzurrarekin zanga bat ireki eta ia adar osoa lurpean sartu kakoaren puntta, bi edo hiru begiekin kanpoan utzita. Lurpean geratzen diren begiek zainak emango dituzte, itsatsi egingo da, eta bistakoek, hostoak. Horra pikondo berria.
Hazian sinesten duenik ere bada, halere. Bitxi eta diamante saltzaileek. Tratulari fariseu horiek etekina emango dieten gaia neurtzeko kilatea erabiltzen dute. Kilatea Ceratonia siliqua algarrobondoaren hazitik dator. Algarroboak lekan ematen dituen haziak oso berdinak dira, nonbait. Hazi batetik besterako aldea oso ttikia izanik, neurri bezala hartua izan zen. Hebreeraz kharouv, arabieraz kharoub, grezieraz adartxoa esan nahi duen κεράτιον... Zikulu saltsa horretatik abiatuta, azkenean arabiarren qirat hitza barreiatu da “pisu txiki” esanahiarekin. Algarrobondoaren adar itxurako leka, lekaren barruko alearen pisua... Azkenean, diamanteen eta bitxien kilateak...
Oso berdinak izango dira, baina, saltzeko hazi batzuk eta erosteko beste batzuk jarriko zituzten bitxi-tratanteek balantzan.
Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.
Sahara basarmortuaren hegoaldean, Ténéréko eskualdean, akazia batek iraun zuen urte luzez, 400 kilometroko inguruan beste zuhaitzik ez zuela. Zein zen sekretua? Akuifero bat eta inguruko nomadentzat tabua izatea, horra erantzuna. Harik eta kamioi batek... [+]
Ja ho he escrit abans sobre ell, però les plantes no li avorrien. En lloc d'avorrir-se, tornen. Fa poc m'ha succeït a la porta de la meva casa: sortir a buscar llenya per a fer foc i “què té aquest arbre?”.
En la part posterior de la casa he posat una col·lecció d'arbres... [+]
Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa.
Si aniràs a Lisboa, no et vagis sense visitar Basílica dona Estrela. Sense necessitat d'accedir a la mateixa basílica, abonar una barbaritat i pujar els 114 esglaons de l'escala espiral que té adossada per l'exterior. Tota la Basílica és una gran terrassa, sense sostre. Vista... [+]
És necessari sang per a renovar i recordar constantment el valor dels arbres! Així som. Tindrem un front enorme i un fetge molt ample... Per no esmentar el gruix de la pell.
L'escorça també s'ha marcit, gairebé per complet, a un arbre gegant. Un amic m'ha donat la notícia... [+]