Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Klimaren aldaketak jada eskatzen digu egokitzen hastea

  • National Adaptation Forum-en aurkezpenak dio: “Garaiotan  ikusten ari gara klimaren aldaketaren arrisku eta ahuleziak sartu direla baliabide naturalen kudeaketan erabakitzen duten jendeen diskurtsoetan. Herri, eskualde eta nazio mailan ari diren kudeatzaileak hasi dira erantzuten klimaren eraginei. Baina egokitzearen alorra oraindik sortu berria da”. 

Amerikako Estatu Batuetako Garraio Ministerioaren mapak dio tituluan: 
Amerikako Estatu Batuetako Garraio Ministerioaren mapak dio tituluan: "Klima aldaketaren eragina AEBetako garraio publikoan. Eurite handien eta itsasoaren maila igoeraren proiekzioak". Neurri eta tamaina ezberdinetako puntuek irudikatzen dituzte garraioen geltoki nagusiak. Barruko aldeko mantxa marroiek idorteen handitzea adierazten dute eta urdinek euriteen handitzea. Kostaldeetan garrantzia berezia daukate bi seinalek: urdin argiz daude itsasoaren mailatik metro bete edo gutxiagora dauden eremuak; eta marra gorriz azpimarratu dira gehien sufrituko duten itsas hegiak. Zehazki Mississipi-Missouriren deltako larrialdi egoera azaltzen duen Can"™t Stop the Water dokumentala erakutsi zuten Denverreko biltzarraren akaberan. Eskualde horietan bereziki sufritutako Katrina eta Sandy ekaitzarrek argitan utzi dute nortzuk diren klima aldaketaren galtzaileak, aldaketazko justizia eskatzen dutenak.

National Adaptation forum burutu berri dute AEBetako Denverren. Klimaren aldaketak dakarren mundu berrira egokitzeko estrategiak aztertzeaz da adaptation hori. Egokitzea, oraindik gure arteko askok eztabaidan jartzen dutenean klima aldaketarena egia ote denez? Hainbesterainokoa ote da?

Alternet gune progresistan Cynical companies are already scheming how getting rich off global warming (Enpresa zinikoak tratutan ari dira beroketa globalarekin aberasteko) kronika argitaratu du Alexander Zaitchikek, azpititulu honekin: “Lekuko funtzionarioak eta ekologistak planak egiten aritu dira beroketa globalaren ondorengo Amerikaz. Etekin bila dabiltzan negozioek gauza bera egin dute”. Zaitchik kazetari freelancea da, besteren artean Common nonsense: Glenn Beck and the triumph of ignorance liburuaren egilea.

Zaitchikek kronikan azaldutako biltzarrean, apirilaren 2tik 4a artean, 500 partaidetik gora bildu ziren, klimaren aldaketari egokitzeko AEBetako Gobernuak sortu dituen 20 agentzia federaletako ordezkariak, arriskuan diren kostaldeetako dozena bat estatuko funtzionarioak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, unibertsitateko ikerlariak...

Adaptation definizioa biltzarreko hainbat aurkezpenetan mamiturik ikusi zen: “Hirien egokitzea”, “Itsas hegiaren erresilientzia eraikiz”, “Bizidun basatien egokitzea eta espezie etxekotuen lekualdatzea”, “Dike eta olatu hormak: kosta eta itsas guneen planifikazioa”...

Erresilientzia (estresari eta ezintasunari aurre egiteko ahalmena) eta egokitzea modako hitz bilakatu dira. Zaitchiki biltzarkide batek aitortu dionez, “duela bi urte kanporatu egingo ninduten edozein bileratatik klimaren aldaketaz eta horri aurre egiteko inbertsio beharraz hitz egin izan banu”. Baina Sandy ekaitz izugarriak (super storm ingelesez) aldatu zuen giroa. Pentsa,  Denverreko alkate Michael Hancockek  biltzarrean iragarri zuen apirilaren 2a izendatu duela “Klimari egokitu beharraz ohartzeko eguna”.

Zaitchikek uste du horrelako keinu asko ez dela beharko aurrerantzean. “Super-ekaitzak, uholdeak eta idorteak handitu eta gogortu ahala, horiekiko babestu eta egokitu (adaptation) beharrak gaina hartuko dio negutegi gasak murrizteari (mitigation) klimaren agendan”.

Biltzarraren babesleetakoak izan dira Geos institutua (“Using science to help people predict, reduce, and prepare for climate change” dauka lelo), klima egokitzapenerako think tanka, eta Stratus kontsultora, bezero publiko eta pribatuei klimaren arriskuez aholku ematen aitzindaria. Bien jabea Daniel Kreeger da, Association of Climate Change Officers elkartearen sortzaile ere badena.

“Kalkulatu dut –esan dio Kreegerrek kazetariari– 30.000 edo 50.000  profesional ariko dela klima eta egokitzapen gaietan hurrengo hamarkadan”. Datorren irailerako Washingtonen antolatu du hiru eguneko Climate Strategies Forum delakoa. Honen babesletza 25.000 dolar pagatu behar da.

Justizia klimatikoa eta negozioak

Denverren bilduak mintzatu dira jendeak, aziendak eta etxeak lekualdatzeaz, arriskutan diren eremuetan salbatu daitekeena sendotzeaz eta ezin dena abandonatzeaz. Grafikoki esanda, AEBetako bizilekuen mapak zaharberritzeaz. “Duela hamar urte egokitzea hitz itsusia zen, berde profesional eta ekintzaileen artean amore ematea esan nahi zuen. Gero, klimari buruzko nazioarteko negoziaketen poderioz eta klimaren aldaketak atzerabiderik ez duela erakusten duen zantzuak ikusirik, nazka galdu diote”.

Zaitchikek eredutzat aipatu du Lara Hansen. AEBetako Ingurumen Agentzian eta beranduago World Wildlife Fund erakundean ibili ostean, 2008an EcoAdapt sortu zuen, klimaren aldaketa ikertzeko, Washington estatuko itsas hegian uharte txiki bat erosi eta han eraiki egoitza. Kazetariari esan dionez, “EcoAdapten ideia da jendeari bultza egitea kontzientzia hartzetik haratago egokitze neurriak hartzera”.

Bill McKibben, 350.org erakundekoa, zen beste biltzarkide berezietakoa. Eaarth liburua plazaratu berri du, azaltzeko gutako gehienak bizi garen planeta dagoenekoz ez dela gu sortu ginen hura bera. “Aztertu behar dugu gure bizimodutik eta gure ideologietatik zein zati utzi behar ditugun atzera, gure gizarteen eta zibilizazioen muinak babestu ahal izan ditzagun”.

AEBetan gai hau lantzeko Global Change Research Act legea 1990ekoa da, George W. Bushen garaikoa, baina 15 urtez paper artean lozorroan eduki dute, Barack Obamaren administrazioak biziberritu duen arte. Honek abian jarri du Adaptation Task Force, klimaren aldaketaren arriskuak aztertu eta proposamenak egiteko.

Ultraeskuineko kristau kreazionistek luzaz oztopatu dute gai honen aurrerabidea. Hondamendi naturalek hartu dieten arte gaina, esaterako Ipar Dakota estatuak bost urtetan lau aldiz jasan dituen uholde izugarrien bidez.

Biltzarrean, Zaitchikek Alterneten esan digunez, eten gabe mahairatu da klimaren aldatzeak ekar ditzakeen iraultza sozialei buruzko beldurra. Horrekin batera, gizarteak berdetu eta deszentralizatu beharra, leku askotan industriaren intentsibotasuna arinduz jarduera ekonomikoa eta hondakinak murriztu beharra... “Baina galdera da ea aipatzen diren trantsizioak burutuko ditugun garaiz ala beranduegi”.

Denverren ba omen ziren hirietako funtzionarioak arazo zehatzen konponbide bila joanak; Zaitchikek aipatu du Chicagoko bat, kezkatua ur zikinen hoditeria gero eta sarriagotan butxatzen delako, uholdeen kausaz. Lara Hansen bezalako beste askok planteamendu holistikoagoa egin nahi zuten, kaltetuenak izango diren jendeen babes ekonomiko eta soziala hobetzeko.

Beste biltzarkide batek, Jacqueline Pattersonek esan bezala, “klimaren aldaketak larriagotu egiten ditu lehendik dauden bereizketa sozialak, osasungintzan, zabortegi toxikoen hurbiltasunean, poliziarekiko eta hedabideekiko harremanetan, larrialdi zerbitzuetan, ahalmenean oro har”.

Aldiz, enpresa handiek inbertsio, oportunitate eta arriskuak ikusten dituzte aldaketotan. Nazio Batuen Erakundeak kalkulatu du 130.000 milioi dolar mugituko dituztela alor honetako konpainiek. Urak eta laborantzako lurrak garrantzia berezia hartu dute. Prezioak gora datoz. Petrolio konpainiek sortutako Global Adaptation Index bat bada jadanik burtsan kotizatzen dena,  Natural Gas Partnersek 11.000 milioiko portfolio daukalarik. Baten negarra dakarren euria, bestearen pozgarri.


Últimes
2025-01-20 | ARGIA
Otegi al capdavant, "una nova generació" prendrà les regnes d'EH Bildu
EH Bildu ha posat en marxa aquest dilluns el procés intern de renovació de la taula política del Parlament Basc. La Direcció proposa la llista. Arnaldo Otegi continuarà sent el líder.

2025-01-20 | Julene Flamarique
Demanen la demolició del Monument als Caiguts de Pamplona
Les associacions memorialistes consideren que el Palau del Marquès de Rozalejo, on se situaria l'Institut Navarrès de la Memòria, pot ser "un local d'homenatge, record i record", i portar el nom de Meravelles Lamberto. Els manifestants han afirmat que l'acord aconseguit pel PSN,... [+]

2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar es mostra disposat a continuar liderant el PNB
Comença el procés intern del PNB. La primera fase es durà a terme entre el 20 de gener i el 2 de febrer. A partir d'avui, els afiliats del PNB podran decidir si Ortuzar seguirà al capdavant de la formació en el Congrés dels Diputats.

2025-01-20 | Julene Flamarique
Manifestació a favor de Sunsundegi: “Volem viure i treballar en Sakana”
En una manifestació celebrada en Alsasua, Sunsundegi ha destacat que té "producte i mercat" i "capacitat de producció". Els treballadors han defensat que "pot ser una empresa estratègica per a Navarra" i han assegurat que el tancament "no s'entén com una oportunitat".

2025-01-20 | ARGIA
Trump assumeix el càrrec de president envoltat de l'extrema dreta internacional
Donald Trump jurarà avui el seu càrrec de president dels Estats Units a partir de les 18.00 hores (12.00 hores a Washington). Ha convidat a l'acte d'investidura als caps d'Estat d'extrema dreta d'Europa i d'altres països europeus. En un míting pronunciat un dia abans, Garzón ha... [+]

2025-01-20 | Leire Ibar
Durant la treva, Israel i HAMAS comencen a intercanviar ostatges
Des del diumenge està en vigor l'alto-el-foc acordat entre HAMAS i Israel, per la mediació internacional. En el seu primer dia, Israel ha alliberat 69 dones i 21 adolescents, nou d'ells menors, i Hamàs ha alliberat tres israelians. També han estat mobilitzats 630 camions... [+]

Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Fins a març els kaskarots recorreran els carrers de Lapurdi
Fa dos caps de setmana que han sortit els primers kaskarots: De Beskoiz. I fins a març, cada dissabte i diumenge recorreran tots els racons del poble ballant de casa a casa i ballant en la festa. Els kaskarotas de Beskoitz són els més matiners i els que més sortides... [+]

2025-01-20 | Bertsozale.eus
S'ha presentat a Vitòria-Gasteiz la Intercuadrilla de Bertsos d'Àlaba 2025
En el Centre Amaia de Vitòria-Gasteiz s'han reunit els representants dels 14 grups que participaran aquest dissabte en la Intercuadrilla de Bertsos d'Àlaba. Enguany se celebra la vuitena edició de l'Intercuadrillero.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude