“Errimen meategi, bertsoen etxea”. Etorri ona daukazu Juantxo. Non inspiratzen zara?
Gehienetan zaila egiten zait errimen meategira iristea eta batzuetan bere kasa dator. Idazten jartzea da kontua, batzuetan gauza baliagarriak ateratzen dira.
“Ladies & gentlemen” berdintasunaren aldeko kantu desberdina da, moralkeria gabe, kaleko mailan idatzitakoa...
Ikusten dugun zerbait da, edozein juergatan antzeman baitaiteke emakumearen aurka dagoen biolentzia estrukturala, gizartean dagoena.
“Izanaren zamak” bultzatzen gaitu talde bat egin eta barrukoa askatzera?
Bai, izanak zama handia har dezake eta talde batek lagundu dezake hori arintzen, baina barrena askatzeaz gain oso garrantzitsua da gauza baliagarriak esatea, kontatzea edo interpretatzea, pentsarazteko eta zerbait astintzeko balio dezaketenak.
Zer da “garden ikusten utzi nahi ez” duzuena?
Gizartea da glaukomak jota dagoena eta garden ikusten ez duena. Ez dugu atentzioa behar den tokietan jartzen eta gauza distiratsu eta boteretsuei besterik ez diegu kasu egiten. Gutxitan agertzen dira telebistan hiri bateko periferiako zonaldeak. Musikan gauza bera gertatzaen da estilo minoritario edo periferikoekin.
Betiko lau musika taldeak dabiltza bueltaka, gehienon arreta eskuratzen dute; eta inguruan beste hainbat estilo, talde eta ekimen ere badaude.
Ez zarete “ez ganstak, ez rastak”. Ez duzue tribuekin ezkondu nahi?
Ez gara gangstak eta ez gara rastak, Gipuzkoako hainbat herritako bost mutil gara, gustuko dugun musika egiteko gogotsu. Ez ditugu atsegin zenbait musika estilotan ikusten ditugun klitxe eta estereotipoak, askotan hutsalak direlako.
Ezohiko sentitzen zarete musika eszenan?
Ez. Oso gustura aritu gara orain arteko kontzertuetan eta ez gara arraro sentitu, baina egia da rapa eta zenbait reggae mota faltan ikusten ditugula Euskal Herrian.
Des de la lingüística o la glotofobia i, per descomptat, des de l'odi contra el basc, hem vist moltes vegades el nostre basc convertit en l'odre de tots els pals. L'últim, el president de Kutxabank, Anton Arriola, ha estat l'encarregat de makilakar i agitar la nostra llengua.El... [+]
Que no busquin aquest enllaç des d'Ezkio ni des d'Altsasu, i molt menys travessant el riu Ebre per Castejón. La connexió, o més ben dit, les connexions entre la I basca i el TAV navarrès, ja són una realitat. Aquests vincles en plural són els que haurien de preocupar-nos i... [+]
No surtis amb soroll, no et confrontis, no et victimitzis... i obeeixis. Com a subjectes oprimits, en aquest cas com a bascos, parlem, en quantes ocasions hem hagut d'escoltar? Irònicament, fa dos anys, en la Trobada Euskaltzale Independentiston Topaketak, Amets Arzallus va dir:... [+]