Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Aldaxka giroa

Dilistek, Lens culinaris, erruz dauzkate hazkundea azkartzen duten hormonak.
Dilistek, Lens culinaris, erruz dauzkate hazkundea azkartzen duten hormonak.

Gaztainondoaren lore arrak eta gizonaren haziak, biek, espermidina deituriko poliamida bat dutela esanez agurtu genuen uda hasiera sapa hura. Gai honek zelulen garapenean zeresan handia duela nioen.

Landareetara lotuta, badira hazkundea eta garapena erabat baldintzatzen duten gai gehiago ere. Ezagunenak hormonak.

Hazi bat ernatuta, txerto bat eginda edo aldaxka bat itsatsita, landare bat mundura sortzen denean zailetan nekosoena izango den bide bati ekiten dio: hazteari. Bide horretan guk lagundu diezaiokegu; ongarriak eskuera jarriz, adibidez, edo hormona berak emanez ere.
Landarearen hazkundean erantzukizun handiena duten hormonak asunak dira. Euskal Wikipediak dioen eran, auxina izena grekotik dator: αυξανω, auxano, hazkundea esan nahi du.

Urte sasoi hau aldaxkak erabiliz landare berriak sortzeko azken aukera da. Behin udazkenean sartuz gero alferrik saiatuko gara. Landare bati moztu eta kendutako adar pusketa bat da aldaxka, eta sustraiak sortu eta itsasteko aldatu egiten da. Lan hori ahal den azkarren egiteko baldintza egokienetan burutzea komeni da. Adar indartsua, aldatzeko lur gozoa eta toki egokia aukeratu. Tarte batean sustrairik gabe iraun beharko duenez babesa hobe, eguzki galdatan behintzat ez jarri. Itsasteak bi lan ditu: adarra mozterakoan egindako zauria itxi eta sustraiak sortu. Bi lanok bizi-bizi burutzeko hormonak behar. Zelula berrien sorrera hormonak akuilatuko du. Hormona geuk eman diezaiokegu. Kimikoak badira, baina baita naturalak ere. Dilistak, Lens culinaris, adibidez, erruz du.

Erraza da dilisten hormona hori baliatzea: hartu eskukada bat ale, gau batez litro bete uretan beratzen eduki, atera eta ura jaso, urasetutako aleak goata edo paper hezetan jarri, sustraiak agertu eta 2-3 zentimetro luzatzen direnean moztu, dilistak zaperorako edo organikora bota, sustraiak motrailuan birrindu eta beratzeko ur hartan sartuta beste gau batez eduki. Horra auxinak lepo betetako ura. Ur hori urardotu eta aldaxka aldatu dugun ontzia edo lursaila ureztatu behar da. Eskertza laster igarriko diozu. Negurako sendo itsatsiko da.
Aldaxka, txertoarekin batera, landare baten klonak, hau da berdin-berdinak diren landareak sortzeko erabiltzen da.


T'interessa pel canal: Txertaketa
2017-03-21 | Jakoba Errekondo
A qui (1+1=1)
Ja deia l'altre dia que les plantes hi ha qui. Aquesta personalitat a vegades és pròpia i altres és donada. Natural, la mateixa gent ha desenvolupat la planta al llarg del temps. Dau, en general són de tipus cultural, donat per la nostra cultura. Cultures locals. Aquesta és... [+]

2017-03-15 | Jakoba Errekondo
Idioma dels Vacunadors
Aquí parlem de plantes, però sí, si són plantes, perquè hi ha qui. Avui parlaré d'arbres fruiters, i aquests sí que són. Ens trobem en el punt culminant de la nostra cultura, de la nostra cultura que ve de treballar la terra. Hem treballat i seleccionat durant centenars i... [+]

2016-05-26 | Jakoba Errekondo
el Kazakhstan - Errezil

Costa creure que totes les pomes procedeixen d'una sola poma. Fruit d'un desenvolupament de milions d'anys, a partir d'una poma, s'estima que actualment existeixen al voltant de 20.000 varietats i varietats de pomes. D'ells es treballen al voltant de 7.000. Algunes han estat creades... [+]


2011-03-15 | Jakoba Errekondo
Azala azalari

Sits eta tximeleten ostatu dira belarrak, baina baita zuhaitzak ere: urkia, pagoa, haritza, ezkia, sahatsak eta zumeak, astigar gorria, haltza, otsalizarra, hostazuria, maspila, lizarra, zumarra, hurritza, elorri zuria, udareondoa, sagarrondoa, irasagarrondoa...


Oraintxe... [+]


Eguneraketa berriak daude