Kapitalismoa aseezina da, hemen eta munduan. Gainera, bere planak aurrera eramateko, menpean ditu gobernuak eta administrazioak, langileriaren eta herri sektoreen kontrako urratsak etengabe emateko prest beti ere. Kapitalismoak politika kontrolatzen du, parlamentuak, instituzioak eta munduko ekonomia. Eta horrela, herritarrak zigortu eta erasotzen ditu. Bere errezetak eta neurri antisozialak inposatzen ditu. Zipre da azken adibidea. Kapitalismo basatienaren ordezkari nagusiena den Troikak (Nazioarteko Diru Funtsa, Europar Batzordea eta Europako Banku Zentrala) agintea hartu du Zipren. Zipretarrek aukeratua izan ez den arren, Troikak erabaki du herritarren aurrezkiak erasotzea, eta esan du milaka funtzionario kaleratu behar direla eta soldatak murriztu. Denontzako abisua da!
Kapitalismoak badaki honek guztiak protestak eta mobilizazioak sortuko dituela. Baina badaki haiek kontrolatzeko eta isiltzeko eskura dituela ohiko gobernuak; kaleetan milaka polizia jarri eta herritarrak identifikatu, santzionatu eta atxilotuko dituzte “erasotzea eta zigortzea” egotzita. Espainiako Estatuan horretan ari dira, PPko politikarien etxebizitzen aurrean mobilizatu diren herritar hipotekatuen kontra. Kuriosoa da. Ez dituzte borreroak delinkuenteak eta hiltzaileak pertsegitzen, ez dute pertsegitzen pobreen odola zurrupatzen duen eta milioika lagun langabeziara eta miseriara jaurtitzen dituen kapitalismoa. Biktimak pertsegitu eta atxilotzen dituzte. Halakoxea da kapitalismo hau. Beharrezkoa da gizartean eta politikan sendotasunez erantzutea egoera honi, borreroen eraso eta zigorraren kontra, kapitalismoaren eta hura kudeatzen duten gobernuen kontra.
El Departament d'Educació no entén per què els treballadors del públic hem anat a la vaga. Pregunta al sindicat LAB. Aquest sindicat va signar un acord amb el Departament a l'abril de 2023. Dos anys més tard han anomenat a la vaga perquè, al contrari que en anteriors... [+]