Eraldatu egiten dira paisajeak gau-beranduan. Eder zena beldurgarri bihurtzen da eta beldurgarri zena eder. Giza-piztiak ere berdin: izango da soseguaren bila erretiratuko denik eta baita ehizakiaren xerka abiatuko denik ere. Egunak utzitako nekeak ez du disimulurako tarterik uzten gau-beranduan. Maitaketa, konspirazioa eta sabotaia zainetan daramaten istorioak. Kantu eta poema zaharrak, bertsioak eta emanaldirako espreski ondutakoak. Malenkoniak bai baitu bere amorrua. Eta amorruak bere malenkonia. Mihise gaineko orban beltz batetik abiatzen den margolaria bezala, hari zerbaiten itxurantza emateko gero. Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean, giro horretan egingo dute topo maiatzaren 4an Joxan Goikoetxeak, Pettik eta Harkaitz Canok. Azken honek xehekatu digu ikuskizuna.
Betidanik senidetu dira poetak eta musikariak gauarekin, gauaren mistikarekin. Hortik ere izango du akaso ‘Gau-beranduan’ ikuskizunak?
Topikoa da neurri batean, baina hor dago uste hori. Hiruok mahaiaren bueltan elkartu bezain pronto Joxan Goikoetxearen lehen galdera umoretsua horixe izan zen: “Zer egingo diagu, zerbait gau girokoa, artzain-poema lirikoak, happy happy...?”. Ez galdetu zergatik, baina hiruok aurpegira begiratu eta zirt-zart erabaki genuen gau girokoa zegokigula gehiago... Badago parrandaren epika hori, batzuetan faltsua dena, eta badago lanetik etxera nekatuta iristen denaren oda hori ere: errepasoa egiteko unea da gaua, atzera begiratu eta datorrenari aurre egiteko ordua. Deskantsua eta insomnioa, lasaitasuna eta kezka, biak dauzka gauak. Horixe tonua: gauaren sosegua batetik, eta mamuak bestetik.
Propio idatzitako testuak eta abestiak entzungo dituzte ikusleek ala zuen aurreko poema eta kantuetan oinarritzen al da saio berri hau?
Denetik egongo da: propio idatzitakoak, poema ineditoak eta zaharrak ere bai. Esperientziak erakusten dit hutsetik abiatuta baino giro politagoa lortzen dela askotan norbere kantu eta poema kuttunak erreskatatzen direnean. Horrek halako lur irmo bat ematen du, eta horren gainean inprobisatu eta eranstea errazagoa da. Gauza bera gertatzen da kantuekin: zenbait kanta ezagunak izango dira, beste batzukberriak, eta ezusteko bertsioak, okasiorako propio egokituak ere entzungo dira.
Nola sortu zen hirurok elkarrekin lan egiteko aukera hau? Lehen aldia izango da, akaso.
Lehen aldia izango da, eta Joxeanjel Arbelaitzen bitartekaritzak du errua. Eskerrak bera bezalakoei, geure lotsak ezabatu eta zail eman lezakeena erraz bihurtzen dutelako.
Joxan Goikoetxea lehendik ezagutzen nuen, baina Pettiren kantaeraren miresle izan arren, ez genuen elkar ezagutzen. Luxua da niretzat halako piztia eszenikoekin aritzea.
Hiru artista oholtza gainean. Zein izango da bakoitzak beteko duen funtzioa ‘Gau-beranduan’?
Zenbait disziplinatako dinamikan, bestea norbere eremura erakartzea da interesgarriena, eta norbere buruari bestearen eremura joaten uztea, inork nortasunik galdu gabe, halako imantazio gozo baten baitan... Tentsioa sor daiteke, kontrolaren zati bat bestearen esku uzten delako, baina hortxe dago erronka. Joxan Goikoetxea atmosfera sortzaile trebea da, ñabarduretan maisu, eta Petti edergarririk behar ez duen kantaria da: abesteaz gain, primeran errezitatu dezake testua. Hori bai, ez dezala inork espero ni kantari entzutea, Joxanen erronka ezkutua hori zen arren...
Gau-beranduan. Petti, Harkaitz Cano eta Joxan Goikoetxea.
Estreinaldia: Maiatzaren 4an, gaueko 22:00etan, Sutegiko auditorioan, Usurbil (Gipuzkoa). Sarrera: 10 euro. Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea. Babeslea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Noaua! kultur elkartea.
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Trobada d'Hivern
Director: Iker Sánchez.
Narrador: Kepa Errasti.
Programa: Obres de Britt i Beethoven.
Lloc: Teatre Victoria Eugenia de Donostia.
Dia: 2 de gener.
-----------------------------------------------
Després de 27 anys de marxa,... [+]
Fatxenderia, fotre!
QUAN: 5 de gener.
ON: En el Kafe Antzokia de Bilbao.
----------------------------------------------------
Mentre omplia la sala, mirant cap avall després de la barana de dalt del teatre, he estat jugant a veure si trobada a algú més jove que jo abans... [+]
El matí d'any nou és el títol d'una rodonesa creada per Joxe Ansorena, germà del nostre avi Isidro, perquè els txistularis toquessin pels carrers durant el matí de l'any nou. En l'aire d'aquesta melodia, anàvem recollint les restes de la nit, com els camions de les... [+]
Beyoncé al descans d'un partit de futbol americà a Houston, Texas. La cantant estatunidenca ha sortit al centre de l'estadi amb un vestit de cowboy al qual ha tingut accés. El barret el cobreix el bonic, les cames les botes llargues fins als genolls. L'escàs vestit blanc li... [+]
Alosia
Perlata
autoproducció, 2024
----------------------------------------------------
El grup d'Arrasate Perlata ha publicat un nou treball. Té diversos discos a la seva esquena i el seu últim treball és punk, Oi! i va ser un documental en homenatge a la irrepetible... [+]
FERMÍN MUGURUZA 40. ANIVERSARI
Quan: 21 de desembre.
On: Bilbao en el Sorra.
-------------------------------------------
Cada any es vesteix de festa Bilbao el 21 de desembre. La sidra i el talo, protagonistes de la jornada, és el dia de la fira de Sant Tomàs. Enguany, a... [+]
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.