argia.eus
INPRIMATU
1x64
Jakoba Errekondo 2013ko urriaren 24a
Juan Ignazio Iztueta.
Juan Ignazio Iztueta.Eusko Entziklopedia

1847an argitaratutako Juan Ignazio Iztuetaren Gipuzkoa probintziaren kondaira edo historia liburuan aipatzen da Jovellanos espainiar idazle “jakintiak” esana: Gaztelan bazirela ereindako anegako hogei ematen zituzten lurrak. Gipuzkoa aparren gainetik jartzeko bi adibide aipatzen ditu Iztuetak. Zaldibiko Mugerza baserria, non batekin 30 biltzen ziren “urtabe ona dan guztietan”. Bestea, Donostiako Etxazar baserrian 1833an garia artoaren gisara zuloka ereinda, lakari batek 64 eman zituenekoa.