Ante la silla eléctrica (Facing the chair).
John Dos Passos. Errata naturae, 2011. 192 orrialde.
Urgentziaz idatzitako liburua da John Dos Passosen Facing the chair, 1927koa, Sacco eta Vanzettiren epaiketa bidegabearen aurrean izandako erreakzioa. Eta orain arte gaztelaniaz publikatu gabe zegoen, argitaletxeak behar baino gehiago azpimarratu duenez. “Esta importante obra” eta “conforma sin duda un texto apasionante” eta... Zer kontatzen du ba liburuak hainbeste gabonez kanpoko girlanda merezi izateko?
Bada, ezer gutxi, kasu horri buruz zer edo zer irakurri duenarentzat. Sentsazio hori izan dut liburua bukatzean, ez dagoela gaizki alderdi dokumentaletik, baina nekez hartuko zuela XXI. mendeko gaztelaniazko edozein editorialek hura itzuli eta argitaratzeko lanik, egilea Dos Passos izan ez balitz. Eta ez edozein Dos Passos, ez pareta ukitzeraino eskuineko egin zen hura, ez letra-juntalari hasiberria, ez: Manhattan Transfer publikatu berri, AEBetako letretan norbait izaten hasia zen idazlea baizik.
Baina bi anarkista italiar-amerikarren aurkako gehiegikeria judizialaren kontaketa honi zerbait –beharbada gauza asko– falta zaiola esango nuke. Izan nahi luke liburu bat, AEBetan jaiotakoei xamur esplikatu nahi liekeena etorkinak american way of lifera zein ondo egokitu diren; izan nahi luke aurreiritzi xenofoboak orokorrean auzitan jarri gura lituzkeen arrazoi sorta; izan nahi luke beldurraren kontrako manifestua, beldur hori erabili baitzuten hobenik gabeko bi lagun aulkian frijituta garbitzeko; baina izan, da, epaiketaren kronika periodistiko ez oso landua, lerro batzuetan bai, idazlearen estilo printzak erakusten dituena, baina presak jaten duena epaileek justizia jaten duten modu bertsuan.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
En Osasunbidea 11 metges guanyen 230.000 euros a l'any, una de les pràctiques 18.000 euros
Eh Bildu ha demanat aquest dijous al Govern de Navarra, en el ple del Parlament de Navarra, que investigui i corregeixi aquesta situació. UPN i pp s'han sumat a la petició, i el... [+]