Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Nire slow life egiteko modua da literatura"

  • Informatikaria da lanbidez, baina aurkitu dio euskal letrei lotuta jarraitzeko modua, ofizioa eta afizioa nolabait uztartzekoa, X taldean baitihardu. Alter Ero bere bigarren ipuin-liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik.

"Idazleari eman dakiokeen altxorrik handiena autokritikarako gaitasuna garatzea da".

Nolakoa izan da zure afizioa liburu bilakatu arterainoko bidea?

Zortea izan dut. What a wonderful world ipuinari esker Donostia Hiria saria irabazi nuenean, Ereineko Iñaki Aldekoarekin egin nuen kontaktua, hura epaimahaian baitzegoen. Ipuin hori oso gustuko zuela esan zidan, eta besterik baldin banuen, bidaltzeko. Hortik argitaratu zen lehen liburua, 2004an. Behin lehena atera duzunean, lotsa galtzen duzu, edozein editorerekin harremanetan jartzeko ere.

Erraza izan al da erditzea bigarren honetan?

Ezta batere. 2008an aurkeztu nien liburua Susakoei, eta lau urte pasatu dira geroztik. Horrek ez du esan nahi tarte horretan etengabe txukunketan eta zuzenketan aritu garenik, bi urte erabat geldirik pasatu baititut. Urtebetez esklusiboki tesia bukatzen aritu nintzen. Ondoren aita izan nintzen eta beste urtebete joan zait. Gero, martxa hartu nahi izan nuenean, beste saltsa batzuetan ari ziren Susakoak. Bestalde, zuzenketa handiak egin behar izan ditut, lau ipuin atzera bota eta beste hiru sortu ditut. 2008ko hartatik hona, asko aldatu da liburua. Esan nuen aurkezpenean ere, idazleari eman dakiokeen altxorrik handiena autokritikarako gaitasun hori garatzea da. Gogorra izan da prozesua, lan handia izan delako, baina oso pozik nago. Ikasteko aukera izan dut.

Nondik nora sortzen da ipuina?

Bakoitzak bere modua du, eta ipuin guztietan ere ez da berdina prozesua. Askotan, etorri zaidan irudi bat izaten da abiapuntua, ez dut esan nahi derrigorrez ipuinaren hasiera denik. Stand-by ipuina, adibidez. Benetan ikusi nuen hor aipatzen dena, gizon trajedun bat, ez horregatik dotorea, zarpail xamarra, hondartzan eserita udaberriko egun batean. Bat-batean plastikozko botila bat hartu, itsasora joan eta urez bete zuen. Eta maleta berezi batean sartu zuen botila. Irudi bitxia, inondik ere, grabatuta gelditzen den horietarikoa. Gero, noski, horren azpian norberaren minak daude. Irudi batetik abiatu eta ipuina osatzea nire barruko minak azaleratzeko modua da, modu esplizitoan ez bada ere.

Literaturak salbatzen zaituela diozu.

Presaka bizi garela askoren ustea da. Gauza gehiegi egin nahi izatera eramaten gaitu horrek, eta gehiegi egin nahi izate horrek, bizitza ezberdinak bizi nahi izatera. Zerotik hasteko gogo handiegia dugu. Hain azkar bizita ez gara gai daukaguna balioztatzeko. Daukaguna eten eta beste bizitza bati ekin nahiko genioke, eta gero beste bati, eta beste bati. Erotzeko modukoa dela iruditzen zait. Zentzu horretan, literaturak salbatu egiten nau, behin eta berriz zerotik hasteko aukera ematen didalako erotu gabe, eta bizi ezin ditudan bizi guzti horiek bizitzeko aukera ematen didalako. Hortik dator liburuaren izenburua, Alter Ero.

Zer da ipuinetan bilatzen duzuna?

Emozioak sotilki sortzea interesatzen zait. Heriotzaz hitz egin nahi baduzu, heriotzara kondenatuta dagoen baten istorioa izan daiteke abiapuntua, pertsona horren burutapenak xehe kontatzea. Abiapuntu horretan, irakurlea nolabait defentsiban jartzen duzu, alertan. Badakizu gogorra eta tristea izango dela, oso esplizitoa baita. Hori ez da nik egin nahi dudan literatura. Niri interesatzen zaidan bidea bestelakoa da: hemen zerbait gertatu da, agian, ez dakigu zer pasa den, baina bada min bat.

Ordezko atezainaren balada ipuinean ere heriotza da ardatza, eta ez da hain sotilki aipatzen.

Ez, egia da. Ipuin liburua uste baino heterogeneoagoa atera da. Nik bilatzen dudan sotiltasun hori batez ere azkenik idatzi ditudan ipuinetan ageri da, eta kurioski liburuaren bizkarrezurra osatu duten ipuinetan: By Pass, Stand By eta Bye. Nolabait esanda, beste etapa batekoa da aipatu didazun ipuin hori, zortzi urtetan egindako liburua denez. Kirolean galtzailearen rolaz hitz egitea nuen buruan, baina irabazlearen ikuspuntutik. Kontraesan hori gustatzen zitzaidan ipuin horretan.

Zortzi ipuinetako protagonistei begiratuta, zure alter ero guztiak gizonezkoak dira.

Egia esan, nitasunetik idatzita dago. Emakumezko alter egorik ere atera zitekeen baina oraingoan ez da atera. Aurreko liburuan bazen emakumezko protagonista bat eta gustura gelditu nintzen orduko hartan, baina liburu hark fikziotik gehiago zuen. Hala egokitu da.

Zer aportatu nahiko zenioke Euskal literaturari?

Idazterakoan ez diot problema horri erreparatzen. Ahalik eta askatasun handienaz idaztea da nire helburua. Ur Apalategiri iruditu zitzaion ez diodala erreparatu ez kritikariei, ezta euskal literatura osatzen duten irakurle talde, kritikari eta gainerako elementuei ere. Akaso irakurleei erreparatu niela, baina ez harreman fidel eta luzarokoa sortzeko asmoz, baizik eta txunditzeko. Poztu ninduen. Irakurtzea gustatuko litzaidakeena idazten saiatu naiz, irakurleak kontuan hartu gabe. Horrek, noski, arriskua du, azkenean argitaratu behar duzulako. Nire slow live egiteko modua da literatura, eta jendea pikutara bidaltzeko eta nik nahi dudana egiteko dudan eremu bakarra, kasik.

Zeintzuk dira zure gustuko idazleak?

Xabier Montoia aipatuko nuke, kasu honetan. Izugarri gustatu zitzaidan Gasteizko Hondartzak. Liburu honetan bere eragina badagoela iruditzen zait, batez ere ipuinak kontatzeko eran. Hari bati jarraiki zerbait kontatzen ari zara, eta ia esplikaziorik gabe elkarrizketa bat sartzea bezalako gauza tekniko batzuk, haren eragina dira. Harkaitz Cano, Eider Rodriguez... Horiek nire belaunaldikoak dira eta beti jarraitu ditut gertutik.


Últimes
"Els treballs de vigilància no són una activitat concreta, es produeixen per relacions de producció patriarcals"
Una vegada acabada la tesi, Lore Lujanbio està contenta. Entre altres coses, té més temps per a la militància. Interrogat sobre els reptes del moviment transfeminista, identifica: abordar l'apropiació que el neoliberalisme ha fet del moviment, fer front a l'auge del feixisme... [+]

2024-12-26 | Leire Ibar
Navarra mantindrà fins a juny els descomptes del 50% en el transport públic
El Govern de Navarra prorrogarà els descomptes del 50% en el transport públic durant sis mesos, fins al 30 de juny de 2025. El Govern central assumirà el 30% del cost de la targeta de transport, mentre que el Govern de Navarra assumirà el 20%. Respecte a l'any anterior,

Israel mata a cinc periodistes a Gaza després de prendre com a destí el cotxe que portava el distintiu ‘Premsa’
Almenys 201 periodistes han estat assassinats per Israel a Gaza des d'octubre de 2023. Les últimes cinc víctimes mortals del terratrèmol d'aquest 26 de desembre es trobaven treballant en la cadena de televisió Al-Quds.

2024-12-26 | Leire Ibar
Més de 10.500 migrants han mort enguany en l'intent d'arribar a les costes espanyoles
En 2024, més de 30 migrants al dia han mort de mitjana en intentar arribar a les costes de l'Estat espanyol. Caminant Davanteres ha registrat 10.457 morts i ha comptabilitzat 131 vaixells que han desaparegut "sense deixar rastre". Aquesta xifra suposa un 58% més que l'any... [+]

El dissabte se celebra l'Hatortxu Rock, l'últim de Villava
Tal com van anunciar els organitzadors, el 28 de desembre tindrà lloc el tradicional festival i al juliol de 2025 s'acomiadarà definitivament amb un festival especial de quatre dies per a "donar pas a noves eines". En total, disset bandes actuaran el dissabte.

2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Representants de Via Pagesa han estat testimonis de les violències que sofreixen els pagesos palestins
Una delegació de Via Pagesa ha visitat Palestina del 8 al 18 de desembre, convidada per la Unió de Comitès de Treball Palestí (UAWC), de la qual és membre. Amb aquest viatge, han volgut mostrar la seva solidaritat amb el poble palestí "enmig del genocidi que s'està duent a... [+]

2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesaka acollirà el Bertso Eguna 2025
El 25 de gener, els aficionats als bertsos celebraran la seva cita anual en la Plaça Nova. L'esdeveniment està organitzat per l'Escola de Bertsolaris de Cinc Viles i l'associació Bertsozale Elkartea. Començarà a les 10.00 del matí amb un recorregut a la tarda amb un festival... [+]

El pres polític Orkatz Gallastegi abandona l'EPPK
El pres polític basc de Berango es troba actualment en la presó de Zaballa i ha anunciat en el seu escrit que ha abandonat el Col·lectiu de Presos Polítics Bascos.

2024-12-24 | Julene Flamarique
La contaminació de l'aire en la CAB va causar 1.270 morts en 2022, segons l'Agència Europea del Medi Ambient
Ecologistes en Acció ha denunciat que no existeix un pla de millora per a fer front a contaminants com les partícules NO2 i PM2.5 a tot el món. També ha reclamat reduir el trànsit i prioritzar alternatives sostenibles de cara a millorar la qualitat de l'aire.

Turquia prohibeix 120 publicacions kurdes en les tres últimes setmanes
L'Associació d'Editors Kurds va denunciar el passat 22 de desembre que durant les últimes tres setmanes les autoritats turques han prohibit més de 120 llibres, revistes, periòdics o altres publicacions sobre kurds.

El transport públic serà gratuït per a menors de 12 anys, encara que fa dos anys no era viable
El transport públic continuarà a meitat de preu l'any que ve, després que el Govern espanyol hagi anunciat que mantindrà el comunicat de les seves bonificacions.

El jutge vol identificar als responsables dels ertzaines que van ferir a Amaya Zabarte
En el cas de l'aficionat que va resultar ferit greu en un partit de futbol entre la Reial Societat i el PSG, el jutge ha acceptat que els advocats de la família tinguin accés a totes les imatges. També ha sol·licitat una recerca per a identificar als responsables dels grups... [+]

Eguneraketa berriak daude