argia.eus
INPRIMATU
Són els últims gitanos?
  • Malatu ::Malatu Gaztelupeko Hotsak durada: 53´07´´´ preu ::10€
Iker Barandiaran @IkerBarandiara 2011ko apirilaren 19a
Malatu
Malatu
Els integrants d'aquest grup de renom africà són pajaros que han participat en centenars d'aventures (Mugalaris, Anastua, Potato, Gasteiz Big band i altres…) i que tenen els seus nius principalment a Vitòria-Gasteiz i Leintz-Gatzaga. Han portat una oferta plena de contrastos que s'amaga a l'estil de Zumeta dins d'unes precioses il·lustracions de Vicen Bell. Crec que hi ha tempos i vestits de jazz (ells no estan d'acord) i també peces amb olor de swing. L'Àfrica tatuada en nom també apareix en les percussions, i a més de respirar el folk basc, beuen ocasionalment del llatí. D'altra banda, també tenen trompetes de melodia gitana i són capaces de passar d'una cançó murmurada a una parranda en un únic instant. En les paraules en basca, la melancolia, l'alegria de vida i la proximitat.
"Askatasunaren musika egiten dugu"

Malatu baserri bat da berez, baina izenak Afrikara eramaten nau. Talde honekin euskal folketik abiatuta urrun eraman nahi duzue entzulea?
Mikel Garcia: Ez dugu horretan pentsatu ere, entzulea nonbaitera eramatea. Guretzat egindako musika da, gero zabaltzen duguna inongo pretentsio barik.
Iñaxio Gabilondo: Musika sortu da nahi gabe, bakoitza musika mundu oso desberdinetatik gatozelako. Beste leku batzuetako doinuak ere agertzen dira, eta euskaraz abesteak ere hemengo ukitua gehitzen dio. Euskal Herritik mundura, baina euskaldun moduan, hori zainduta.

Joera oso desberdineko kideak bildu zarete. Zertan egiten duzue bat Malatun?
M.G.: Musikari begiratzeko ikuspuntu horretan egiten dugu bat, askatasunaren musika egiten dugu. Melodia batzuk eramaten ditugu eta horren gainean bakoitzak botatzen du daukan onena.

Xuxurlatutako kantak barrurago sartzen dira?

I.G.: Intentzioa hori da xuxurlatzen duzunean, baina zuk sentitzen baduzu zerbait abesten duzunean, modu batean zein bestean, hori transmititu egiten da, heltzen da.

Animaliek protagonismo handia dute diskoan: karramarroak, sugea… Ama Lurrean kendu diegun protagonismoa eman diezue?

M.G.: Bai. Umeek ere ulertzeko moduan eginda daude. Barruan daramagun umearentzat metaforak dira. Beti pentsatzen dugu ez garela animaliak eta ez dakit zergatik.

I.G.: Umeekin konexio handia egoten da kanta horiekin.

Mikel Laboa barruan daramazuela esango nuke. Baina zein da zuen ustez ahaztuko ez duzuen Laboaren irakaspena?

I.G.: Niretzat hegan egiteko konpainia, laguna da. Eta zuri Malaturen kanta bat entzuteak Laboa gogoratzen badizu, kristoren sentsazioa da.

M.G.: Oso urrun zegoen beste gizakiongandik, aurrean, azpian, goi­an… Ez dakit non. Mezu politak utzi zizkigun, bihotzera heltzen direnak. Be­ra sendagilea zen, eta hori zen bere bokazioa, kantatuz ere sendatzen zuelako.