Self ingelesezko hitzak hainbat esanahi ditu: norbera, ego-a, berbera… Eremu honetan murgildu da Matxalen Bilbao dantzari bizkaitarra bere azken lanean. Identitatea eta norberaren bilaketa ditu dantza bidez jorratutako gaiak. Bakartasunaren aldeko kantu koreografikoa egin du dantzariak, denok gara desberdin nahiz eta denok bat egin eremu edota pasai berean. Kaleak edo hiriak izan daitezke, edota, kasu honetan bezala, eszenan. Askotan, bestearen bidez ezagutzen dugu geure burua, agerikoagoak dira orduan norberaren galerak eta lorpenak, antsiak eta desirak. Horregatik, soloa planteatu beharrean duoa proposatu digu Matxalen Bilbaok, eta horretarako, Robert Jackson Bilbon kokatutako dantzari australiarraren laguntza izan du taula gainean. Egun, dantza garaikidean bogan dauden joerak beregatu ditu dantzariak: hipergeldotasuna, contac deritzona, mugimenduaren desfragmentazioa edota zatiketa… Pieza erabat modernoa da koreografiari dagokionez, baita esanahiari dagokionez ere, “Nor naiz?” betiko kimerari erantzuna bilatu nahi baitio.
Aurreko asteburuan estreinaldia egin zuten La Fundicion aretoan. Bilbaorekin mintzatu gara Self obraz eta hauxe da kontatu diguna:
Gehienetan bakarrik aritu zara. Oraingoan berriz, konpainian.
Ez pentsa, koreografo bezala aritu naizen azken 10 urteetan denetarik egin dut, hirukoak eta laukoak… Baina, egia da, lan honetan eta egoera dagoen bezala, ezin diezula erantzun talde handiei. Gainera, nire lan moduak ordu asko eskatzen ditu, mugimenduaren hizkuntza ikertzen lan handia egiten baitut eta edozeinek ez du onartzen lan era hori. Bestetik, partekatzeko gogoa ere banuen, bai prozesua zein “boloak” eskainiz duzun esperientzia. Oso bakarrik sentitu naiz ni neure buruarekin lan eginaz. Gustatuko litzaidake lantalde handiekin lan egitea baina ni ez naiz gai, ekonomikoki, guzti hori aurrera ateratzeko. Azken lan honetan, argiztapenaz gain ez dago eszenan gauza handirik, ring baten antzera planteatu dugu. Teknikoki, zailtasun handiak aurkitu ditut lanak mugitzerako orduan eta, oraingoan zerbait gardena egitea nahi izan dut.
Nola sortu da zure azken lan hau?
Hiru urteko geldiunearen ostean jaio da. Robertekin lanean hasi nintzenean, argi nuen pieza honek gure arteko harremanaz hitz egin behar zuela, gugandik kanpo dagoen zerbaiti buruz baino gehiago. Gure arteko desberdintasunak handiak dira: adina, esperientzia, lurraldea, generoa, hizkuntza, kultura… Baina bat egiten dugu mugimenduaren hizkuntzan. Edozein aitzakiari ondo deritzot mugimendua aztertzeko orduan eta horregatik ariketa zintzoa iruditzen zitzaidan Roberten esperientzia eta jakinduariaren kutsatzea. Bestetik, Iruditzen zait bai Robertek zein nik neuk ez dugula bat egiten egun dantzan dauden betiko topikoekin. Horrek ere desberdin egiten gaitu, eta erabat errepestagarria dira desberdintasun horiek. Globalizazioaren ondorioz gero eta antz handiagoak dauzkagu gure artean eta horregatik pieza honek desberdinari egiten dio gorazarre. Desberdintasun horiek eraikitzeko aitzakia bilakatu ditut.
Zein teknika erabili duzu lan honetan?
Oinarrian bat-batekotasun tailerretan erabiltzen diren teknika koreografikoak erabili ditut. Arlo teorikoa edota mahai lana handia izan da, lan literarioa nolabait, hitzez eta esanahiez bete behar duzu imaginarioa gero hori guztia mugimendu bilakatzeko. Lan handia egin dugu mugimenduaren zatiketan, gorputzaren desfragmentazioan, zerbait konplexua da. Bat-batekotasunean murgildu gara sortzerako orduan, baina horrek lan handia eskatzen du. Pieza zintzoa da, prozesuak berak eraman gaituelako heldu garen tokira. Hitza sartzeko ideia ere bazegoen baina azkenean erabaki dugu dantza izatea hizkuntza, azken finean biok dantzariak garelako. Dantzak zerikusi handia du mundu poetikoarekin. Baina mugimendu hutsa da.
10 urte daramatzazu dantzari, nolakoa da euskal dantza eszena?
Testuinguru zaila da. Badira hainbat dantzari lanean hemen. Baina La Fundicion bezalako areto pribatuek soilik ematen dute lana erakusteko aukera. Baina horren ostean zer? Euskal Herrian antzoki sare handia dugu baina programatzaile gehienak ez dute dantza garaikidea aintzakotzat hartzen, gutxiengo batentzako dela pentsatuta. Baina publikoa ez bada hezitzen edo horretara ohitzen, ez dago zer egiterik.
Self. Matxalen Bilbao.
Diziplina: Dantza Garaikidea. Izenburua: Self. Ideia, koreografia eta zuzendaritza: Matxalen Bilbao. Dantzariak: Matxalen Bilbao, Robert Jackson. Jatorrizko musika: Borja Ramos. Argiztapena: David Alkorta. Laguntzaile berezia: Izaskun Santamaria.
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Haig de confessar aquí un pecat. Fa quatre anys vaig introduir en la meva vida un nou costum: els diumenges a la nit vaig començar a mirar la cadena de televisió ultradretana CNews, que difon una "informació" contínua com un canó de merda. El que al principi era mitja hora... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
El transfeminismo ha portat llum i complexitat als debats sobre el cos, el gènere i els desitjos. No obstant això, també ha creat ombres. En nom d'una suposada coherència política radical, moltes vegades lligada a una hegemonia molt concreta, alguns discursos transfeministas... [+]