Erroma, K.a. 50. urtea. Tito Ponponio Atiko, idazle eta historialaria, Zizeronen obren argitaratzaile esklusibo bihurtu zen eta, horrenbestez, Erromako editore nagusietakoa izan zen. Baina ez bakarra. Atikok Quirinale mendian zuen argitaletxea. Sosio anaiek, aldiz, Janoren arkutik gertu zuten negozioa, eta Horazioren obrak kaleratu zituzten. Tito Livioren Historia monumentala, berriz, Doro greziarrak editatu zuen, eta Kintilianoren lanak, Trifonek.
Egileek ez zuten gehienetan obra eskuz idazten; testua kopiatzaileei diktatu ohi zieten. Lehen kopia hori irakurketa publikoetan aurkeztu ohi zuten eta, sarritan, aurkezpen horien arrakastaren arabera erabakitzen zuten editoreek lana argitaratu ala ez. Atikok hainbat kopiagile eta zuzentzaile zituen tailerrean, eta berak diktatzen omen zituen edukiak. Aste gutxian dozenaka ale kaleratzea lortzen zuen erromatar argitaratzaileek; milaka aleko argitaraldiak ez ziren posible izan inprenta asmatu artean.
Egileek gutxitan lortzen zuten irabazirik. Etekinak editoreentzat izan ohi ziren, baina kostuak ere beren gain hartzen zituzten. Eta ez ziren makalak. Papiroa, esaterako, oso garestia zen; eta bizkarrean lotutako pergaminozko liburuak ez ziren IV. mendera arte nagusitu. Kostuak berdintzeko, tailer gehienek kalera ematen zuen liburu-denda edo taberna libraria delakoa zuten, kopiak zuzenean publikoari saltzeko.
Ez zegoen egile eskubiderik. Oratio publicata libera est, argitaratutakoa guztiona dela, alegia. Eta, besteak beste, Simako hizlaria horren kexu zen, baliabideak –idazten zekiten esklabuak– zituztenek kopia “piratak” egin zitzaketelako. Hala ere, kopia horien kalitatea kaxkarra izan ohi zen, materialari zein edukiari zegokienez.
Nobela piperdunak nahiz abenturazkoak eta zenbait antzezlan ziren Erromako best seller-ak, eta, horien atzetik, diskurtso erretorikoak, historia liburuak eta poema satirikoak ziren salduenak.
Julio Zesarrek eta Augustok Erromari liburutegi handi bat emateko ahaleginak egin zituzten arren, Inperioko hiriburuak ez zuen sekula Alexandriakoa edo Pergamokoa bezalako liburutegi bikainik izan. Baina editoreen lanari esker, ehunka liburutegi pribatu sortu ziren hirian.
Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Què haig de saber? Amb qui haig de relacionar-me? On haig de viure? Amb aquestes responsabilitats, els éssers humans estem en el camí de viure la idea d'una bona vida en el si de les nostres societats. Si no sabem respondre correctament, per por de quedar-nos en els... [+]