Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Jenderik gabe ez dago sozialismorik"

  • Inbidia ematen didate bi lagunen aurrean, 200.000ren aitzinean bezainbateko suhartasunez hitz egiten dutenek. Inbidia, “para nosotros siempre es 26” kantatuz bizi direnek.


23 de juliol de 2013
Marta Harnecker Txilen sortu zen, Austriako etorkin familia batean. Autore marxista-leninista garrantzitsu honek etengabe aztertu du langile mugimenduaren eta ezkerraren bilakaera.
Marta Harnecker Txilen sortu zen, Austriako etorkin familia batean. Autore marxista-leninista garrantzitsu honek etengabe aztertu du langile mugimenduaren eta ezkerraren bilakaera. Dani Blanco

Louis Althusser.

Begiak irekiarazi zizkidan. Acción Universitaria Católica-ko lehendakari iritsi nintzen Frantziara, fedea pitzatzen hasita, eta marxismoa lantzeko xedez. Determinismoak, mekanizismoak eta materialismoak kriki-kraka eragiten zidaten arren, Althusser-ek marxismo ezberdin bat irakatsi zidan, jendartea ulertzeko balio zidan marxismo bat. Kristau gisa jendeak elkar maite zuen gizarte solidarioa nuen amets, eta marxismoak, berekoikeria eta lehiakortasuna sustatzeko partez, pertsonen arteko maitasuna errazten zuen egitura berri baten beharraz ohartarazi ninduen. Bestalde, Althusser-i zor diot klasikoak ikertzeko metodoa. Etengabe azpimarratzen zidan garaiaren pentsamendua konprenitu behar zela autorearen hitzen zentzua jakiteko, sasoiaren arabera esanahi ezberdina baitute eleek. Hala, argi dut Althusser-ek borrokarako instrumentu bat erakutsi zidala, ez ponpoxokeria esnobista intelektual bat. Pentsa, Hego Amerikan, marxismoaren interpretazio althusserianoa muineraino barneratua izan dela liberazioaren teologiatik hasi eta borrokarekin konprometitutako ezkerreraino.   

Paristik Txilera bueltan, langile eta nekazarien formakuntzan konprometitu zinen.

Conceptos elementales del materialismo histórico famatua idatzi nuen 1969an, eta unibertsitateko irakasle izateko liburu bat idatzi izana doktoretza baino gehiago baloratzen zenez, marxismoaren lehen katedra egituratzen hasi nintzen. Aldi berean, alderdi sozialistako militante izanik, formazio klaseak ematen nituen. Besteekin konparatuz izugarrizko jakintza antsia zeukaten langile eta nekazariek. Euren egunerokoan aplikatzeko moduko kontzeptuak nahi zituzten, ez lainoen formaren inguruko eztabaidak. Teoriari praktika eranstea izan zen niretzat, esperientzia ezin aberasgarriagoa, eta ordutik dut ideia jakintsuena ere ikasketa akademikorik ez duen jendearengana helarazteko obsesioa.

Egun, ideologikoki behar bezala formatzen da langileria? Intelektualak ez ote dira euren artean ari?

Formakuntzaren krisia ez da gaurkoa. Sozialismoa jaustean, eszeptizismoak kolpatu zuen ezkerra, eta antolaketa molde berrien bila hasita, buruzagiek ahantzi zuten formazio marxista bat jaso zutela, eta formakuntzaren arazoari heltzen ez zioten egitura zabalak ezarri zituzten plantan. Ondorioz, zer gertatu den? Oso mugimendu interesgarriak sortu direla, Kolonbiako M-19a kasu, baina erreleboa emateko tenorea iristean akabo festa! Niretzat munduko fenomeno interesgarriena den Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduak, aldiz, sekulako apustua egin zuen formazio eta transmisio eskoletan, Hego Amerikako laborari guztiei eta mugimendu urbano anitzi laguntza eskainiz. Ezinbestekoa da aurrez urratutako bidea ulertzea, egiten ari garenari eta egin nahi dugunari buruz iritziak trukatzea, eta dudei buruz eztabaidatzea. Intelektualek diotena baino gehiago inporta zait Hego Ameriketan agertzen ari den jakintza antsia. Zoritxarrez, ez baitugu aski irakasle berau asetzeko.    

Nola transmitituko zenituzke Berlingo harresiaren erorketa eta sozialismo errealaren azkena?

Nik une hartan Txileko unibertsitatea utzi nuen ezkerreko aldizkari baten zuzendaritza hartzeko. Bertan, iristear zen estatu kolpea aurreikusi eta salatu genuen, eta Allende derrotatu zutelarik, erremediorik gabe erbesteratu behar izan nuen. Sozialismoaren porrotak arazo eta kontraesanak loratu zituen nigan. Argi daukat inork bere sentitzen ez zuelako jausi zela hain fite. Etsipen putzu hartatik jalgitzeko, ezkerraren krisia pairatu arren nondik ekina bazegoela frogatzen zuten esperientzietan jarri nuen begia. Beste jendarte modu baten haziak ikusi nituen, boterea jendearengan delegatzen zuten gobernu garbi eta gardenak. Era berean, krisiak liburuekiko errezeloa ekarri zuen, eta formakuntza metodo berriak behar genituen. Orduantxe jabetu nintzen askoz jende gehiagorengana heldu nintekeela istorioak kontatuz kontzeptuen antolaketaren bidez baino, praktikatik abiatzea beti dela eraginkorragoa. Horregatik, ezer transmititzekotan, borroka eta formazioa ez direla inoiz bukatzen transmitituko nuke. Memento goxo zein zailetan, beti jo behar dela aitzina.  

Marxismo bera al dira gobernuarena eta oposizioarena?

Brasilgo esperientzia lokalak ikertzen hasi eta gobernuan zeuden eta ez zeuden alderdikideen artean sekulako kontraesanak zeudela jabetu nintzen. Ondo bidean, gure pentsaerak alderdiari onartzen dizkio bisioa eta ekinbidea, baina alderdiak denbora gehiegi pasatzen du eztabaidatu eta erabakitzen, eta gobernuak epe laburreko erantzunak behar ditu. Horri gehitzen badiozu jende gaituena alderdian egon beharrean gobernuan dagoela, nola ez dira talkak egongo? Horri aurre egiteko modu bakarra etengabe jendea trukatzea da, gaur gobernuan dagoena bihar alderdira pasatzea, eta alderantziz. Errazena da egoskortu eta norbere aulkiari azazkalekin heltzea, baina postu bateko urte batzuetako esperientziak baino gehiago balio du argazki orokorraz jabetzeko ahaleginak. Izan ere, gizarte mugimendu baten dinamikak ez dauka zerikusirik gobernu batenarekin, eta beti sortuko dira kontraesan eta kriki-krakak. Horregatik, ezinbestekoa da gobernuek presio eta kritikak onartzea, eta herriari garbi aitortzea: “Bakarrik ez naiz deus, zuek antolatuta egotea behar dut, nire akatsez ohartaraztea, akuilatzea...”. Ez da ahantzi behar ezkerreko gobernu oro berak berez eraikiko ez lukeen aparatu batean dagoela.

Nola artikulatu behar du ezkerrak?

Alderdi modeloak kopiatuzaleak izan gara, baina Hego Amerikan garbi daukagu tresna politiko berri bat sortu behar dugula. Horrek ez du esan nahi alderdien berreskurapenean sakondu behar ez dugunik, politika ulertzeko manera eta dinamika aldatu behar ditugula baizik. Izan daiteke gizarte mugimenduek egun dutena baino askoz rol garrantzitsuagoa luketen frente zabal bat, izan daiteke sare bat, izan daiteke... Tresna hori birpentsatu behar dugu, ezkerreko alderdiak ukatzen hasita gure ideiak egituratzeko tresnarik ez dugula behar sinestera heldu baikara. Zer gertatu da, alta, munduan barna sortu diren mobilizazio erraldoiekin? Artikulatu ezean, emaitzarik gabe agortu direla. Kapitalismoa bezain etsai boteretsu baten aurrean, derrigortuta gaude antolatzera, horrek soilik irekiko digu une erabakigarrietan ekintza erabakigarriak gauzatzeko atea. Tresna horrek tokian tokiko errealitatera egokitu beharko du eta aldaketa sustatu. Herrialde batzuetan dagoena egituratu beharko da, beste batzuetan hutsetik sortu, baina akats handia da mugimendua alderdiaren menean edukitzea. Mugimenduarena da hitza, eta buruzagiek agintari baino herri-hezitzaile izan behar dute.

Horretarako gobernuek ez al lukete kritika soziala bultzatu eta gobernatzearen mugen pedagogia landu behar?

Ezinbestean. Ezkerra ez dago gobernatzera ohituta, gobernura iritsi arte ez du gobernatzeko politikarik hausnartu. Horregatik gaude trantsizio betean, eta trantsizioak beti dira gatazkatsuak. Jendeak mundua goizetik gauera aldatu litekeela uste du, baina hori ezinezkoa da. Ezer baino lehen, aurreko sistemaren arau instituzionalak aldatu behar dira, baina batzuetan indar harremanek ez dizute uzten, eta hori gaizki kudeatzeak legegintzaldi erreakzionario bat ekar dezake. Horregatik, etengabe saiatu behar da aldaketa haizea sortzen, bidera ateratzen diren traba oro gainditzen, eta horretarako jendeari uneoro egoera zein den azaldu behar zaio. Agintari anitz, arazoekin izututa, ez dira bulegotik irteten, arazoak komunikatzea ahultasun seinale delakoan, baina alderantziz da. Herriaren borondatea ezin asetzeak dakarren angustia herriarekin konpartitzeak ontzi bereko bihurtzen ditu denak, eta hori baino aldaketa haize indartsuagorik ez dago.

Manuel Piñeiro Kubako segurtasun indarren burua zenaren emazte izan zinen, Chávezen aholkulari ere bai. Boterearen arriskuak zeure begiz ikusi dituzu.

Gobernatzen ari den ororentzat giltzarria da “oparien” gaia. Horren aurkako politikak sistematizatu behar dira eta garden jokatu. Jendeak ez badaki “opari” horiekin zer egiten den, zertarako onartzen edo zergatik ukatzen diren, errezeloak sortu eta ezberdintasun sozialak areagotzen dira. Bestalde, agintarien familiak arazo bat dira. Agintari anitz errudun sentitzen dira ez dietelako ahaideei behar besteko denborarik eskaintzen, eta konpentsatzeko egun batean auto ofiziala uzten diete; hasieran larunbat batez, gero larunbatero, eta azkenean... Kasu boterearen parafernaliarekin! Gobernatzeak usteltzen duela dio errefrauak, eta ezkerrari horren aurkako segurtasun uhalak eraikitzea dagokio. Agintari bakoitzak izan behar du alertan jarriko duen nukleo bat, ez bakarrik saldukeria ekiditeko, bere jokabide oro aztertu, zaindu eta bideratzeko baizik. Ezinbestekoa da gure hitzen eta ekintzen arteko koherentzia. Boterera behin baino gehiagotan heldu liteke, baina sinesgarritasuna behin galtzen da.   

Hori da ezkerra berreraikitzeko funtsezko oinarrietako bat?

Luzaz uste izan dugu gutxiengo aktibo batek boterea hartzea nahikoa zela jendartea eraldatzeko. Gehiengoaren babesik gabe, ordea, ezin zaiola egitasmo bati eutsi ahantzita ibili gara. Hala, hegemonia irabaztea dagokigu, jendearen buru bihotzak konkistatzea: jenderik gabe ez dago sozialismorik. Konbentzitzeko jendarte eredu alternatiboa argi izan behar dugu, baina batez ere, proiektu horrekin bat datozen jarrerak landu. Bestalde, ezin dugu etengabe mundua, haizea eta medioak aurka dauzkagula madarikatu. Agian, gu gara gure gizarte-eredua behar bezain ongi azaltzeko gai ez garenak. Nik garbi daukat objektiboki egitasmo bolibarianoak Hego Amerikaren %85 harrapatu beharko lukeela, baina bozka-kutxetatik ateratzen den indar harremana beste bat da. Ondorioz, jarrera aldatzea dagokigu, eta gure estiloa sortzea. Eskuineko eta ezkerreko agintarien diskurtso eta estiloak hain antzekoak izateak eszeptizismo izugarria sortzen du. Hori da Hego Amerikan gainditzen ari garena. Azkenik, hitza bete behar dugu, efizienteak izan. Jendeak emaitzak exijitzen ditu, eta obra bat agindu badugu aitzakiek ez dute balio. Askotan, ezkerrak debate zerutiarrak hobetsi ditu, baina jendeak efizientzia nahi du.  

Ezkerrak aginte organo kolektiboak behar lituzkeela adierazi duzu maiz, baina boterera iritsi direnak lider karismatikoak izan dira. Zer da, debate zerutiarra ala efizientzia kontua?

Nik bat egiten dut liderrak ezinbestekoak diren ideiarekin. Neoliberalismoak fragmentazio soziala sustatzen du. Ez zaio axola talde ttiki ezberdin anitz egotea, artikulatzen direnean ikusten du arriskua. Hala, fragmentazio horri aurre egiteko behar-beharrezkoa da subjektu zatitu horiek bilduko dituen lider bat. Alabaina, lider horiek ulertu behar dute euren papera zuzendaritza kolektiboak ahalbidetzeko baldintzak ereitea dela, mugimenduen autonomia garatzea, eta erakunde parte-hartzaileak egikaritzea. Herritarren protagonismoa behar dugu. Horregatik, lider ona ez da botereari kosta ahala kosta eusten diona, etengabe bera desagertzeko baldintzak sortzen ari dena baizik. Sarritan pentsatu dut Chávezek bere heriotza data jakin izan balu askoz gehiago landuko zukeela ikuspegi kolektibo hori. Baina ez da erraza, gizarte eraldaketek epe luzeko ikusmoldea eskatzen baitute, eta arau politikoek epe laburrera pentsatzen baizik ez dute uzten.

Nortasun agiria

Txilen sortu zen Austriako etorkin familia batean. Autore marxista-leninista garrantzitsu honek etengabe aztertu du langile mugimenduaren eta ezkerraren bilakaera. Louis Althusser filosofo frantsesaren dizipulu, Hego Amerikako eta munduko ezkertiar anitzengan eragin handia izan zuen Los conceptos elementales del materialismo histórico liburuaren idazlea da, beste askoren artean. Hego Amerikako ezkerraren dibulgatzaile nekagaitz, Manuel Piñeiro Kubako segurtasun indarren buru zenaren bikote izan zen, baita Chávezen aholkulari ere 2002tik 2006ra.

Venezuela

 “Nik ere ez nuen espero Chávezen heriotzean Venezuelako herriak izan duen erreakzio eredugarria. Garbi dago urte gutxitan herri hori izugarri heldu dela. Geroz eta argiago dute norabidea zein den: fronte bakar eta zabala eratu, antolatuz aurrera egin eta aurrera eginez antolatu. Alabaina, ez da erraza pertsonak egun batetik bestera transformatzea, baina guretzat, Hego Amerikan, Venezuela ezinbestekoa da”.


T'interessa pel canal: Amerika
Trump ofereix distensió nuclear a Rússia i la Xina
El president dels Estats Units, Donald Trump, vol parlar amb els dos països sobre armes nuclears, segons ha informat aquest dijous en la seva oficina als periodistes.

HAMAS confirma per fi que alliberarà tres ostatges el dissabte
Encara que el risc que es trenqui l'alto-el-foc ha estat real durant tota la setmana, totes dues parts estan en camí d'arribar a un acord: Hamàs alliberaria més ostatges perquè Israel ha fet "promesa" de no interferir en l'accés a Gaza. Els països de la Lliga Àrab celebraran... [+]

els Estats Units i Rússia asseguren que estan disposats a arribar a un acord per a acabar amb la guerra d'Ucraïna
Trump i Putin han mantingut una conversa telefònica d'una hora i mitja, que s'ha prolongat durant dues hores. Tots dos han coincidit que comparteixen el "treball conjunt" per a aconseguir la fi de la guerra a Ucraïna, però han deixat clar que la volta d'Ucraïna a les fronteres de... [+]

Yamili Chan Dzul.Emakume, indígena, precarizado
“La mort de les dones forma part d'una estratègia per a afeblir els nostres moviments”
Membre de l'organització O Yich Dl.’um [El fruit de la terra], pertanyent a la comunitat maia bàsica, i de Yúnyum, que té com a objectiu la revitalització lingüística. D'altra banda, és antropòloga, facilitadora de processos educatius, activista i militant pels drets de... [+]

Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


2025-02-11 | Mikel Aramendi
Aranzels: fins i tot en la guerra econòmica, l'escenografia no pot substituir a l'estratègia
Donald Trump ha aprofitat el seu viatge a Super Bowl en l'Air Force One per a informar dels aranzels que està a punt d'implementar. Quant a l'escenografia, excel·lent. El missatge per a casa és “Jo estic més tranquil que tranquil, mira on anem... Els estatunidencs també... [+]

En la segona volta es decidirà qui serà el pròxim president de l'Equador
Encara que el favorit de la majoria de les enquestes és l'actual president de dretes, Daniel Noboa, ha tret menys marge del que es preveu a la candidata oficialista Luisa González. La segona volta tindrà lloc el 13 d'abril.

Trump anuncia un 25% d'aranzels a l'acer i a l'alumini
Donald Trump ha anunciat que aplicarà uns aranzels del 25% a l'acer i a l'alumini que importa als Estats Units. El Govern Basc no ha precisat quan es farà efectiva la mesura, segons ha informat el Departament basc d'Interior.

La neteja ètnica proposada per Trump per a Gaza ha aixecat polèmica a nivell internacional i en EE.
L'expulsió dels palestins de Gaza per part del president dels Estats Units ha provocat nombroses reaccions contràries a la política internacional i nacional, inclòs el Partit Republicà. La majoria l'acusa de "promoure la neteja ètnica", però Trump continua insistint en la... [+]

Tecnologia
Amenaça exterior

Mentre escrivia aquesta columna, he hagut de canviar el tema, perquè la meva atenció s'ha vist afectada pels aranzels de Trump. Necessitareu poques explicacions, és nou en tots els llocs, ha imposat als productes xinesos un 10% i als productes canadencs i mexicans un 25%. El... [+]


Trump insisteix que cal expulsar als palestins de la franja de Gaza: -Per què voldrien tornar?
El president estatunidenc ha fet aquestes declaracions coincidint amb la visita del primer ministre israelià, Benjamín Netanyahu, a la Casa Blanca. La proposta inclou el trasllat de 1,8 milions de palestins que viuen en la franja de Gaza a països com Egipte o Jordània.

Mèxic i el Canadà es posen a la disposició de Trump amb l'amenaça dels aranzels
A canvi de no posar aranzels, s'han compromès a complir les exigències dels Estats Units: Cadascun posarà 10.000 soldats a la frontera en nom de la seguretat dels Estats Units.

2025-02-03 | ARGIA
la Xina, el Canadà i Mèxic comencen a respondre als nous aranzels dels Estats Units
Entren en vigor els aranzels imposats per Donald Trump: el Canadà i Mèxic es queden amb el 25% i la Xina amb el 10%. el Canadà respondrà amb els aranzels de la mateixa xifra. Mèxic ha rebutjat que el Govern dels Estats Units hagi dit que aquest país té vincles amb... [+]

La comunitat LGBTIQ+ plena els carrers de l'Argentina contra Milei
Manifestacions multitudinàries s'han celebrat aquest dissabte en diverses ciutats de l'Argentina. El president Javier Milei ha anomenat "pedòfils" a les persones LGBTIQ+ en el Fòrum Econòmic Mundial que se celebra a Davos.

Eguneraketa berriak daude