Lehenbizi Napster itxi zuten eta ez nuen deus esan ez nuelako Napster erabiltzen. Gero Audiogalaxy itxi zuten eta ez nuen fitsik esan ez nintzelako erabiltzailea. Kazaa epaitegira eraman zuten eta ez nuen ezer esan beste zerbitzu batekin jaisten nituelako artxiboak. Megaupload ixtera etorri zirenerako, ez zen inor geratzen ezer esateko. Edo bai, itxaron, mundu guztia ari zen Megauploaden itxieraz hizketan, batek esango luke III. Mundu Gerraren atarira iritsiak ginela –ez da hiperbolea, Twitterren asko zabaldu den mezu batek dio: “Aitona, aitona... nola hasi zen III. Mundu Gerra? Ba begira, egun batean FBIk Megaupload itxi zuen eta...”.
Ados, koraje handia dauka XX. mendeko industria kulturalak halako sorgin-ehizak bultzatzeko XXI. mendeko industria kulturalaren kontra. Artxiboen elkartrukea errazteak ez luke delitu izan behar; argitaletxeek, diskoetxeek, egile-eskubideak kudeatzen dituzten mafiek, agintari politikoek eta zakurrek ulertu behar lukete –bai, zakurrek ere badute gauzak ulertzeko ahalmena poliki esplikatuta–, jokoaren arauak behin betiko aldatu zituela Internetek eta ezin dutela euren negozio-eredu amarrategiarekin jarraitu profezia Maia bete eta mundua txikimila egin arte.
Baina kontuari perspektiba apur batekin begiratzea ere komeni da, Megaupload itxi eta berehala zabaldu baitira sare sozialetan kulturaren aldeko aldarri –nola esan inor ez mintzeko, a, badakit, ironia erabiliko dut– ilustratuak. Artikulu hau janzten duen fotoan Kim Schmitz daukazue, Megauploadeko nagusia, eta daukan posean antzematen zaio, betidanik eduki duela Alexandriako bibliotekario izateko bokazioa –ironiko izaten jarraitzen dut, badaezpada–.
Esan nahi dudana da –orain serio– bi industria kulturalen arteko gatazka dela ikusten ari garena: Interneten erabilera unibertsalizatu aurretik bere negozio-eredua ezartzea lortu zuen industria, batetik; eta gaur egungo teknologiak erabiliz aberasten dena, bestetik. Eta aurrenekoaren diskurtso eta praktikek naftalina usain jasangaitza edukitzeak ez du justifikatzen bigarrenarekin maiz edukitzen dugun akritizismoa. Ze, ordainduta edo gabe, inoiz eztabaidatzen ez dena zera da: pelikulak, kantak, liburuak... Horiek denak produktuak direla eta kontsumitzeko eginak daudela. Erraza da kontsumo logika horrek kulturari dakarzkion ondorioak zehaztea, kontsumituko bada gustagarria behar du, ergo erosoa, ergo erraza. Eta beraz kultura identifikatzen da forma estandarizatu batzuekin, ez dira inoiz arauak hausten, eztabaida bakarra da pagatu behar ote den ala ez.
Ba, ez zait eztabaida interesatzen, Gil Scott-Heron gaur egunera ekarri eta zera bakarrik gehituko dut: iraultza ezin da SeriesYonkisen deskargatu.
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Un grup d'investigadors polonesos ha analitzat la Casa dels Ocells del jaciment sevillà d'Itàlica i el mosaic del sòl de l'edifici ha conclòs que és la col·lecció d'ocells més petita de l'època romana.
A la casa dels ocells hi ha 33 ocells representats amb gran detall en... [+]
Recentment he treballat en classe les boniques i emocionants coves d'Etxahun Barkoxe. Pobre home! Les penes domèstiques van començar perquè s'havia creat “Bellesa praube”, però als disset anys ja havia entrat en la mar de la desgràcia, ja que la nena sense dot Marie... [+]
Hem renovat l'entrevista en la secretaria de la facultat, per la qual cosa no se sap: estan lluny les dates en les quals els alumnes venien solos per a realitzar la seva matrícula. Fa temps que la tendència va canviar, i els pares –més accentuats les mares– adquireixen un... [+]
Cada vegada escoltem més sobre les necessitats, desitjos i iniciatives que sorgeixen en els nostres territoris i en les nostres vides, sobre la necessitat de treballar les relacions i projectes públic-comunitaris, i és un autèntic motiu de satisfacció, ja que es tracta d'un... [+]