argia.eus
INPRIMATU
Seaska

Odei Barroso 2013ko otsailaren 13a

Doinua: Lagundurikan danoi.

Hezkuntzaren eremu
estu-zabalean
konfiantzarik ez da
anitzen elean.
Baldin korapilorik
badu sabelean
ikusi eta gero
Hendaian kalean
umeak banderola
baten gibelean.

Seaskari kulunka
goxo eragiten
esperantza bihurtu
ez dadin etsipen.
Ikusi dugu nola
batzuek dakiten
beraien kontzientziak
lasai egon diten
teilaturik ez duten
paretak egiten.

Orain mende t’erdiko
arauen katean
euskara preso dute
ikasgai batean.
Curriculuma utzi
nahi dute atean
berdin segiko dugu
garen bitartean
parentesi bat haien
legeen artean.