Muga inguruan bizi garenok ohikoa dugu gure diru pitxarrak bi estatuetako bankuetako kontu korronteetan edukitzea. Alde batean lana, bestean etxea. Alde batean lansaria, bestean gastuak. Eta batetik besterako bidaian, bankuek komisioa hartzen dutenez likidoan garraiatzea zaigu merkeena. Aurreko astean Hendaiakoan sartu behar izan nuenez, hara egin nuen bi hilabeteko saria patrikan nuela. Leihatilara jo eta bertako langileak sosaren nondikakoa galdetu zidan. Nire haserrea adierazi aurrez, sosaren nondikakoa agiri batez frogatu beharko nuela, bestela, ezingo nuela sosa nire kontuan sartu esanda bidali ninduen. Gaur jakin dut Espainiako ogasunak diru beltzarentzat bidea libratu duela, bankura joan kontua ireki eta sosa sartu litekeela inongo agiririk gabe. Ez diotela inori ezer eskatuko, alegia. Hori bai, langile batek bildu lezakeenaz ez dute deus esaten, beltza behar du izan, pitxarra paketea baino patrikan kabitzen ez dena larruzko poltsa lepo behar duena. Ahal badut beste pitxar bat aurreratu larruzko poltsan sartu eta langile berarengana egin behar dut ea zer dioen. Eta dioenaren arabera sesioan sartzeko gogoa berdintzeari ekingo diot. Eta egingo dudanari eskandalua deituko diote.
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
En Osasunbidea 11 metges guanyen 230.000 euros a l'any, una de les pràctiques 18.000 euros
Eh Bildu ha demanat aquest dijous al Govern de Navarra, en el ple del Parlament de Navarra, que investigui i corregeixi aquesta situació. UPN i pp s'han sumat a la petició, i el... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.