Sabeleko hantura, haizeak edo bihotzerrea biztanleen %40k jasaten dute, Patologia Digestiboko Elkartearen iritziz. Molestia horiek direla-eta medikuari kontsultatu gabe antiazidoetara jotzea ez da batere konponbide ona, botika horien abusuak eragin sekundarioak edo albo-ondorioak ekar ditzake eta.
Urdaileko molestiak gogor samarrak baldin badira, onena espezialista batengana joatea izango da, noski, horren atzean egon daitezkeen arazo larriak baztertzeko. Baina, edonola, molestia horiek arintzen hasteko jan-neurri egokia egitea eta aztura osasungarriak jarraitzea baino bide hoberik ez dago.
- Murriztu gantzak eta gatza, eta erabili espeziak otorduak maneatzeko. Gantz edo koipeak digeritzeko astun samarrak izaten dira, eta gatzak idorreria eragiten du. Kanela, jengibrea, currya edo kuminoa bezalako espeziek, aldiz, astuntasuna eta hantura arintzen dituzte.
- Har itzazu hogei bat minutu otordu bakoitza egiteko, baina ondo murtxikatuz beti. Azkar eta urduritasunez jatea da sabelean haizeak sortzeko arrazoi nagusia.
- Masaje arinak sabelean bost minutuz, otordu nagusien ostean. Era horretan, digestioa eta hesteen hustuketa erraztuko dira, eta zure libratzeko azturek ere hobera egingo dute.
- Saia zaitez arnasketak zure sabela ere mobiliza edo mugi dezan. Horrela oxigeno gehiago iritsiko da urdailera, eta hobeto egingo du lan.
- Yogak digestio-aparatura doan odol-kopurua gehitzen du, eta horrek digestioa bizkortu eta erraztuko du.
Otorduak
Janari minak, otordu oparoek eta koipeek errefluxua, eta horrekin bihotzerrea, eragin dezakete.
- Zuntz gehiago hartzeak, eta gisatuei landare digestiboak (ezkaia, erromeroa,…) gehitzeak bihotzerrea saihesten laguntzen du.
Edariak
Baztertu edari gasdunak, alkohola edo kafeina dutenak.
- Kamamila bezalako infusioek bihotzerrea arintzen dute zenbait kasutan.
Txikle apur bat
Otorduen ostean batez ere.
- Zure listu-jarioa bikoiztu egingo duzu horrela. Eta listua ezinbestekoa da janarien azidoak neutralizatu eta hestegorrira pasatzen laguntzeko.
Lotarakoan
Utzi ordu batzuk afariaren eta oheratzeko orduaren artean.
- Lo zauden bitartean bihotzerrea sentitzen baduzu, altxa gehixeago burua burko pare bat erabiliz, eta etzan zaitez zure ezkerreko alboaren gainean.
Washington (els EUA), 1807. La Constitució estatunidenca va prohibir el tràfic transatlàntic d'esclaus. Això no significa que l'esclavitud hagi estat abolida, sinó que la font principal dels esclaus s'hagi interromput. Així, les dones esclaves es van convertir en l'única... [+]
El que m'exasperava molt és la manera en què alguns metges parlen al pacient. Ens parlen de dolor com si fóssim nens. Com m'han fet dos trasplantaments renals, sé de què em refereixo: entre altres coses, m'han posat un tub a l'interior del penis. A causa de l'anestèsia, no vaig... [+]
Avui he vingut a arrencar amb les meves paraules.
Quatre anys!
He necessitat quatre anys per a recuperar la meva vida.
Quatre anys també vivia per a fugir de la presó.
Quatre anys… En silenci… Sol… Deixant a un costat la vida del passat… Per a comprendre el... [+]
Falta de bons metges per una política de nota mitjana alta. Aquesta política ha aconseguit que molt pocs joves hagin aconseguit la carrera mèdica i la MIR hagi allunyat encara més a la gent d'aquesta carrera.
I hi ha pocs metges euskaldunes perquè no s'ha impulsat el... [+]
Matins vermells plujosos, rosses vermelles. Poc amb el tren Aramaio i aviat s'instal·laran eòlics, destrossant les muntanyes. El vent del riu, procedent de Vitòria, ens porta pel mateix camí: el riu. Infraestructures sí, totes les que vulguem, però no l'atenció... [+]
Ara parlem més de la salut mental, del benestar psicològic i la seva repercussió en la nostra qualitat de vida. És motiu d'alegria, perquè ajuda a treure el tema de l'armari, perquè en demostrar que el dolor el tenim tots (i no uns pocs) el malestar es normalitza i ajuda a... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]