I Genuinoa, bat-batekoa, sortzen dutena bi zirik, gene “razioz” generazio mantendu dena bizirik. Jakinekoa eta jeniala bereizten ditu Andonik, baina bertsoa “degeneratzen” hasia sumatzen dut nik: Bertsolaritzak genitalekin ez ei du zerikusirik, azken aldian, aldiz, dena da generoa, ez besterik. |
IV Nahiz eurak izan gaia bertsotan gizarteratzen lehenak, genero kontu hauek ez dira soilik emakumeenak. Ezetz aurkitu bi “ardo-gizon” zapore bera dutenak nahiz kristalezko gorputz arretan etortzen diren den-denak; ziur ozpindu izan direla inoiz batzuen barrenak gorputzez arrak izatearren kexatu ezin direnak. |
|
II Emakumeek sufritu zuten matxismoaren geriza seiko saioan bost morroirekin bakarra zenean missa; gaur egun, aldiz, ganbaran dago orduko argazki grisa eta oholtzan jarduten dugu Apolo zein Artemisa. Zer inporta du hanken artean izan zozo edo ziza, generoa ez da zein komunetan egin behar duzun txiza. |
V Jon Sarasuak egin berri du sekulako esklusiba BECeko azken final handiko bertsolariei begira: “bertso gehienak euren artean truka litezke” Mobida 8-O!!! Denek ez dute genero bera afaritik jaialdira, baina hamalau mila pertsona dauzkazunean begira… tira, agian, genero batzuk generalizatzen dira… |
|
III Emakumeen umore motez hasita gaude hizketan komiko nola izan litezkeen arte eszenikoetan. Nik etsenpluak aurkitu ditut Beterriko Txapelketan, Kabaretean, neskaz beteta dauden bertso-eskoletan… eta uste dut, oinarriturik beste batzuen hitzetan, pomada jartzen ari garela itxitako zaurietan. |
VI Kontrolik gabe biratu arren gogoetaren noriak, bada garaia praktikan jartzen hasteko queer teoriak. 1) Denak ezberdin eta berdintsu egin gintuen zoriak. 2) Generoaren zauririk ez du hurrengo belaunaldiak. Ahantz ditzagun iraganeko damuak eta fobiak beste zentzu bat izan ez dezan genero indarkeriak. |
Doinua: “Abokatuak esan berri dit”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grup Itzal(iko)
bagina: Flores de Fang.
Actors: Els comentaristes seran Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga i Izaro Bilbao.
Adreça: IRAITZ Lizarraga.
Quan: 2 de febrer.
On: Saló Sutegi d'Usurbil.