Sorpresa izan da Italiako azken hauteskundeetan: Beppe Grillo umoregilearen Bost Izarren Mugimenduak (M5S) botoen %25,55 eskuratu du diputatuen ganberan eta herrialdeko politika baldintzatzeko aukera dauka. Emaitzak Europako finantza-mundua urduritu du, baina ezkerretik ere kritikak jaso ditu.
“Hauteskunde hauetan zerbait garbi egotekotan, honakoa da: Beppe Grillok irabazi du. Eta irabazlea bera izan dela esatea eufemismoa da. Hautestontziek altxamendu masiboa adierazi dute eliteen kontra. Lau boto-emailetik batek gutxienez eman dio bozka umoregile bizardunaren zerrendari, askotan sondeo-institutuetan iragartzeko begiramenik eduki gabe, horiek ere elitearen parte direla ulertuta”. Italiako La Stampa egunkarian Massimo Gramellinik argitaratutako artikuluak zalantza gutxirako tartea utzi zuen: egoera kontrolpean nahi duten elite europarrei beste problema bat sortu zaie Europa hegoaldean.
Fiat enpresaren egunkariko kazetariak ez du uste zigor-botoa bakarrik izan denik: “Esperantza desesperatua dago Bost Izarren Mugimenduko parlamentarioak diferenteak izango direla, ez dituztela patrikak beteko, baina batez ere, entzun egingo dutela, besteek jada ez baitzuten egiten”. Antipolitiko etiketa jarri diote han eta hemen. The Economistek titular batetik “pailazo” oihukatu dio. Oro har, finantza munduak begiak ezkeldu ditu Grilloren emaitzarekin. Baina ezkerretik ere agertu dira ahots kritikoak mugimenduarekin. Wu Ming idazle kolektiboak Internazionale.it webgunean zera argitaratu du: “Itxura eta erretorika iraultzailea gorabehera, uste dugu azken urteetan dagoenaren defendatzaile eraginkorra izan dela M5S. ‘Tapoi’gisa funtzionatu duen indarra, sistema orekatzeko”.
Italian ez da egon Mediterraneoko beste estatu batzuetan bezalako mugimendu herritar indartsurik Wu Mingen ustez, eta horrek bidea erraztu die Beppe Grillori eta Gianroberto Casaleggio enpresarioari Bost Izarren Mugimendua antolatzeko. “Erpin batetik hertsiki kontrolatu eta gidatutako ‘mugimendua’ da, herri mugimenduen aldarrikapenak jaso eta emulatzen dituena, kapitalismo ‘sanoaren’ aldeko apologiekin nahastuz, baita politikari/administratzaile indibidualaren honestitateari buruzko azaleko diskurtsoekin ere. Programa nahasgarria daukate, non aldi berean dauden proposamen liberalak, antiliberalak, zentralistak, federalistak, libertarioak eta ezker muturrekoak”.
Dena den, Grilloren mugimendua bere buruaren preso ez bada, eraldaketarako tresna bihurtzeko aukera ez dute baztertu Wu Mingekoek. Iritzi horri heldu dio Franco Berardi “Bifo” teorialari marxista-autonomistak ere. ElDiario.es ataritik hartu ditugu haren hitzok: “Grilloren alderdiak diktadura finantzarioaren gobernua galarazi du. Orain jendartea mugitzeko txanda da. Jendarteak izango al du energia eta inteligentzia aski, bizimodu soziala auto-kudeatzeko okupazio orokorreko mugimenduarekin? Energia hori ez baldin badaukagu, datorren desastrea merezi dugu”. Italiar testuingurutik aterata ere, zer pentsatua ematen du.
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
En Osasunbidea 11 metges guanyen 230.000 euros a l'any, una de les pràctiques 18.000 euros
Eh Bildu ha demanat aquest dijous al Govern de Navarra, en el ple del Parlament de Navarra, que investigui i corregeixi aquesta situació. UPN i pp s'han sumat a la petició, i el... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.