Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ahuntzen eta Mariren erreinuan

  • Hamaika bide daude Durangaldeko eta Euskal Herriko mendi miretsienetakoa den Anbotoko gailurrera iristeko. Anbotok badauka, hala ere, besteetatik bereizten duen zera bat: baldintzak egokiak direnean zailtasun ertaineko mendia izanagatik, asko dira, belaunaldien joanean, gailurretik hurbil dauden igarobide malkartsuetan zorabioak erasanda ez aurrera ez atzera geratu diren txangozaleak. Eta eguraldi traketsarekin gailurra jotzen saiatu izan den bati baino gehiagori amesgaizto bilakatuko zitzaion, zalantzarik ez, ostera mendi magalera itzultze hutsa bera ere. Anboto, izan ere, Anboto da.

Frailiako ertzean dagoen eskalada zatirik piko eta zailena gainditzen.
Frailiako ertzean dagoen eskalada zatirik piko eta zailena gainditzen. Gorka Azkarate

Urkiolatik abiatuta Asuntzeko lepoa igaro eta Zabalaldiko lepora heldu aurretik pagadian gora egiten duen bidea da gaur egun Anbotora igotzeko ohikoena. Asko dira, baita ere, Zabalandiko lepotik gora –Olaeta, Ibarra, Arrazola edo Besaidetik heldu ostean– igotzen diren mendizaleak. Arrazola edo Axpetik abiatuz Anboto Sakona deritzon iparraldeko sakonunea, bestetik, geroz eta ezagunagoa da, Arrazola eta Anboto lotzen dituen Anbotoko Kilometro Bertikala lasterketa gogorraren ondorioz; bidenabar, urriaren 6an, larunbata, izango da aurtengo edizioa.

40 minutu baino gutxiago behar izaten dute lasterketa horretako onenek Arrazola eta Anbotoren artean dagoen 1.000 metro baino gehiagoko pareta gainditzeko. Erreportaje honen asmoa ez da, ordea, irakurlea markak ezartzera bultzatzea, Anboton txango arrunta eta eskalada erraza konbinatzen duten bide sonatuen arteko bi ezagunenak deskribatzea baizik: ziur aski zailena izango den iparraldeko edo Frailiako ertza eta Anbotoko Mariren kobazuloa ezagutzeko bidea ematen duen ipar-ekialdeko ertz ederra. Ezer gutxi!

Iparraldeko ertza: Frailia

Arrazolan gaudela begirada Anbotoko hormarantz zuzenduko dugu ezinbestean, eta Frailiako gailurrak, iparraldeko ertzaren hasera markatzen duen tontor zorrotzak, erakarriko du gehien gue arreta. Iparraldeko ertzak Frailiako gailurra igotzeko aukera eskainiko digu, eskalada erraza eginez, erabateko gozamenari ateak irekiz. Baina Frailiako lepotxora heldu nahi badugu, malda gogorrak gainditu beharko ditugu Arrazolatik abiatuta, Anboto Sakona deritzon sakonunean gora. Baso-bide bat baino gehiago dago Anboto Sakonan sartzeko, baina Frailia gailurra hartuz erreferentzia eta Larranoko lepora doan bidea eskuinetan utziz, modu nabarmenean egingo dugu gorantz, harik eta Frailiako lepotxotik jausten den kanala begiz jotzen dugun arte. Kanala pikoa da oso, baina arreta pixka bat jarriz zailtasun handirik gabe igoko dugu. Badago, baita ere, goragotik abiatzen den bidexka ezkutu xamarra, belarrak eta denboraren joanak ia desagerrarazia. Edozein kasutan, arazo handirik gabe iritsi beharko genuke, batetik zein bestetik, Frailiaren oinera. Eskaladaren ordua iritsi da.

Frailiara igotzeko bi aukera daude: zuzenean eskala genezake hamabost metro inguruko pareta, punturik zailenean III+ zailtasun mailako pauso trakets xamarra daukana. Aukera errazago bat, ekialdeko isurialdetik metro batzuk jaitsi eta artzainek ahuntzak jaisteko erabili izan duten belarrezko kanala igotzea da, zailtasun handirik gabe gailurrera eramango gaituena (kontuz belarra bustita badago!). 30 metroko sokatxoa eta eskalatzeko gogoa motxilan ekarri baditugu, lehenengo aukeraren aldeko hautua egingo dugu, nola ez. Behe-behetik hasita babestu daiteke eskalada, eta behin gailurrera iritsita, rapel pare bat eginaz jaitsiko gara ostera lepotxora, adrenalina topera daukagula.

Ez dugu, bada, lasaitzeko tarterik izango. Frailiako ertzak, harik eta Anboto Sakonatik datorren bidearekin bat egiten duen arte, atsedenerako tarte gutxi eskaintzen du, eta hortzak estutzeko parada bat baino gehiago. Ertzean gora goazela, lehenengo orratza ezkerretik saihestuko dugu –zailtasun handikoa da haren jaitsiera–, baina hortik aurrera, ertzetik beretik segituko dugu mendiari metroak irabazten.

Ertzak bi-hiru metroko hormatxo leunak jarriko dizkigu bata bestearen atzetik, eta ez da beti erraza izango esku zein oinentzako sostengu egokiak aurkitzea. Batzuetan behatz puntak baino ezingo ditugu jarri, eta bota puntarekin marruskadura erabiliz itsatsiko gatzaizkio hormari bestetan, izerdi hotza eragingo diguten eskalada pauso ederrak kateatuz. Ertzaren zati zailenean gaude, eta ez dugu arnasa lasai hartzerik izango Anboto Sakonatik datorren bidearekin bat egiten dugun arte. Sokaz laguntzea ere ez da hain erraza izango, Pirinioetan edo beste mendi multzo batzuetan ez bezala leuna baita ertza Anboton, eta lanak izango ditugu friend edo zintaren bat mendiari lotzeko. Horratx, ertzaren xarma!

Ipar-ekialdeko ertza: Anbotoko Mariren kobazuloa

Euskaldunon alegiazko munduan, Anboto mendiaz berba egitea Mari sorgina berpiztea da. Aizkorri, Gorbeia, Murumendi eta beste hainbat euskal mendi ezagunetan batera eta bestera ibili ohi dela sorgin ezaguna, halaxe dio kondairak. Anboton du, ordea, bizilekua, ipar-ekialdeko ertzaren zokogune ezkutu batean. Arrazola eta Anboto lotzea, ipar-ekialdeko ertzetik eskalada erraza eginaz igo eta Mariren kobazuloa bisitatu ostean, gainera, paraje hauetan egin daitekeen zailtasun maila ertaineko ibilbide ikusgarrienetakoa da.  

Zailtasuna ez da, gainera, muturrekoa, Frailiako ertz zorrotzean bezala. Eguraldi seguruarekin abiatzea komeni, ordea. Ibilaldiaren zatirik handiena bidez kanpo egin beharko dugu, hori bai, eta eskuak erabiliz zati handi batean. Arrazolatik hasiko dugu txangoa eta oraingo honetan parez pare izango dugun Frailiako tontorra ezkerraldetik inguratuko dugu. Berehala atzemango dugu Anbotoko gailurrari eusten dion ipar-ekialdeko gandorra eta bere oinarrira joko dugu zuzenean, Zabalandira doan bidea albo batera utziz.

Abiadura handiz irabaziko ditugu metroak, bidez kanpo, harkaitza eta belarra uztartzen dituen malda pikoan gora. Poliki-poliki ertza zorrozten joango da, eta Gerriko Kobie deritzon igarobide natural magikora iritsi bitartean, ertzak bidean jarriko dizkigun zailtasun handienei aurre egitea tokatuko zaigu. Behin Gerriko Kobiera iritsita, Mariren etxeko atarira iritsi garela esan dezakegu.

Gerriko Kobie tunela Mariren kobara eramango gaituen xenda zorabiagarrira igarotzeko pasabidea da. Artaungo Sakona deritzan pilotaleku natural erraldoira eramango gaitu pasabideak, eta amildegiaren ertzean, aurrera egingo dugu, harik eta, 128 metro ibili ostean –neurtutako datua– Mariren kobara iritsi arte. Tartean pauso zail bat dago, harri leun batek behera egiten duen puntu batean, eta altuerak beldurtu ez gaitzan, soka txiki bat erabiltzea ere ez dago soberan. Esan gabe doa –Mariren gordelekura heltzean sentituko dugun zirrara deskribatzea erraza ez den arren– Euskal Herriko txokorik berezienetako batera heldu izango garela.

Ikuspegi bertikal paregabeaz lasai gozatu ostean, atzera ibilbideari segida emateko ordua da; etorritako bidexka eseki beretik Gerriko Kobie pasa-lekura itzuliko gara kontu handiz, eta berau kontrako zentzuan zeharkatu ostean ipar-ekialdeko ertza joko dugu berriz. Gerriko Kobie eta Anbotoko gailurra banatzen dituzten azken metroak ez dira teknikoki zailak, eta erraz egingo dugu gorantz. Azkenaldera ipar-ekialdeko eta iparraldeko ertzek (Frailia) bat egiten dute,  baita Anboto Sakonetik datorren ohiko bideak ere. Helmuga gertu sumatuko dugu dagoeneko eta azken metroez gozatzea baino ez zaigu faltako, Euskal Herriko gailurrik bertikalenetako batera heltzeko, 1.000 metro baino gehiagoko gorabehera gainditu ostean.

Frailiatik zein Mariren koba gordetzen duen ipar-ekialdeko ertzetik, igoera ederra osatu dugu Anbotoko gailurrera, alde guztietatik mendizale usaina darion igoera latza. Ostera Arrazolara itzuli eta txango zirkular bikaina osatzeko, aukera anitz dauzkagu: errazenak Zabalandiko lepora jaitsi eta handik Arrazolara itzultzea edo Anboto Sakonatik jaistea lirateke. Ertz bat bestearekin kateatu nahiak barrualdea zirikatzen badigu, ordea, Larrano lepora jaitsi gaitezke Anbotoko gailurreriako lehenengo zatia osatu ostean, Kurutzeta eta Elgoin gailurretatik igarota. Larranotik Arrazolara arazorik gabe jaitsiko gara. Igoerarako erabili ditugun Frailiako eta Anbotoko Damaren ertzak, ordea, hobe horretarakoxe uztea: igoerarako. Ertz horietatik jaistea ez da gomendagarria, jaisteak, betiere, igotzeak baino zailtasun handiagoa daukalako. Aukera bat baino gehiago dago: gozatzeko aitzakiarik ez!

Oharra: Euskal Herria Ihesi webgunean txango eta plan gehiago topatuko dituzu, Euskal Herriko lehen turismo webgune partehartzaile eta euskalduna.


T'interessa pel canal: Bizkaia
2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


Una definició del que estem construint
La Pomada és una banda de música i literatura composta per cinc dones. Han creat una actuació sobre el primer escenari, un esbós per a un diccionari d'amants, que barreja poesia i música. Les illes parteixen de la paraula. Hem estat testimonis d'una de les actuacions, en... [+]

Condemna a nou persones a penes d'entre quatre i deu mesos de presó per protestar contra Vox a Bilbao
En el barri d'Atxuri ha arribat la sentència contra nou persones que es van enfrontar a Vox el 5 de novembre de 2019. Els acusats no hauran d'entrar en la presó, ja que no estan obligats a fer-ho.

El BDZ organitza el dissabte un dia de boicot contra Carrefour
La campanya Boicot, Desinversions i Sancions, estesa en solidaritat amb la societat palestina, crida a la "convergència nacional" el pròxim 15 de febrer en cinc centres comercials de Carrefour en Hego Euskal Herria.

Record a Beltrán i Sololuze en el cinquè aniversari del desastre de Zaldibar
A més de recordar als dos treballadors, han demanat responsabilitats en l'acte celebrat aquest diumenge en Eitzaga per part de Zaldibar Argitu. Han denunciat la lentitud de la justícia, ja que el sumari encara es troba en fase d'instrucció.

2025-02-07 | Uriola.eus
Dos homes denuncien una agressió homofóbica a Bilbao
Un grup d'entre quatre i cinc persones els va insultar homófobamente i els va colpejar.

Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


2025-02-03 | Gedar
La casa desallotjada al novembre en Astrabudua, recuperada
Una dona de 70 anys i el seu net van ser llançats de la seva casa, però han tornat a fer-se amb la seva. El Sindicat Socialista d'Habitatge d'Uribe Kosta ha mostrat el seu compromís amb la defensa de la casa.

Obra de teatre 'Arizona'
Extrema portada fins a l'extrem

Arizona
Actors: Aitziber Garmendia i Jon Plazaola.
QUAN: 26 de gener.
ON: Casa de Cultura de Berriz. en la plaça.

-------------------------------------------

Margaret (Aitziber Garmendia) i George (Jon Plazaola) han partit d'Idaho per a intentar salvar la frontera que... [+]




Wagner etern

Òpera 'Tristan und Isolde'

Orquestra Simfònica de Bilbao. Adreça: Erik Nielsen.
Cor d'Òpera de Bilbao. Adreça: Boris Dujin.
Direcció d'escena: Allex Aguilera.
Solistes: Déu meu! Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mímica, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J. Cabrer i G. Mungia.
... [+]




2025-01-30 | Julene Flamarique
Exigiran responsabilitats en el cinquè aniversari de la tragèdia de Zaldibar
Aquest diumenge se celebrarà una concentració en el barri Eitzaga de Zaldibar per a recordar a Joaquín Beltrán i Alberto Sololuze i demanar responsabilitats pel desastre. Els veïns de Zaldibar Argitu han denunciat que el despreniment es va deure a “l'avarícia dels... [+]

2025-01-29 | Julene Flamarique
Comença una vaga indefinida contra l'expulsió de 104 treballadors de l'empresa MFS de Trapagaran
ELA i LAB han rebutjat l'ere i han demanat la retirada d'aquest. Tots dos sindicats recorden que en 2023 van aconseguir paralitzar mesures similars a través de mobilitzacions

Eguneraketa berriak daude