“Itsaso usaina neure barruan, ontziratuko naiz hurrengo marean”. Norantz, AEBetarantz?
Konposatzeko onena bidaiatzea da, leihoak zabaltzen dizkizulako. Musika amerikarra oso gustukoa dut: gitarrak, soinua, slide-a… 1994an egonaldia egin nuen indioen erreserba batean eta lehen dobroa erosi nuen.
Gaur jakin dut Topeka Kansaseko hiriburua dela.... Zergatik aukeratu duzue?
Emazteari bururatu zitzaion. Euskarazko hitza da eta Kansaseko hiriburua ere bada. Izen indioa da eta “patatak lantzeko leku ona” du esanahia. Topekadaka bizi gara.
“Etendako ahots batek ez du kanta hau kantatzen”. Zer lortu dezake kantu batek?
Kantuak ez du ezer aldatuko, baina nire barrua baretuko du. Gaur egun, edozer ikusita ere, ez gaitu ezerk mugiarazten.
Topekaren marka dira “uuuu” koru horiek. Garrantzitsuak dira?
Bai, koruei garrantzi handia ematen diet, eskola zaharrekoa naizelako. Batzuek esaten didate 1960ko hamarkadako eragina dela, eta hori pozgarria da.
Aldizka irteten dira “Aldizka” moduko hitz inspiratuak?
Aldizka erraldoi bat izan nahiko nuke… baina azkenean pozik egon beharko gara garenarekin. Euskaraz hitzak egitea dezente kostatzen zait, euskaldunberria naizelako.
Grabatzerakoan, detaile guztiak buruan zenituzten edo bidean batzen joan dira?
Buruan neukan guztia. Kolaboratzaileak ere aspaldi nituen pentsatuta: Tapia eta Arkaitz Miner, eta oso-oso pozik gaude; batak cajuna jotzeko duen moduagatik eta besteak biolinarekin ia negarrak sorrarazi zizkidalako.
“Jei jou iupi ia ei iepa iepe ia”. Euskanglish karaokea?
Grabaketaren bezperan bururatu zitzaidan, Euskal Herrian agurrak egiteko modu asko ditugulako; eta horiek batu genituen.
Zer dute blues, country eta folk moduko soinu puruek?
AEBetatik txipa aldatuta etorri nintzen, konturatu nintzen estiloen esentziara jo behar nuela eta slide-arekin saltsatzen hasi nintzen.
Tots menjaven i bevien, semblaven alegres, però algun es movia inquiet entre l'aperitiu i l'aperitiu. Anava a rebre el premi per segona vegada, però era el primer que tenia a les seves mans. Estava nerviós perquè el monument havia d'arribar a l'oficina, Fotre. Els premis ARGIA... [+]
Encara que les coses canvien ràpida i vivament, hi ha coses que no canvien: Un d'ells és el lliurament dels Premis Argia. Això és el que li ha dit a aquest cronista un periodista forà que ha vingut per necessitat, i que ARGIA ha canviat molt abans de començar el lliurament... [+]
Onintza Irureta Azkune ha participat en la xerrada en nom del grup de treball d'ARGIA:
"Una de les milers de persones que componen la comunitat d'ARGIA ens ha dit recentment que a vegades la LLUM és fosca, que hi ha notícies dures que li mouen dins. Que fem una bona feina, però... [+]
Arizona
Actors: Aitziber Garmendia i Jon Plazaola.
QUAN: 26 de gener.
ON: Casa de Cultura de Berriz. en la plaça.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) i George (Jon Plazaola) han partit d'Idaho per a intentar salvar la frontera que... [+]