I Korrika abiatü zaigünez berriki, gidari makila bat, ikur ta zapi. Ikurriña behar da azkarki etxeki herriak ho(r)i egiten, aspaldi badaki. Bagoaz emeki, halere segürki, kristau eta punki ta lasterka beti (e)üska(ra)en alde egiten den arte aski |
IV Hiru administrazio dütügü gainean gük intsumisoaren sena soinean. Ofizialtarzün gabe, (e)üska(ra) ezinean txoria kantan ari da, kaiola barnean. Borroka genean sartürik denean denen izenean a(r)i gi(r)a lanean eta kausitüko da hau azkenean. |
|
II Korrikaren segida segürra delako korrika-ttipietan ürratsak franko. Azken helmüga ez da, ez berehalako, bena horrenbeste haur, horrenbeste tanto bihotz eta zanko jauzietan apo eta zeharkako ezpainak gorako mila esperantza metro bakotxeko. |
V Ttipi-ttapa goazen, Korrika hala da bidea aitzinatü da ontsa jada, i(ra)ganik dütügü, Agurain ta Sara. Aldarria lasterka badoa plazara hizkuntzan, balada gare, gire, gara, indar hanitx bada ta bada parada indarrekin heltzeko Donostiara. |
|
III Kilometro andana, ote dira aski? Erakusteko gu(r)e indarra egiazki. Maule, Tutera, Ea, Amurrio, Legazpi, denak barne gira ta, hori ez da gaizki. Korrikan preseski kolore, marrazki, kanta eta triki, jente bete saski... aldarri gisa dira mila argazki. |
Doinua: “Gaztalondo handian”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.