The man in the high castle. Phillip K. Dick.
(Putnam, 1962). Hugo Sariaren irabazlea.
Hainbeste gauza neukan leituta Phillip K. Dicken (1928-1982) obrari eta bizitzari buruz, The man in the high castle eleberriaren erdira-edo ailegatu arte ez bainintzen ohartu bizitzan lehenbizikoz ari nintzela Dicken lan bat irakurtzen. Istorioaren konplexutasunak ukabilkada jo zidanean gertatu zen. Aurrez ikasitakoak ez nindukan prest egilearen jenialitate eta desoreka psikiko nahastea behar bezala digeritzeko.
Kritika, oro har, bat dator: hau da Chicagoko idazle emankorraren eleberririk onena. Are gehiago, ukronia generoaren aitzindaritzat joa izan da. Bigarren Mundu Gerraren garaileak Alemania eta Japonia izan ziren mundu bat aurkezten digu Dickek. AEBak, nobelaren gertakari guztien eszenatokia, hiru herrialdetan zatituta daude orain: mendebaldeko estatuak, Japoniaren menpe; ekialdekoak, nazien esku; eta erdian, Mendi Harritsuen Estatu autonomoak.
Egoera hori, baina, Dickek oso istorio konplexua, batzuetan ulertzeko gaitza, garatzeko erabili zuen eszenatokia baino ez da. The man in the high castle-ko protagonista gehienek beste ukronia bat irakurri dute: Otarraina pausatu egin da. Bertan esaten da gerraren benetako irabazleak AEBak eta haren aliatuak izan zirela. Korapiloa are nahasiagoa da ordea: Otarraina-ren egileak –bera da gazteluko gizona– I ching izeneko testu txinatarra, orakulu bat azken batean, erabili du bere eleberria idazteko. Dickek zioen berak ere I ching-en agindupean ondu zuela The man in the high castle. Liburuaren amaiera harrigarria gustuko ez zuela ere esan zuen. Ez dizuet kontatuko, baina bai aztarna bat emango: Dickek uste zuen noizean behin elkartu egiten diren mundu paraleloz osatuta dagoela errealitatea.
Onintza Irureta Azkune ha participat en la xerrada en nom del grup de treball d'ARGIA:
"Una de les milers de persones que componen la comunitat d'ARGIA ens ha dit recentment que a vegades la LLUM és fosca, que hi ha notícies dures que li mouen dins. Que fem una bona feina, però... [+]
Arizona
Actors: Aitziber Garmendia i Jon Plazaola.
QUAN: 26 de gener.
ON: Casa de Cultura de Berriz. en la plaça.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) i George (Jon Plazaola) han partit d'Idaho per a intentar salvar la frontera que... [+]
Òpera 'Tristan und Isolde'
Orquestra Simfònica de Bilbao. Adreça: Erik Nielsen.
Cor d'Òpera de Bilbao. Adreça: Boris Dujin.
Direcció d'escena: Allex Aguilera.
Solistes: Déu meu! Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mímica, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J. Cabrer i G. Mungia.
... [+]
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]