argia.eus
INPRIMATU
Sagutxo batzuekin
Miren Amuriza @MirenAmuriza 2012ko otsailaren 08a

I
Gabonak oporrekin
lotu ohi ziren lehen,
orain ikasleontzat
ez da hala zeren
azterketa garaia
hor baita ondoren,
liburuak astintzen
eroki han-hemen
ba al dakigu gero
ikastea zer den?

IV
Dakien horri entzun
hari galde gero
norbere esperientzia
ere hortxe bego.
Jakinmina guztion
gogoan balego,
eskola gabe ere
ia egunero
ikasiko genuke
nahi izan ezkero.
 

II
Oinez ikastea da
ikasgai lehena,
gero hitz egin edo
idatzi hurrena.
Tresna bat jotzea ere
a zer zoramena!
Baina dena da lan bat
denboran barrena
pazientzia handiz
egin behar dena.

V
Azterketa sasoiko
nahaste-borrastea,
apunteak pilatu
eta irenstea.
Bata buruz ikasi
txukundu bestea
ondoren dena ahaztu
bai patu tristea!
Horri deitzen al zaio
ondo ikastea?
 

III
Jakintsu izatea da
askoren helburu,
hori lortzeko berriz
daude mila modu.
Hitzen handitasunak
xarmatzen gaitu gu,
baina funtsezko gauzak
ez lan ez liburu
geu konturatu gabe
ikasten ditugu.

VI
Ezintasun handia
sortzen da batengan
erantzunik ez bada
aurkitzen galderan.
Nahiz eta ez argitu
ikastea zer dan,
zer ikasia beti
daukagu aukeran;
jakinduria inoiz
ez dago soberan.
 


Doinua:  Haurtxo polit bat


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.