Zer esanahi dauka Front Malabar izenak ?
Joxema Cabezas: George Orwellen 1984 liburutik hartu nuen. Liburu horretan gazteak Malabar frontera bidaltzen zituzten, biztanleria telebista bidez kontrolatzeko. Bizi ditugun garaietatik hurbil dago. Lokalera eraman eta aukeratu genuen.
Power hirukotea da zuen ustez formatu egokiena?
J. Cabezas: Formatu zuzenena da, baina seguruenik baita gehien landu behar dena ere. Ez da erraza hiru bakarrik izanda behar beste indar transmititzea, baina trikimailua da intentsitatea eta jotzeko motibazioa ondo lantzea. Nahi genuen soinua lortu dugu eta ez dugu beste inor behar, oso gustura gaude horrela.
Iraganeko kutsua duen eta aldi berean indartsua den emaitzaren bila aritu zarete?
Borja Sabas: Ez dugu aldez aurretik ezer erabaki. Hiru instrumentuak indartsuak izatea gustuko dut, eta aurretik melodia batzuk aterata nituen. Hiruron arteko batuketa izan da lortu duguna.
J. Cabezas: Hirurok musika indartsua gustuko dugu. Aitorrek Detroiteko musika maite du eta guri ezagutarazi digu. Gerora, The Stooges, The Who, The Ettes, The White Stripes eta Wolfmother moduko taldeekin bat egiten dugula konturatu ginen.
Psikodelia dagoeneko ia ahaztutako estiloa da; zuen kantetan, berriz, hor dago ahotsen trataeran.
B. Sabas: Bai. Baliteke psikodelia pixka bat egotea. Nire ahotsa ez zait asko gustatzen eta efektu bat sartu nion; emaitza ona dela uste dugu. Nik psikodelia baino gehiago, ostia txarra, sentimendua eta itsaskorrak diren kantak direla uste dut.
Diskoaren azalak erakusten du gaur egun miseriak ere ikuskizun bihurtu ditugula.
J. Cabezas: Bai, gainera, uneoro esaten digute beharra ez izan arren kontsumitu behar dugula; berdin dio herrialde txiroei egiten diegun mina. Zorionez, gero eta jende gehiago iratzartzen ari da eta gauzak aldatzen saiatzen da, autokudeaketa eta elkartasuna moduko baloreak indartuz.
Tots menjaven i bevien, semblaven alegres, però algun es movia inquiet entre l'aperitiu i l'aperitiu. Anava a rebre el premi per segona vegada, però era el primer que tenia a les seves mans. Estava nerviós perquè el monument havia d'arribar a l'oficina, Fotre. Els premis ARGIA... [+]
Encara que les coses canvien ràpida i vivament, hi ha coses que no canvien: Un d'ells és el lliurament dels Premis Argia. Això és el que li ha dit a aquest cronista un periodista forà que ha vingut per necessitat, i que ARGIA ha canviat molt abans de començar el lliurament... [+]
Onintza Irureta Azkune ha participat en la xerrada en nom del grup de treball d'ARGIA:
"Una de les milers de persones que componen la comunitat d'ARGIA ens ha dit recentment que a vegades la LLUM és fosca, que hi ha notícies dures que li mouen dins. Que fem una bona feina, però... [+]
Arizona
Actors: Aitziber Garmendia i Jon Plazaola.
QUAN: 26 de gener.
ON: Casa de Cultura de Berriz. en la plaça.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) i George (Jon Plazaola) han partit d'Idaho per a intentar salvar la frontera que... [+]