“Estreinako urtean, Gasteizko kalean, neska batekin topo egin nuen, ezagutzen nuena. Gabonak ziren, eta afaltzera eraman ninduen beraienera. ETA politiko-militarrekoen inguruan zebilela uste dut. Ni Sinn Fein ofizialeko burkidea nintzen, ETA-pm bat, esaterako, baina hemengo ‘mili’-ekin harremanetan zegoena. Bitxia da orduko harreman gurutzaketa: ETA-pm-koak IRA probisionalarekin zeuden harremanetan, hango ‘miliak’ nolabait. Gu, Sinn Fein ofizialekoak –hango pm-ak, ‘nolabait’, berriz ere–, hemengo ‘mili’-ekin… Aurrerago, neska hark esan zidan, pm-ek esan ziotela ni neure herriaren traidorea nintzela”.